Zelan irudikatzen duzu hemendik 10 urtera euskararen aldeko mugimendu soziala? (hiznet)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-11-14 18:12
6

Nola irudikatzen duzu izango dela datozen 10 urteetan euskararen aldeko mugimendu soziala?

Ez dakit zelakoa izango den hemendik 10 urtera euskararen aldeko gizarte mugimendua, baina bai badakit zeintzuk diren gaur egun dituen gabezia nagusiak. Hortaz, gabezia horietatik abiatuta helduko diot nola edo hala gaiari.

Euskalgintzaren arazo larrienetako bat, gaur egun, gizarte diskurtso bat lantzeko eta zabaltzeko ezintasuna da. Nire ustez, falta da euskaltzaleon gizarte praktika eta ekimenak bildu eta borobilduko dituen diskurtso eraginkorra. Nire ustez, gaur egun hiru diskurtso nagusi daude euskararen aldeko gizarte mugimenduetan: herri-erakundeek (batez ere, Eusko Jaurlaritzak) Fishman-en jarraibideei jarraitzen omen diete; euskara elkarteek, batez ere, Txepetx-en teorizazioari jarraitzen omen diote eta, hirugarrenik, beste erakunde batzuek ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideak aldarrikatzen dituzte behin eta berriz.

Hiru diskurtso hauek uztartzeko modukoak badira ere (edo, behintzat, hori da nik daukadan inpresioa), elkarren artean ezberdintasunak markatzeko erabiltzen ditugu. Beraz, beste diskurtso bat eraiki beharra daukagu. Nire ustez, hiruren arteko bat egitera jo behar dugu, bakoitzak eduki ditzakeen ahultasunak eta indar-guneak azpimarratuz eta euskal gizartearen berezitasunak aintzat hartuz. Gainera, nik uste dut euskaltzaleon artean ditugun antzekotasunak handiagoak direla ezberdintasunak baino. Hortaz hortxe legoke lanari ekiteko behar den euskarria.

Eta zergatik diot diskurtsoarena? Zergatik da arazo hau larria? Gaur egun, euskararen aurka (eta bere moduan beste hizkuntza gutxiagotuen aurka ere) eraso ideologiko basatia datorkigu. Gure eguneroko praktika behin eta berriro justifikatzera jo behar dugu, behin eta berriro azalpenak ematera, behin eta berriro gure burua zuritzera. Hortaz, gure praktika babestuko duen arrazoiketa landu behar dugu, ideiak argiago eduki ahal izateko.

Baina ez da nahikoa diskurtsoa lantzea, ezinbestekoa da gu guztiok diskurtsoa barneratzea eta gizarteratzea. Ostera ere, ez du ezertarako balio, gizartean koltxoi bat lortu behar du gure lanak, aldekotasuna (jarreretan baino ez bada). Eta, horretarako, beharrezkoa da gure diskurtsoa gizartearen esku egotea, ez bakarrik jadanik konbentzituta gaudenon eskura. Horretaz gain, gure praktika ere diskurtsora egokitu beharra daukagu. Bestela, ez dauka zentzurik corpus ideologiko bat eraikitzea, horri jaramonik egiten ez badiogu.

Hortaz, hurrengo 10 urteotako erronkarik mardulena diskurtso hau eraiki eta lantzea izan beharko luke. Dena den, ezkorra naiz. Hemendik 10 urtera nire burua ikusten dut hemengo diskurtso eta estrategiak atzera ere aipatzen, kexaka eta builaka. Izan ere, gaur ez dut antzematen gure inguruan erronka horri helduko dionik. Kontseiluak heldu beharko lioke, baina ahuldade egoeran dago eta egoera politikoa aldatu ezean, horrela jarraituko duela ematen du.

Beste erronka potolo bat herri erakundeekin dauden harremanak ontzea litzateke. Herri mailan harremanak, oro har eta salbuespenak salbuespen, onak badira ere, ez da gauza bera gertatzen nazio mailan. Herri mailan, euskara elkarteek lortu duten zabaltasuna eta aniztasuna dela-eta euskalgintza antolatuaren eta toki erakundeen arteko harremanak gozoak dira kasu gehienetan. Nazio mailan, ordea, harremanak pozoituago daude, oraindik ez delako baztertu alderdikeria. Azken urteotan harremanak zertxobait gozatu badira ere, oraindik badago zer egina eta hurrengo 10 urteotan bide hori jorratu beharra dago ezinbestez. Alderdikeriak baztertu eta benetako elkarlanari ekin. Ni kasu honetan baikor naiz eta uste dut hurrengo urteotan harremanak hobetuko direla. Hala ere, mesfidantzak ez direla erabat uxatuko ere uste dut.

Alde teknikoei helduta, profesionalizazioa eta militantziaren arteko dialektikak ere markatuko du hurrengo 10 urteko ibilbidea. Aldaketa nabarmenak gertatu dira azken urteotan, militantziatik profesionalizatzera, baina nire iritzia da ildo honetan sakonduko duela euskararen aldeko mugimenduak hurrengo urteetan. Gero eta profesionalagoa izango da eta gero eta militantzia gutxiago edukiko du. Gizartearen joera horrela dela argi dago eta joera areagotuko dela ere ematen du. Beraz, mugimendu honek beste mugimendu askok bezala militantzia txikiagoa izango du. Horrek tentsioak eta arazoak sortuko dituela aurreikustea ere ez litzateke harritzekoa izango.

Euskararen aldeko mugimenduen ekimenei dagokienez, elkarlana nagusituko dela aurreikusten dut. Gaur egun horren zantzuak nabaritzen badira ere, ematen du joera hori areagotuko dela, batez ere udalerri mailan. Antolaketa eredua ematen du gero eta gehiago eskualdera lerratzen dela, udalerriko egoera ahaztu gabe. Izan ere, baliabideak optimizatzeko bide eraginkorra da koordinazioari eta elkarlanari ekitea. Dena den, hurrengo urteotan honi ekingo bazaio ere, nire ustea da gehiago hitz egingo dugula elkarlanaz , elkarlanean aritu baino. Berba eta berba ibiliko gara honen inguruan, baina emaitzak ez dira izango horren baikorrak. Hala ere, aitortu behar da zaila dela gaur egun benetako elkarlana abian jartzea, txokokeria eta abar oso presente daudelako oraindik orain gure praxian.

Hortaz, horrela irudikatzen dut hemendik 10 urtera. Panorama ez dut baikor ikusten eta agian ez ditut haren alderik positiboenak hona ekarri. Dena den, ariketan ikuspegi subjektiboa eskatzen zela uste dut eta, horregatik, horretan sakonduko dut.

U.K.Twa

U.K.Twa 2007-11-19 05:57 #1

Ezinbestekoa da zeure lana. Ezin inolako meriturik kendu. Baina euskararen soziologiaz bagabiltza ere ezin diogu garrantzirik kendu alderdikeriari. Euskararen suspertzerako eta biziraupenerako beharrezkoa dugu praktiko bihurtzea. Soziolinguistikaz aritzen zara etengabe, baina badirudi ez duzula askotan kontutan hartzen gaur egun euskaldun izatea zer den. Ez dizut ezer berririk esaten euskaldun izatea militantzia dakarrela sarri. Eta ez narabilkizu alderdikeriz. Goazen Galizara eta estatuaren epaileak galegoz mintzo dira. Katalunian katalanez. Euskal Herrian erderaz( frantziako estatuaz zerorrek ukanen duzu albiristerik...). Zergatik ote? Gauza jakina da euskara dela euskaldun egiten gaituena. Eta gobernuarentzat gure hizkuntza burukomina da. Hain desberdina izaki hain ezberdin egiten gaituelako. Jakinen duzu hizkuntza bakoitzak filosofia bat gordetzen duela bere barruan, etimologia deritzagunaren barne, mintzamoldeen barne, toponimiaren barne, gramatikaren barne... eta abar luzea ...; eta beronengatik ez zaiela interesatzen gobernuei gure berbetearen jagotza.

Asko gustatzen zait zeure bloga eta behar ederra dagizula iruditzen zait, baina espero dut nire kritikak ez zirikatzea adieraztean soziolinguistika ez zaidala geure hizkuntzaren normalkuntzarako tresna egokiegia iruditzen; eraginkorragoak  liratekeela politika bezalako zientziak euskararen normalkuntza lortzeko eta euskaldunon helburutzat alderdikerien baztertzea bultza behar genukeela. Ez hizkuntza kontuetan bakarrik, arlo guztietan baizik.

Azken honekin adierazi nahi dudana da euskaldunon polialderdikeria( edo aldertaniztasuna, gurago duzun bezala) dela euskarari min gehien egiten diona, eta euskaldunon batasun             " kultural-etniko" bat  behar genukeela euskararen normalkuntzarako. Euskarak, kasu gehienetan, abertzaletasuna baitakar bere barruan( soziolinguistika aldetik hori ere ezin uka). Euskarak behar duena, azken batean, gure "euskal gatazka"-ren konponbide POSITIBOA -baikorra?, baikorregia agian?- da (hau da, abertzaleen aldekoa), eta ez partxeatze hutsa.

Euskararen normalkuntzak abertzaletasunaren areagotzea lekarke, eta gobernuek ondotxo dakite. Ez dea ba egia?

Dena dela, hau nire uste apala baino ez da, eta badakizu; "usteak erdi ustel"...

Artikuluari dagokionez( ez bainaiz honi askorik atxiki), nire aburuz hamar urte barru euskararen ezagutza gehitu egingo da, baita erabilpena murriztu ere.

Eskerrik asko- eta ekarri asko-;)

Zeure arrapostuaren zain,

U.K.Twa

txerra

txerra 2007-11-20 18:53 #2

Lehenik eta behin, eskerrik asko bota dizkidazun loreengatik.

Baina gatozen harira. Onartzen dut politikak kriston eragina izan dezakeela hizkuntza baten normalizazioan edo biziberritzean edo dena delakoan. Onartzen dut eta ez dut gutxiesten politikak duen eragina. Azken finean, soziologia eta politika oso lotuta dauden jakintzak baitira.

Ados nago alderdikeriak baztertu behar direla diozunean. Uste dut blog honetan ere horrelakoak aipatu ditudala (ez daukat astirik bilatzeko, sentitzen dut). Baina horretarako ere esfortzua egin behar da denetariko ideiak dituen jendea biltzen. Eta horretan baten batek asmatu badu, euskara elkarteak izan dira, hain zuzen ere euskararen aldeko mugimendu sozial indartsuenetakoak.

Eta amaitzeko (segi dezala iritzi dantza eh!!!), nik uste dut zuk politikan jartzen duzula indar larregi. Nik ez dut gutxiesten politikaren eragina, baina zuk bai gutxiesten duzu soziologiarena.

UKTwa

UKTwa 2007-11-21 04:56 #3

Loreak lore, merituak meritu. Ez naiz batere "xaboiarra"( apurtxo bat sabiniarra bai, beharbada;-)  ). Baina zeuen lana goraipatzeko modukoa da. Nik agian beste bide bat hautatu dut.

Ez dut gutxiezten inolako garrantzirik edota esfortzurik. Baina, kritiko izaten saiatzen naizen heinean ez ditut dogmak gogoko, ez atzerritarrak ezta geurean ematen direnak ere ez, eta are gutxiago akademikoak eta formalak( akats jaiotzetikoa, dirudienez). Beste egunean irakurri nuen "euskararen erabilera sustatzeko prozesuaren eskema", eta honen aurka adieraz dezaket, nahiz eta efortzu eder eta errespetagarria izan, barregarri xamarra iruditzen zaidala. Honen eraginkortasun potentziala euskal gizartean frogaturik ez egoteaz aparte (beste diziplina askotan frogatu baita estrategia honen porrota), nahiko hipokrita iruditzen zait. Azal dezadan atzen hauxe: Euskara  elkarteek beti bilatzen dute kontsentsua, "alderdikerietatik kanpo geratuz", hizkuntzaren defentsan dihardutela(diharduzuela) adieraziz, baina azken batean euskara elkarteek jendea euskaraz egin dezan behartu nahi dute ( sugestioz, txaparrada botaz ere) eta leku horretantxe bilakatzen dira paradoxiko. Behartzea baden helburu, edo hobeto esanda, euskal hizkuntzaren mantentze, sustatze eta batez ere erabiltzea, zergatik ez bide eraginkorragoak erabili? Ez al da politika ( eta politikaren barne "biolentzia" politikoa sartuko nuke) bide frogatu eta eraginkorragoa? Ez dea ba izanen zuritzeko metodo bat hizkuntzaren defendaketaren ostean ezkutatzearena? ( Badakit baietz;-)  ) "Euskal" espainiar nazionalisten semeek euskaltzain izan nahiko lukete??? ;):):)(azken berau txorrada) Zertarako ezkutatu izan nahi eta izateko eskubide duguna? Badakit nahiko-edo oso- erradikala naizela, eta beste mundu euskaldunago baten bizi naizela ere-hipotetikoa- , baina naizena defendatu behar dut. Zuk ez ala?

Baliteke euskara elkarteek egin behar luketena izatea hauteskundeetara aurkeztea, "Alderdi Ekolinguista"( A.E., originala eh?)ren izenpean, Europa eta Amerikako alderdi Berdeen itxura harturik, gutxi gorabehera. Eta ez nabilkizu txantxetan. Zuk euskara elkarteek asmatu dutela baldin badiozun, izan daiteke berau euren garrantzi eta eraginkortasun maila frogatzeko aukera, eta euskararen berpizkundean benetako indarra izatekoa. Ezker batuak horrelaxe jaretsi zituen lorpen gutxi batzuk. Nik neuk botoa emango nizueke:). Saiatzea baino ez da.

Eta hortxe izango duzu froga. Zerk dauka garrantzi gehiago gizartean, praktikotasunak( dirua, boterea, erosotasuna)vs hizkuntzak, kulturak, idealak...

aurreikusi ditzaket emaitzak, nahiko ezkorrak alderdi utopiko honentzako...

Ezinezko herria gara. Borrokatzera kondenatuak. Izateko. Amai dezagun behingoz. Edo batek zioen bezala... El pueblo vasco SERA LIBRE... o NO SERA. Eta berarekin batera euskara, liburutegietako hizkuntz garrantzitsu bihurturik; hil ostean, nola ez; artista handiak bezalaxe.

Ezkortasuna da erne ibiltzeko biderik zihurrena.

Gabon bat.

txerra

txerra 2007-11-21 09:01 #4

Politika eta politika, gora eta behera. Baina politikaren bidez zer lortu dezakegu? Azalduidazu mesedez.

Alderdi politikoarena komentariorik merezi ez duen pailazokeria begitantzen zait (pailazoek barka nazatela).

Euskara garatzeko zuk diozu ezinbestekoa dela askatasuna. Ados nago. Baina ni ez naiz askatasunaren egunaren zain egongo euskara garatzeko, ez dut sinesten askatasuna lortutakoan euskara salbatuko denik. Lana erruz egin beharko da (lortzen badugu), Irlandaren mamua hor dago ... Askatasuna lortu bitartean zer? Politikan tematu esango didazu, baina nik bestelako erantzunak behar ditut. Politika dena da, baina ez da dena.

Benito

Benito 2007-11-22 02:20 #5

Joño! Barikukoa ez da izango alderdi politikoa sortzeko ekitaldi kamuflatua? ;-)

txerra

txerra 2007-11-22 08:43 #6

Auskalo ....

Utzi iruzkina: