Soziolinguistikaz 16
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi
baduzu, 
sakatu 
hemen
 
AGENDA
 
 Interneten hizkuntza
gutxituek 
 betetzen duten lekua aztertuko du NBEk  
 Azaroaren 12tik 15era bitartean, Interneteko Gobernagarritasun Foroa
egingo da Rio de Janeiron (Brasil). Nazio Batuen Erakundeak (NBE)
sustatutako foroan hainbat gai izango dituzte hizpide: sarearen
segurtasuna, irisgarritasuna, ... Hizkuntzen atalari dagokionez, iaz
Atenasko Foroan aurkeztutako hainbat gai jorratuko dituzte, ingelesak
Interneten duen nagusitasuna, adibidez. Nitin Desai NBEko ordezkariak
adierazi duenez, hizkuntza gutxituak sustatzeko moduak aztertuko dituzte,
bereziki grafia latindarrarekin idazten ez diren hizkuntzak. Foroan ehundik
gora herrialdetako 2.000 lagunek hartuko dute parte: gobernuetako
ordezkariek, sektore pribatukoek, Interneteko komunitateetakoek eta abar.
(www.argia.com)
 
Informazio gehiago:  
http://www.argia.com/albistea.php?id=29260
 Bariazioa eta aldaketa morfosintaktikoa
hizkuntz 
 ukipenen egoeretan  
 2007ko irailaren 20, 21 eta 24an bariazioa eta aldaketa
morfosintaktikoari buruzko mintegiak (Variations et changements
morphosyntaxiques en situation de contacts de langues) burutuko dira
Parisen. Mintegi horietan hizkuntz ukipen egoeretan gertatzen diren
bariazio eta aldaketa linguistikoak aztertuko dira. Antolatzaileak CNRS-ko
Isabelle Léglise eta Claudine Chamoreau izango dira.
Informazio gehiago: 
http://assoc-asl.net/frset.html?colloques/listecolloques.asp~principal
 
Preskripzioa hizkuntzen
kasuan 
  
 CNRS-ek nazioarteko mintegiak antolatu ditu preskripzioa aztertzeko
hizkuntzen kasuetan. Mintegi horietan aginte politikotik eta akademietatik
bultzatzen diren ereduei buruzko hausnarketa egingo da, preskripzioaren
alde onak eta mugak aztertzeko. Mintegiak azaroaren 15 eta 16an izango dira
Parisen.
 Informazio gehiago:
http://htl.linguist.jussieu.fr/prescriptions/index.html
 
EKIMENAK ETA KANPAINAK:
Jaurlaritzak onartzen
dituen 
 xedapenak hizkuntz politikaren ikuspegitik aztertuko
dituzte 
 
 Eusko Jaurlaritzak hizkuntz politikaren inguruko dekretua onartu zuen:
hark onartzen dituen dekretu eta xedapen orokor guztiak Hizkuntz
Politikarako Sailburuordetzak aztertuko ditu, hizkuntz normalizazioa
bermatzen duten eta euskararen inguruko legeria betetzen duten ala ez
ikusteko. Sail guztiek derrigorrez bete beharko dute prozedura hori, baina
Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak egingo dituen txostenak ez dira
betearazleak izango. Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak
zuenez, Gobernu Batzordeari dagokio txostenek diotena kontuan hartu ala ez
erabakitzea. Hori bai, sailburuordetzak proposatzen dituen neurriak
betetzen ez dituztenek, horretarako arrazoiak argi azaldu beharko dituzte.
(www.argia.com)
Informazio gehiago:
http://www.argia.com/albistea.php?id=29269 
4.000 ale berri
Iparraldeko 
 liburutegi eta eskolak hornitzeko  
 Ipar Euskal Herriko erakundeei, udalei eta kultur erakundeei euskarazko 
4.000 liburutik gora eman dizkie Eusko Jaurlaritzak, euskarazko 
irakurzaletasuna bultzatzea xede duen ekimenaren barruan.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1189418808
Euskara sustatzeko
hitzarmena 
 sinatu dute Miarritzek eta EEPk 
 Miarritzeko Herriko Etxeak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP)
euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Helburuetako bat, herriko
seinaleetan eta Herriko Etxeko zerbitzuetan euskararen presentzia
areagotzea da. (www.argia.com)
Informazio gehiago: 
http://www.argia.com
IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:
Euskarazko Komunikazioa
eta 
 Hizkuntza Gutxituak, EHUko Master Ofiziala
 Euskarazko komunikazioan gertatu den erabateko hazkundeak ekarri dituen
erronka eta behar berriei erantzuteko asmoz antolatu du EHU-k master hau.
Master honekin, egungo euskarazko komunikazioaren diagnosia egin asmo du,
eskasietan eta premietan sakondu ahal izateko. (www.sustatu.com)
	
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1184054965
Euskal
Hizkuntzalaritzako eta 
 Filologiako masterra
 Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Sailak master bat antolatu du 2007/2008 ikasturterako. Bertan gramatika,
hizkuntzalaritza historikoa, dialektologia, hizkuntzalaritza aplikatua eta
literatura landuko dira. (www.sustatu.com)
	
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1184150362
Euskara: museorako
hizkuntza?
 Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko museoetan
euskararen 
 egoera aztertu du. Uda parteko oporretan bete ohi dira bisitariz museoak.
Aurtengo 
 udan, Kontseilua bisitari horietako bat izan da eta Euskal Herri osoko 19
museo 
 aztertu ditu galdera honi erantzuteko asmoz: euskara, museorako
hizkuntza?
 Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1188896138
 
 
Euskararen presentziaz
Ipar 
 Euskal Herriko udaletxeetan: ateak irekitzen dituen gutun
bat
 2006az geroz Euskararen Erakunde Publikoak euskararen aldeko hizkuntza
politika beregain hartu du Ipar Euskal Herrian, hizkuntza politika proiektu
bat obratuz (EEP, Euskararen Erakunde Publikoa). Egitura publiko horren
partaide nagusiak Frantses Estatua (Pirinio Atlantikoetako prefektura eta
hezkuntza nazionala), Akitania Eskualdeko Kontseilua eta Pirinio
Atlantikoetako Kontseilu Orokorra dira. 
 Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1189073643
Euskara Mintzagai Bilduma
 Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gure hizkuntza, gure herria eta
geure 
 burua hobeto ezagutzeko asmoz beste bilduma bat jarri du martxan: Euskara
Mintzagai 
 bilduma. Honen bitartez gure hizkuntzaren sustrai, enbor, adar eta
fruitua kondo 
 asko aztertu nahi dira eta euskaltzale guztiei ikerlan monografikoetan
eskaini. 
 (www.euskara.euskadi.net)
 Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/noticia/berripapera/eu_6636/berripapera_urta_eus.html&atala=berria_erakutsi&id=534
Hego Euskal Herriko ikasle gehienek D ereduan
eman 
 dute izena
 Hego Euskal Herriko ikastetxe batzuetan hasi dira eskolak, baina
Gipuzkoan, 
 Bizkaian eta Araban datorren astelehenean emango zaio hasiera ofizialki
kurtsoari. 
 Aurten, guztira 291.319 ume matrikulatu dira 817 ikastetxetan (501
ikastetxe 
 publiko eta 316 ikastetxe kontzertatu), lehengo urtean baino 3.000
gehiago. 
 Horietatik 3 eta 16 urteko haurren %56,01ek euskara hutseko D ereduan
(gaztelania 
 ikasgai izango dute) eman dute izena. %23,1 B eredu elebiduenan hasiko
dira, 
 eta gaztelania hutseko A ereduan (euskara ikasgai izango dute) ikasleen
%20,89 
 hasiko dira. (www.argia.com)
 Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=29287
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
BAT soziolinguistika aldizkaria
Hurrengo zenbakia (64): Dosierra: - Euskal Herriko V. Euskararen kale neurketa
Azken zenbakia (63): Dosierra: - - Euskararen erabilera eskola-orduz kanpo
Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org
Soziolinguistikari buruzko ikastaroa UEUko
udako 
 ikastaroetan 
 2007ko uztailaren 17an eta 18an Hizkuntza plangintzaren teori eta
aplikazioei 
 buruzko ikastaroa burutu zen Iruñean UEUko udako ikastaroen
artean. 
 Ikastaroa hau Soziolinguistika Klusterrak antolatu zuen eta bertan
hizkuntza 
 plangintzan adituak diren hainbat irakasle izan dira. Irakasleek
banatutako 
 materialak sarean izango dira laister.
 Informazio gehiago:  
 http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=29 
 
ARRUE Programaren hitzarmena 2007-2008
ikasturterako 
 ere berritu da 
 Aurreko lau ikasturteetan bezala, 2007-2008 ikasturterako ere berritu
da ARRUE 
 Programaren hitzarmena. Programa hau Hezkuntza Sailaren eta
Soziolinguistika 
 Klusterraren arteko elkarlan bidez garatzen da, eta ikasleen eskola
giroko 
 hizkuntzen erabilera du aztergai. 07-08 ikasturte honetan datu jasoketa
berri 
 bat egingo da LH6ko ikasleen artean, modu horretan metodologia hobetzen
eta 
 erabilera datuen seriea osatzen jarraitu ahal izateko.
 
ARGITALPENAK:
Las Lenguas de España. Política
lingüística, 
 sociología del lenguaje e ideología desde la
Transición 
 hasta la actualidad 
 Espainian diren hizkuntzen egoera aztertzen da argitalpen honetan.
Galegoa, 
 euskara, katalana eta asturiera gaur egun zertan diren azaltzen digute
hainbat 
 egilek, nork bere ikuspegia erabiliz. Ondorioa, bederatzi lan, bitan
bereiz 
 litezkeenak: hizkuntzen sustapena bultzatzen dutenak dira leizearen
alde batean; 
 bestean, promozio hori komunikazioaren galeratzat hartzen dutenak
 Informazio
gehiago: 
 http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/informe_estudio/azter20_1_castillo_07_06/eu_castillo/azter20_1_castillo_07_06.html
 
Elhuyar hiztegi txikia-ren hirugarren
argitalpena, 
 kalean
 Euskara-gaztelania/castellano-vasco hiztegiak 42.000 sarrera, 9.000
azpisarrera, 
 71.000 adiera ditu eta 18.900 adibide ditu, eta bi ataletan banatuta
dago: 
 euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Gramatika eranskin bat ere
badu 
 hiztegiak.
 Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1183109302 
 
 
LANGUAGE PLANNING AND POLICY IN LATIN
AMERICA
 Queenlands unibertsitateko Richard B Baldauf eta Robert B Kaplan
Amerika latineko 
 hizkuntza plangintza eta politikei buruzko liburu baten editoreak dira.
Liburu 
 honetan Ekuador, Mexico eta Paraguayko egoera aztertuta daude. Liburuan
herri 
 horien egoera linguistiko anitzak eta tesuinguru politikoak
deskribatzen dira.
 Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=3D9781847690
 
 
BILINGUAL EDUCATION IN CHINA
 Anwey Feng-en argitalpen berrian Txinako hezkuntza elebiduna aztertzen
da. 
 Liburua ez da bakarrik Txinari buruzko adituei zuzendua, izan ere
hezkuntza 
 elebidunari buruzko gako anitz aurkezten dira liburu honetan Txinako
testuinguru 
 eleanitzan.
 Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=3D9781853599
 
 
   LANGUAGE PLANNING AND POLICY
 Liburu honetan hizkuntzari buruzko plangintzak aurkezten dira. Izan ere
gehienetan 
 hizkuntza plangintzak aurkezten direnean gizarte maila aurkezten da,
kasu 
 honetan hizkuntzaren plangintza azpimarratzen da. Liburu honen editorea
Hego 
 Australiako Anthony J. Liddicoat da.
 Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=3D9781853599
 
 
                               
 
                                                   
 
 
 
BESTELAKOAK
Soziolinguistika eta hezkuntza: balear
uharteetako 
 hizkuntza eredua
 Ez da gauza harigarria, baizik argi ikus daiteke elebakartasunerako
joera 
 handiagoa dela hiztun komunitate batzuetan beste batzuetan baino:
hiztun asko 
 eta egoera soziolinguistiko egonkorra duten hiztun komunitateetan
elebakartasunerako 
 joera sakonagoa izaten da arazo soziolinguistikoak bizi-bizirik
direnetan 
 baino. Ingelesez edo gaztelaniaz hitz egiten dutenen artean, esaterako,
elebakartasunerako 
 joera larriagoa da, ez bakarrik euskal hiztunen eta katalan hiztunen
artean 
 baino, baita suediera eta danieradunen artean baino ere. Hizkuntza bat
oso 
 zabalduta dagoenean, hizkuntza horretako hiztunek beren hizkuntzarekin
nahikoa 
 dela uste dute, eta horregatik, beste hizkuntzarik ikastea zentzu
gabekotzat 
 ez ezik, alferrikakotzat jotzen dute. (www.gipuzkoaeuskara.net)
 Argibide gehiago: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1186464000
 
Estibaliz Alkorta izendatu dute Gipuzkoako
Euskara 
 zuzendari 
 Azken lau urtetan Lasarte-Oriako Udalean EAJko zinegotzi izan den
Estibaliz 
 Alkorta izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari
berria.(www.argia.com)
 Informazio gehiago: www.argia.com
Iñaki Mendigurenek Harry Potter-en
magia 
 itzultzerakoan euskarazko termino berriak sortu ditu
 Iñaki Mendigurenen: "Eskolatzearen eraginez, euskarara
itzulitako 
 haur literaturaren merkatua da eskaera gehien dagoen eremua. Dena den,
Harry 
 Potter ezohizko zerbait izan da, izan ere euskal liburuen merkatua oso
da 
 mugatua. Harry Potter eta sorgin-harriaren 20.000 ale saldu ziren.
Hurrengo 
 liburuetatik, 5.000 ale inguru. Asko dira euskal merkaturako".
(www.argia.com)
 Informazio gehiago: 
http://www.argia.com
Euskararen Kontseiluak onartu ditu Nafarroako
Euskararen 
 Institutuaren estatutuak
 Nafarroako Euskararen Institutuak aurkeztu zizkien bere estatutuak
Euskararen 
 Kontseiluko kideei. Estatutu horiek onartu egin dituzte, baina
Kontseiluko 
 kide batzuek estatutuak aztertu eta proposamenak egiteko aukerarik ez
zutela 
 izan adierazi dute. Hainbat aldaketa proposatu dituzte, eta hurrengo
astean 
 erabakiko dute horiek onartu ala ez. Kontseiluaren estatutuek
euskararen aldeko 
 aurrerapausoak jaso dituzten arren, Carlos Perez-Nievas kontseilariak
Euskararen 
 Legean aldaketarik ez dutela egingo azaldu zuen. Beraz, hizkuntza
eremuek 
 bere horretan jarraituko dute.
 Informazio gehiago: 
 
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-09-08&orria=011&kont=008
Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza kendu du
Sanzen 
 gobernuak
 Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Politika Gobernuko zuzendaritza nagusien
zerrendatik 
 kentzea erabaki zuen. Orain arte, Hezkuntza Departamentuaren barruan
zegoen 
 Unibertsitateen eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza. Aurrerantzean
Unibertsitateen 
 eta Lanbide Heziketaren zuzendaritza nagusia izango da eta hor
jarraituko 
 dute orain arte Hizkuntza Politikak biltzen zituen sail eta zerbitzuek.
Pedro 
 Jose Gonzalez Felipe izango da zuzendari nagusia. (www.argia.com)
 Informazio gehiago:http://www.argia.com/albistea.php?id=29131
 
Donostiako merkatari eta ostalarientzako
webgunea
 Merkataritza eta ostalaritza arloen euskara beharrak asetzen lagundu
nahi 
 duen tresna berria sortu eta amaraunean jarri du Donostiako Euskararen
Udal 
 Patronatuak: www.merkatari.net. (www.erabili.com)
 Informazio gehiago:  
 http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1183969369

Iruzkinak
Utzi iruzkina: