Pasa den barikuko jardunaldietan izan nintzen, lanean izan ere. Hori dela eta, hitzaldi batzuk ez nituen ikusi (Gorka BarruetabeƱa eta Paula Kasaresena), beste batzuk oso gutxi (Ferran Suay, Jasone Mendizabal eta Mirari Bereziartua) eta, gainera, tailerretan ere ez nuen parterik hartu. Beraz, ikuspegi orokorrik ezin eman. Ikuspegi orokorra izateko, e2ibilian webgunean Topaguneak oso jarraipen zehatza egin du. Ponentziak eta aurkezpenak eskuratzeko ere hara jo. Blog honen lagun batek ere kronika ederra egin zuen. Baina hiru hitzaldi bai jarraitu nituen. Eta hiru horiek komentatzea gustatuk...
Ertz askoko poliedroa da eguneroko diglosikoek eskaintzen duten panorama. Baina oro har, argi dago euskaren presentzia oso dela murritza egunkarietan (euskara hutsezkoaz aparte, jakina). Egunkari eleanitzei begira, ezinezkoa dirudi euskaraz bizi ahal izatea, informazio idatziaren kontsumoari gagozkiolarik. Hala al da? Tapoia edo oztopoa al da euskarazko prentsa garatzeko prentsa diglosikoa izatea? Egunkari diglosikoei buruz berba egiterakoan neuk hiru mota gura ditut ezberdindu hasieratik bertatik. Badakit sailkapen hau ez dela zuk egindakoa, baina nik aukeratu dudan irizpidea beste...
XI. Jagon Jardunaldiak: Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan Azaroaren 23an, XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan" gaiaren inguruan. Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatzen duen jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren karietara, arlo ezberdinetako hausnarketa bultzatu nahi du Akademiak: legea onartu zeneko giro historiko, sozial eta politikoa, bai eta ordutik hona euskarak izan duen garapena ere aztertuko dira. Azk...
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen AGENDA Interneten hizkuntza gutxituek betetzen duten lekua aztertuko du NBEk Azaroaren 12tik 15era bitartean, Interneteko Gobernagarritasun Foroa egingo da Rio de Janeiron (Brasil). Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako foroan hainbat gai izango dituzte hizpide: sarearen segurtasuna, irisgarritasuna, ... Hizkuntzen atalari dagokionez, iaz Atenasko Foroan aurkeztutako hainbat gai jorratuko dituzte, ingelesak Interneten duen nagusitasuna, adibidez. Nitin Desai NBEko ordezkariak adierazi duenez, hizk...
Nola irudikatzen duzu izango dela datozen 10 urteetan euskararen aldeko mugimendu soziala? Ez dakit zelakoa izango den hemendik 10 urtera euskararen aldeko gizarte mugimendua, baina bai badakit zeintzuk diren gaur egun dituen gabezia nagusiak. Hortaz, gabezia horietatik abiatuta helduko diot nola edo hala gaiari. Euskalgintzaren arazo larrienetako bat, gaur egun, gizarte diskurtso bat lantzeko eta zabaltzeko ezintasuna da. Nire ustez, falta da euskaltzaleon gizarte praktika eta ekimenak bildu eta borobilduko dituen diskurtso eraginkorra. Nire ustez, gaur egun hiru diskurtso nagusi daude e...
Karrikiriren webgunean Zaldi Eroaren tiraz gain, bestelako gauza batzuk ere badaude. Karrika aldizkari guztiak zintzilikatu dituzte. Eta horietan hilero iritzi artikulua agertzen da, sarritan soziolinguistikarekin harremanetan. Baina beste zenbait zenbakitan soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Oso interesgarriak dira artikuluok, batez ere soziolinguistika gizarteratzeko lanean. Hemen doaz artikulu guztiak: - Hizkuntzen normalkuntzaren arkitektura. - Hizkuntza komunitatea eta...
Gure inguruko hizkuntz egoera aztertzeko garaian, zure ustez, zertan izan daiteke lagungarri genero ikuspuntua aplikatzea? Errealitatearen zein ezaugarri azaleratuko luke? Oso zaila da horrelako gogoeta bati ekitea, huts-hutsean. Izan ere, genero ikuspuntu batetik hizkuntza egoera aztertzean agertuko zaizkigun emaitzak aldez aurretik asmatzea, erokeria bat izan daiteke, dena aurre-hipotesien mailan geratuko bailitzateke, errealitatearen azaletik gertuago mamitik baino. Dena den, horixe da, hain zuzen ere, ariketa honetan eskatu didatena eta horren arabera jokatuko dut, nire ez...
Gaurko zurrunbiloa gorabehera, nik beste kontu alaiago bat ekarri nahiko nuke hona. Karrikiri elkarteak argitaratzen duen Karrika aldizkarian Zaldi Eroak marrazten du zenbaki guztietan tira bat, eta denak euskararen inguruan. Almandotz izeneko batek tira guztiak igo egin ditu flickr-era eta handik batzuk lapurtu ditugu.
Garaigoikoak urtebete egin du. Bueno, egia esan, Garaigoikoa baserriak urtebete baino askoz gehiago dauka, gutxienez 1704tik dago dokumentatua-eta. Urtebete honetan bloga hazi egin da, nabarmen. Hasiera betan ez nuen espero horrenbeste idatziko nuenik, ez nuen uste horrenbeste gai egongo zenik.105 artikulu idatzi ditut. Bisitak ere ugari izan ditu blogak, hasiera batean imajinatzen ez nuen kopurura iritsiz: urtarriletik hona 7.500 bisita baino gehiago izan ditu blogak. Komentarioak ere dezente izan dira, kontuan hartuz euskal blogetan dagoen erantzun kopurua. Bestelako eraginak ere izan d...
Xavier Vila i Moreno Kataluniako soziolinguistak bloga du. Orain bera Quebecen dago eta bere blogean Quebeci buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Artikulu horiek (eta etorriko direnak) Quebeceko egoera ulertzeko oso baliagarriak dira eta arretaz jarraitu beharrekoak. Izan ere, gure herrian sarritan aipatzen da Quebec, baina nago hango egoeraz gutxi dakigula. - El Quebec: un lloc estrany - Algunes pistes per a entendre el Quebec - El mirall d'una so...