Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Autozentratua, berba totemikoa bihurtu da azken aldi honetan. Askotan entzun dut azkenaldi honetan (adibidez, Kike Amonarrizek esanda ), eta, zer demontre, berba horren bila abiatu naiz.Irakurri nuen lehen aldia orain dela bost urte izan zen, Aitor Zuberogoitiari irakurri nion, komunikabideez ari zela. Ea zer dioen berak: Zer da ordea autozentramendua? Zer esan gura dugu ordea autozentratu berbarekin? Ekonomian-eta gero eta gehiago aipatzen den terminoa da berau. Miren Etxezarreta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslearen aipu batez baliatuko gara kontuari traza hartzen hastek...


Azken aldi honetan pil-pilean daude hizkuntza politikaren inguruko hausnarketak gure herrian, batez ere euskara21 martxan jarri zutenetik. Asko dira agertutako iritziak, bai oinarrizko txostenean, bai blogean, zein prentsan.Horietako batzuk hemen:- Oinarrizko txostenari egindako ekarpen nagusiak: Mikel Zalbiderena (dagoeneko blog honetan agertua), Kike Amonarrizena eta Jasone Mendizabalena (apur bat sobietikoa izan arren) dira interesgarrienak eta mamitsuenak.- Prentsan agertutako hainbat iritzi: Zorione Etxezarragarena ("Euskara atxikimendu eta legearen artean"), Arantza Etxabarrirena ("Eu...


Oporretan izan naiz bi aste, mendian eta plaian. Eta bueltan, zer topatuko eta joan aurretik utzitakoa: hizkuntza politikaren gaineko iritzi eta artikuluak.Eta horien artean bat nabarmendu beharko: Ocho ideas erróneas sobre la normalización del euskera. Hizkuntza politikaren gaineko eztabaidetan horren beharrezkoa den freskotasuna ekarri du artikulu honek, eta gaia ondo planteatu. Guztiarekin ados egon ez, baina tira, beste batzuen maila ikusita, ekarpen egokia.


Pasa den astean erabilin irakurri genuen Mikel Zalbideren artikulu zoragarria HPSk egin duen oinarrizko txostenari buruz. Beste behin ere, maisutasunez eta zorroztasunez azaldu zituen azaldu beharrekoak. Hona hemen handik ateratako zenbait entresaka: Gauza bat dago argi, nolanahi ere, mundu zabaleko aditu gehienen azalpenetan: hizkuntzaren erabilerak definitzen du lehenik eta behin, ez ezagutzak edo iritzi-jarrerek, hiztun-elkarte elebidunen osasun-egoera. Funtsezkoak dira beste parametro horiek ere. Albora ezinak, inolako dudarik gabe. Baina erabileran dago, funtsaren funtsean, osasunaren ...


Dekretazoa

6
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-07-03 17:38

Aste honetan kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak arautuko dituen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Batzuek honezkero dekretazo eta guzti deitu dute. Baina nik ez dut uste horrenbesterako denik.Dekretua betetzea ez da bat ere erraza izango. Hasteko, jartzen dituen baldintzak zailak dira betetzen, ezta milioi askotako dirulaguntzak emanda ere. Bigarrenik, nola betearaziko du dekretua Jaurlaritzak, bere menpeko organoetan honen moduko dekreturik betearazteko kapaza ez bada? Eta, hirugarrenik, dekretuak ez du zehapenik aurreikusten. Eta, sentitzen dut, baina Katalunian eurek duten egoera...


Inkestatik inkestara

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-07-01 18:37

Azken egun hauetan handik eta hemendik artikulu honen berri izan dut. Inkesta Soziolinguistikoaren harira, azterketa interesgarria da, dudarik gabe.Jarraian osorik: Euskararen egoerari buruzko ikerketak: euforia giroa ala konfusio-zeremonia? Ondorengo lerroetan Jaurlaritzak plazaratu dituen azken lan horietatik 2. Soziolinguistikazko Inkestaren inguruan Zenbat Garako kideek eskatuta eta beraien informaziorako gogoeta batzuk egiten ahaleginduko naiz, hau da, nire ustez punturik garrantzitsuenak d...


Soziolinguistika Klusterrekoek bidali didate honako artikulu hau  blogean plazaratzeko. Baina erabili.com-ekoak aurreratu egin zaizkit. Beraz, harako lotura jarri dut, artikulu osoa hona ekarri beharrean. Nahi baduzue, artikulua pdf-an jaitsi dezakezue edo nahiago baduzue, txosten osoa.  


Aipuak aipu, gaurkoan beste bat, Mikel Irizarrena. Hona hemen: Euskaldunon tribuak askatu beharra dauka egitasmo politikoetatik, bakar batek ere ez digu ezer bermatzen, batzuen baitan kokatzea kaltegarri zaigu. Frankismoaren amaieran abertzaletasunaren apustua egin zuen tribuak, eta horrek eman du eman beharrekoa; ez da gutxi izan, baina ez gara iritsi hegemoniara. Areago, bide horretatik ez gara iritsiko.   Aurrera egiteko soberan daukagu ideologia, utz dezagun zama hori aldean. Eta haren ordez erabil dezagun teknika: asertibitatea, egoera gatazkatsuak kudeatzeko; marketina, guk dauk...


Azken aldi honetan, aipuei hartu diet kariñoa-edo. Gaur beste bat, gaurkoan IV. Inkesta Soziolinguistikoaren gainean. Egun hauetan horri buruz irakurri dudan analisirik sakonenak. Xabier Isasi, Iñaki Martinez de Luna eta Paula Kasaresenak.IV Inkesta Soziolinguistikoa aztertuta, euskararen berreskuratze prozesuan aurrera egin dela, baina datu kezkagarriak ere badirela uste dute Xabier Isasik, Iñaki Martinez de Lunak eta Paula Kasaresek. Lokartzeko motiborik ez Ainhoa Sarasola Andoain Euskara dakiten eta egunerokoan erabiltzen duten herritarren kopurua gora doa urtetik urtera. Ondorio hori ...


Irakurgaiak: Bat 66

5
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-06-20 07:54

Azken Bat aldizkaria izango da azken aldizkarien artean soziolinguistika gutxien duena. Soziolinguistikaz baino, euskara eta teknologia berrien arteko harremanaz dihardu. Soziolinguistika baino teknologia du hizketagai, euskarari lotutako teknologia beti ere.   Bereziki bi artikulu nabarmenduko nahiko nituzke. Batetik, Maite Goñi euskaljakintzakoak egindakoa eta, bestetik, Fernando Morillo idazleak egindakoa. Biak oso intuitiboak, pistak ematen dituztenak, bide berriak iradokitzen dutenak.    


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter