Soziolinguistikaz 16. zenbakia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-19 18:28



 




Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen AGENDA

Interneten hizkuntza gutxituek betetzen duten lekua aztertuko du NBEk
Azaroaren 12tik 15era bitartean, Interneteko Gobernagarritasun Foroa egingo da Rio de Janeiron (Brasil). Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako foroan hainbat gai izango dituzte hizpide: sarearen segurtasuna, irisgarritasuna, ... Hizkuntzen atalari dagokionez, iaz Atenasko Foroan aurkeztutako hainbat gai jorratuko dituzte, ingelesak Interneten duen nagusitasuna, adibidez. Nitin Desai NBEko ordezkariak adierazi duenez, hizkuntza gutxituak sustatzeko moduak aztertuko dituzte, bereziki grafia latindarrarekin idazten ez diren hizkuntzak. Foroan ehundik gora herrialdetako 2.000 lagunek hartuko dute parte: gobernuetako ordezkariek, sektore pribatukoek, Interneteko komunitateetakoek eta abar. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=29260

Bariazioa eta aldaketa morfosintaktikoa hizkuntz ukipenen egoeretan
2007ko irailaren 20, 21 eta 24an bariazioa eta aldaketa morfosintaktikoari buruzko mintegiak (Variations et changements morphosyntaxiques en situation de contacts de langues) burutuko dira Parisen. Mintegi horietan hizkuntz ukipen egoeretan gertatzen diren bariazio eta aldaketa linguistikoak aztertuko dira. Antolatzaileak CNRS-ko Isabelle Léglise eta Claudine Chamoreau izango dira.
Informazio gehiago: http://assoc-asl.net/frset.html?colloques/listecolloques.asp~principal

Preskripzioa hizkuntzen kasuan
CNRS-ek nazioarteko mintegiak antolatu ditu preskripzioa aztertzeko hizkuntzen kasuetan. Mintegi horietan aginte politikotik eta akademietatik bultzatzen diren ereduei buruzko hausnarketa egingo da, preskripzioaren alde onak eta mugak aztertzeko. Mintegiak azaroaren 15 eta 16an izango dira Parisen.
Informazio gehiago: http://htl.linguist.jussieu.fr/prescriptions/index.html

                                                                      

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Jaurlaritzak onartzen dituen xedapenak hizkuntz politikaren ikuspegitik aztertuko dituzte
Eusko Jaurlaritzak hizkuntz politikaren inguruko dekretua onartu zuen: hark onartzen dituen dekretu eta xedapen orokor guztiak Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak aztertuko ditu, hizkuntz normalizazioa bermatzen duten eta euskararen inguruko legeria betetzen duten ala ez ikusteko. Sail guztiek derrigorrez bete beharko dute prozedura hori, baina Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak egingo dituen txostenak ez dira betearazleak izango. Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak zuenez, Gobernu Batzordeari dagokio txostenek diotena kontuan hartu ala ez erabakitzea. Hori bai, sailburuordetzak proposatzen dituen neurriak betetzen ez dituztenek, horretarako arrazoiak argi azaldu beharko dituzte. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=29269

4.000 ale berri Iparraldeko liburutegi eta eskolak hornitzeko
Ipar Euskal Herriko erakundeei, udalei eta kultur erakundeei euskarazko 4.000 liburutik gora eman dizkie Eusko Jaurlaritzak, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea xede duen ekimenaren barruan.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1189418808

Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Miarritzek eta EEPk
Miarritzeko Herriko Etxeak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Helburuetako bat, herriko seinaleetan eta Herriko Etxeko zerbitzuetan euskararen presentzia areagotzea da. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com

                                                                      

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak, EHUko Master Ofiziala
Euskarazko komunikazioan gertatu den erabateko hazkundeak ekarri dituen erronka eta behar berriei erantzuteko asmoz antolatu du EHU-k master hau. Master honekin, egungo euskarazko komunikazioaren diagnosia egin asmo du, eskasietan eta premietan sakondu ahal izateko. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1184054965

Euskal Hizkuntzalaritzako eta Filologiako masterra
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailak master bat antolatu du 2007/2008 ikasturterako. Bertan gramatika, hizkuntzalaritza historikoa, dialektologia, hizkuntzalaritza aplikatua eta literatura landuko dira. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1184150362

Euskara: museorako hizkuntza?
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko museoetan euskararen egoera aztertu du. Uda parteko oporretan bete ohi dira bisitariz museoak. Aurtengo udan, Kontseilua bisitari horietako bat izan da eta Euskal Herri osoko 19 museo aztertu ditu galdera honi erantzuteko asmoz: euskara, museorako hizkuntza?
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1188896138

Euskararen presentziaz Ipar Euskal Herriko udaletxeetan: ateak irekitzen dituen gutun bat
2006az geroz Euskararen Erakunde Publikoak euskararen aldeko hizkuntza politika beregain hartu du Ipar Euskal Herrian, hizkuntza politika proiektu bat obratuz (EEP, Euskararen Erakunde Publikoa). Egitura publiko horren partaide nagusiak Frantses Estatua (Pirinio Atlantikoetako prefektura eta hezkuntza nazionala), Akitania Eskualdeko Kontseilua eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra dira.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1189073643

Euskara Mintzagai Bilduma
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gure hizkuntza, gure herria eta geure burua hobeto ezagutzeko asmoz beste bilduma bat jarri du martxan: Euskara Mintzagai bilduma. Honen bitartez gure hizkuntzaren sustrai, enbor, adar eta fruitua kondo asko aztertu nahi dira eta euskaltzale guztiei ikerlan monografikoetan eskaini. (www.euskara.euskadi.net)
Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/noticia/berripapera/eu_6636/berripapera_urta_eus.html&atala=berria_erakutsi&id=534

Hego Euskal Herriko ikasle gehienek D ereduan eman dute izena
Hego Euskal Herriko ikastetxe batzuetan hasi dira eskolak, baina Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban datorren astelehenean emango zaio hasiera ofizialki kurtsoari. Aurten, guztira 291.319 ume matrikulatu dira 817 ikastetxetan (501 ikastetxe publiko eta 316 ikastetxe kontzertatu), lehengo urtean baino 3.000 gehiago. Horietatik 3 eta 16 urteko haurren %56,01ek euskara hutseko D ereduan (gaztelania ikasgai izango dute) eman dute izena. %23,1 B eredu elebiduenan hasiko dira, eta gaztelania hutseko A ereduan (euskara ikasgai izango dute) ikasleen %20,89 hasiko dira. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=29287

                                                                      

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

                                                                   

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (64): Dosierra: - Euskal Herriko V. Euskararen kale neurketa

Azken zenbakia (63): Dosierra: - - Euskararen erabilera eskola-orduz kanpo

  • Euskal Herriko gaztetxoen eskola-orduz kanpoko hizkuntza erabilera, Kontxesi Berriotxoa.
  • Eremu ez-curicularraren garrantzia euskararen erabileran, Helena baraibar, Kristina Boan .
  • Gazteen hizkuntza erabileraren prespektiba eta prospektiba, Oihana Lujanbio .
  • eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek bideratutako egitasmoa: diagnosia eta balorazioa, Patri Arburua, Anabel Armendariz.
  • Eskola kirolaren inguruan Euskal ludikotasuna erabiliz, euskara indartu, Mikel Egibar, Aitor Esnaola.
  • Eskola kirolaren inguruan Eskola kirola Gipuzkoan, Nekane Jauregi.
  • Txatxilipurdi elkartearen esperientzia,Elena Herrarte.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak eta hizkuntza normalkuntza, Bergaratik begiratuta, Estepan Plazaola.
  • Udalerrian garrantzia euskararen erabileran, Xabier Mendiguren.
  • Aisia euskaraz bizi!, Sonia Perez.
  • Hezitzaileen prestakuntza eskola orduetatik kanpoko esparruan, Jaime Altuna.
  • Gurean: Soziolinguistika Frantzian, Eguzki Urteaga.

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Soziolinguistikari buruzko ikastaroa UEUko udako ikastaroetan
    2007ko uztailaren 17an eta 18an Hizkuntza plangintzaren teori eta aplikazioei buruzko ikastaroa burutu zen Iruñean UEUko udako ikastaroen artean. Ikastaroa hau Soziolinguistika Klusterrak antolatu zuen eta bertan hizkuntza plangintzan adituak diren hainbat irakasle izan dira. Irakasleek banatutako materialak sarean izango dira laister.
    Informazio gehiago: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=29

    ARRUE Programaren hitzarmena 2007-2008 ikasturterako ere berritu da
    Aurreko lau ikasturteetan bezala, 2007-2008 ikasturterako ere berritu da ARRUE Programaren hitzarmena. Programa hau Hezkuntza Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko elkarlan bidez garatzen da, eta ikasleen eskola giroko hizkuntzen erabilera du aztergai. 07-08 ikasturte honetan datu jasoketa berri bat egingo da LH6ko ikasleen artean, modu horretan metodologia hobetzen eta erabilera datuen seriea osatzen jarraitu ahal izateko.

                                                          

    ARGITALPENAK:

    Las Lenguas de España. Política lingüística, sociología del lenguaje e ideología desde la Transición hasta la actualidad
    Espainian diren hizkuntzen egoera aztertzen da argitalpen honetan. Galegoa, euskara, katalana eta asturiera gaur egun zertan diren azaltzen digute hainbat egilek, nork bere ikuspegia erabiliz. Ondorioa, bederatzi lan, bitan bereiz litezkeenak: hizkuntzen sustapena bultzatzen dutenak dira leizearen alde batean; bestean, promozio hori komunikazioaren galeratzat hartzen dutenak
    Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/informe_estudio/azter20_1_castillo_07_06/eu_castillo/azter20_1_castillo_07_06.html

    Elhuyar hiztegi txikia-ren hirugarren argitalpena, kalean
    Euskara-gaztelania/castellano-vasco hiztegiak 42.000 sarrera, 9.000 azpisarrera, 71.000 adiera ditu eta 18.900 adibide ditu, eta bi ataletan banatuta dago: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Gramatika eranskin bat ere badu hiztegiak.
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1183109302

    LANGUAGE PLANNING AND POLICY IN LATIN AMERICA
    Queenlands unibertsitateko Richard B Baldauf eta Robert B Kaplan Amerika latineko hizkuntza plangintza eta politikei buruzko liburu baten editoreak dira. Liburu honetan Ekuador, Mexico eta Paraguayko egoera aztertuta daude. Liburuan herri horien egoera linguistiko anitzak eta tesuinguru politikoak deskribatzen dira.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=3D9781847690

    BILINGUAL EDUCATION IN CHINA
    Anwey Feng-en argitalpen berrian Txinako hezkuntza elebiduna aztertzen da. Liburua ez da bakarrik Txinari buruzko adituei zuzendua, izan ere hezkuntza elebidunari buruzko gako anitz aurkezten dira liburu honetan Txinako testuinguru eleanitzan.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=3D9781853599

       LANGUAGE PLANNING AND POLICY
    Liburu honetan hizkuntzari buruzko plangintzak aurkezten dira. Izan ere gehienetan hizkuntza plangintzak aurkezten direnean gizarte maila aurkezten da, kasu honetan hizkuntzaren plangintza azpimarratzen da. Liburu honen editorea Hego Australiako Anthony J. Liddicoat da.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=3D9781853599
                    &nbsp                                                                  

     

    BESTELAKOAK

    Soziolinguistika eta hezkuntza: balear uharteetako hizkuntza eredua
    Ez da gauza harigarria, baizik argi ikus daiteke elebakartasunerako joera handiagoa dela hiztun komunitate batzuetan beste batzuetan baino: hiztun asko eta egoera soziolinguistiko egonkorra duten hiztun komunitateetan elebakartasunerako joera sakonagoa izaten da arazo soziolinguistikoak bizi-bizirik direnetan baino. Ingelesez edo gaztelaniaz hitz egiten dutenen artean, esaterako, elebakartasunerako joera larriagoa da, ez bakarrik euskal hiztunen eta katalan hiztunen artean baino, baita suediera eta danieradunen artean baino ere. Hizkuntza bat oso zabalduta dagoenean, hizkuntza horretako hiztunek beren hizkuntzarekin nahikoa dela uste dute, eta horregatik, beste hizkuntzarik ikastea zentzu gabekotzat ez ezik, alferrikakotzat jotzen dute. (www.gipuzkoaeuskara.net)
    Argibide gehiago: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1186464000

    Estibaliz Alkorta izendatu dute Gipuzkoako Euskara zuzendari
    Azken lau urtetan Lasarte-Oriako Udalean EAJko zinegotzi izan den Estibaliz Alkorta izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari berria.(www.argia.com)
    Informazio gehiago: www.argia.com

    Iñaki Mendigurenek Harry Potter-en magia itzultzerakoan euskarazko termino berriak sortu ditu
    Iñaki Mendigurenen: "Eskolatzearen eraginez, euskarara itzulitako haur literaturaren merkatua da eskaera gehien dagoen eremua. Dena den, Harry Potter ezohizko zerbait izan da, izan ere euskal liburuen merkatua oso da mugatua. Harry Potter eta sorgin-harriaren 20.000 ale saldu ziren. Hurrengo liburuetatik, 5.000 ale inguru. Asko dira euskal merkaturako". (www.argia.com)
    Informazio gehiago: http://www.argia.com

    Euskararen Kontseiluak onartu ditu Nafarroako Euskararen Institutuaren estatutuak
    Nafarroako Euskararen Institutuak aurkeztu zizkien bere estatutuak Euskararen Kontseiluko kideei. Estatutu horiek onartu egin dituzte, baina Kontseiluko kide batzuek estatutuak aztertu eta proposamenak egiteko aukerarik ez zutela izan adierazi dute. Hainbat aldaketa proposatu dituzte, eta hurrengo astean erabakiko dute horiek onartu ala ez. Kontseiluaren estatutuek euskararen aldeko aurrerapausoak jaso dituzten arren, Carlos Perez-Nievas kontseilariak Euskararen Legean aldaketarik ez dutela egingo azaldu zuen. Beraz, hizkuntza eremuek bere horretan jarraituko dute.
    Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-09-08&orria=011&kont=008

    Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza kendu du Sanzen gobernuak
    Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Politika Gobernuko zuzendaritza nagusien zerrendatik kentzea erabaki zuen. Orain arte, Hezkuntza Departamentuaren barruan zegoen Unibertsitateen eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza. Aurrerantzean Unibertsitateen eta Lanbide Heziketaren zuzendaritza nagusia izango da eta hor jarraituko dute orain arte Hizkuntza Politikak biltzen zituen sail eta zerbitzuek. Pedro Jose Gonzalez Felipe izango da zuzendari nagusia. (www.argia.com)
    Informazio gehiago:http://www.argia.com/albistea.php?id=29131

    Donostiako merkatari eta ostalarientzako webgunea
    Merkataritza eta ostalaritza arloen euskara beharrak asetzen lagundu nahi duen tresna berria sortu eta amaraunean jarri du Donostiako Euskararen Udal Patronatuak: www.merkatari.net. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1183969369


  • Utzi iruzkina: