Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarrak egiten duten berbaldi baten kronika (sustatun ikusia).Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen


Ostera hastera

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-03-03 17:57

Bloga sortu zenean soziolinguistikaren inguruko oinarrizko kontzeptuak argitzen saiatu nintzen. Hilak pasatu ahala, bestelakoei garrantzia eman diet eta oinarrizko kontzeptuena bazter batean utzi dut. Ba, ostera ere horrelakoak aipatuko ditut gaurkoan.   Orain gutxi Kataluniako entziklopediak bere edukiak zabaldu ditu eta interneten jarri denon eskura. Filoblogian blogean linguistikari eta euskarari buruzko artikuluak aipatu ziren. Ideien lapurretan, guk ere soziolinguistikari dagozkion hainbat definizio eta berba hartuko dugu eta blogeratu.   Hona hemen:   -  ...


Euskal Herriko kulturei buruzkoa izan da azken Bat aldizkaria. Eta kulturaren adiera bezala, anabasa ere izan da aldizkarian batutakoa. Denetarik egon da, kulturaren zabaltasuna aintzat harturik. Egile garrantzitsuak ekarri ditu oraingo honetan: Joxe Manuel Odriozola, Mikel Irizar, Mikel Zalbide, Iñaki Martinez de Luna, ... Nabarmentzekoak dira artikulu batzuk. Horien artean, Mikel Irizarrek idatzitakoa. Interneten denon eskura jarri du delako artikulua Mikelek. Oso interesgaria eta berritzailea. Izan ere, terminologia berria proposatzen du, pedagogia berria azken finean. Sakon irakurri ...


Pasa den ostegunean nire herriko euskara elkarteak hitzaldi bat antolatu zuen bere 5. urtemuga zela eta: Euskara elkarteak zertarako? Horretarako eraman zituen bi hizlari: Juan Luis Goikoetxea eta Urko Aristi. Lehena derioztarra da, hainbat mugimendutan eta saltsatan ibilia, beti euskalgintzan. Bigarrena kanpotarra, telebistan aritua, baina batez ere bere herriko euskara elkarteko kide.Berbaldia oso interesgarria izan zen. Tximintxekoek laburpen ederra paratu dute euren blogean. Hausnarketa politak entzun ziren, oso freskoa izan zen mahai-ingurua, oso ezberdina, gure eguneroko lanetik hurbi...


Ruben Beitia “Euskararen arnasguneak Fagor-Ederlanen”: Ruben Beitiaren sakontze lan honek oso ekarpen interesgarria egiten du. Izan ere, arnasguneen kontzeptu fishmanianoa hartu eta kaletik enpresara eraman du. Arnasgunea orain arte gehienok lotu izan dugu lurraldearekin, baina Rubenek eraman du komunitatera, lurraldea aipatu barik (enpresa baten lantokia lurraldetzat ez dut nik behintzat hartzen), Erabilera minimoa, erabilera informala eta horrelako kontzeptuak ondo eraman ditu enpresa mundura. Oso interesgarria, batez ere komunitatea osa dezaketen enpresentzat (esan nahi baita, euskaldun ...


Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen AGENDA Hizkuntza jardunaldia EHUn (Leioan) EHUkoEuskara Institutuak Jardunaldi bat antolatu du urtarrilaren 31 eta otsailaren 1erako: Espezialitateko hizkerak eta terminologia III: Espezialitate hizkeren didaktika eta komunikazioa. Informazio gehiago: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-8936/eu/contenidos/informacion/ehulku_aholkuak/eu_ehulku/adjuntos/D1.pdf Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa? Martin Ugalde Kultur Parkeak eta Berria egunkariak Martin Ugalde For...


Ibiltzen, i2ltzen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-02-12 19:03

Aspaldian aipatu genuen blog honetan Topaguneak antolatutako e2ibilian jardunaldiak. Ba, gaur topatu dut Topagunearen webgune (berritu)an Topaberri izeneko barne buletina. Eta jardunaldi horien gaineko monografikoa da. Hartu beharko dugu irakurtzeko eta komentatzeko beta.Topaberri 60.


Soziolinguistika Klusterrak bere lehen jardunaldia antolatu du otsailaren 29rako. EGITARAUA:9:00-9:15 Harrera eta material banaketa9:15 -9:30 Ongi etorria9:30-10:00 Soziolinguistika Klusterra 2007: Proiektuen gainbegirada10:00-11:15 Xavier Vila: Potencialidades y límites de la promoción de la lengua en el sistema educativo: lecciones (¿extrapolables?) a partir del caso catalán (gaztelaniaz)11:15-11:30 Hamaiketakoa11:30-12:45 Hitzaldiak aukeran Malores Etxeberria eta Alex Mungia Hizkuntza jokabideak eta transmisioa Buruntzaldean:nola heltzen diogu gaiari? (BURUNTZALDEA, koordinat...


Aurrekoan agindu bezala, Denis Elortzak bere sakontze lanean euskarazko interneterako hainbat proposamen bota ditu. Niri oso interesgarriak iruditu zaizkit (eta ez bakarrik ikuspuntu soziolinguistikotik) eta horregatik "lapurtu" ditut.Testu osoa: Denis Elortza: “Euskara ingurune globalizatuan. Globalizazioak euskararen biziraupenerako ematen dituen aukerak” 4.1.1 Administrazio publikoentzako proposamenak Handitu Interneten erabilera orokorra: merkatu banda zabalerako sarrera, hedatu wifigune publikoak, hedatu banda zabala herri txikietara (euskararen arnasguneetara)...  Handi...


Alaia Saenz: “Euskal Herria globalizazioan. Nolako mundua, halako herria”. Globalizazioari buruzko tesia da honako hau. Alaia Saenz-ek globalizazioari buruzko bere ikuspegia ematen du, baita globalizazioari aurre egiten diotenena ere. Azken aldean, identitatea aipatzen du, eta horren barruan hizkuntza. Oso filosofikoa iruditu zait, oso intangiblea (hau da hau berba). Gainera, ez zait iruditzen Hiznet-eko gaiekin harreman handirik duenik (zerbait bai, baina asko ez). Saiakera bat da, globalizazioa, identitatea eta hizkuntza lotu nahi duena. Nik uste dut praktikak eta egunerokoak gainditu egi...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter