Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Aspaldi erosi nuen, baina lagun bati utzi nion irakurri aurretik eta, azkenean, denbora pila bat pasatu da irakurri dudan arte. Baina, tira, hobe berandu inoiz ez baino.Liburua interesgarria da, batez ere mundu mailako hizkuntzalariek arreta gutxi eskaintzen ohi dietelako gurea bezalako hizkuntza gutxituei. Eta eskertzen da. Dibulgatiboa da oso, hizkera arrunta, irakurtzeko erraza eta azkarra. Honen moduko saioak txalotzekoak dira. Askotan ahazten zaigu ikerketa sakon eta interesgarriak bezain garrantzitsu direla horien eta beste askoren dibulgazio lana egitea. Eta sarritan zailagoa da dibu...


Irakurgaiak: Bat 67

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-10-07 17:34

Aurrekoan esan nuen bezala, azken Bat aldizkaria Erramun Baxok-en omenez egin dute. Hasierako artikuluek Erramunen bizitza goraipatzea dute helburu. Ekarpen intelektuala eta militantea, euskalgintzan beti ere. Bejondeizula Erramun, eta blog xume honetatik ere zorionak, 80 urte ez dira gutxi-eta.Horien ostean Erramuni eskainitako lanak datoz:Lehenengo hirurak ("Ipar Euskal Herrian, euskararen irakaskuntza eskaintzaren egituraketa" Jean-Claude Hiriart; "Hizkuntza antolaketaren bideetan" E. Baxok; "Hizkuntza-politika Ipar Euskal Herrian: nondik nora? ibilbidearen azterketa" Jean-Baptiste Batti...


XXI. aldiz antolatu dute Nucian soziolinguistikako ikastaroa. Hona hemen xehetasunak (katalanez datoz, eurek bidalitako moduan):XXI Curs de Sociolingüística de la Nucia -Ensenyament, difusió i ús de la norma lingüística (1) -24-25 d’octubre i 7-8 de novembre, 2008 -Curs de 30 hores (2 crèdits) Institut Interuniversitari de Filologia Valenciana Seu universitària de la Nucia (Universitat d’Alacant) Aquesta 21a edició dels Cursos de Sociolingüística de la Nucia està dedicada a reflexionar sobre la norma lingüística com a veritable fonament del procés de redreçament de l’ús social de la llen...


Soziolinguistika Klusterrak argitaratzen duen Soziolinguistikaz berripaperaren 22. zenbakia:Soziolinguistikaz berripapera word formatoan 22. zenbakia / 2008ko iraila AGENDA “Hizkuntza Gutxituen Erronkak Globalizazio Aroan” biltzarra urriaren 9-10ean. Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra a...


Gipuzkoaeuskaran Iñaki Arrutik idatzi duen artikulua hona ekarri gura izan dut, euren lizentzia (CC) baliatuz.Azkenaldian, berriro ere, maiz samar darabilt esku artean hizkuntza-paisaiaren kontzeptua. Berriro ere diot, berria ez delako. Udaletan euskarako teknikari lanetan urte batzuk daramatzagunoi, aspaldiko txostenei hautsa kenduko bagenie, idatzitako lehendabiziko paperetan azalduko litzaiguke «paisaje linguistikoa euskalduntzea» gisako asmo onen bat. Orduan paisaje genuen eta orain paisaia dugu, baina bietan, ageriago edo ezkutuago, ...


Sustatun ikusia.Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra antolatu du datorren urriaren 9an eta 10ean.Biltzarrean, globalizazio sasoi honetan hizkuntza gutxituek dituzten erronkak nahiz aukerak aztertuko dira. Horretarako, munduko hainbat adibide plazaratuko dituzte nazioarteko aditu entzutetsue...


Gaur heldu zait azken Bat aldizkaria. Oraindik ez dut izan betarik irakurtzeko, baina tira irakurriko dugu goitik behera, betiko legez. Oraingo honetan Iparraldeko Erramun Baxok-i egiten zaio omen. Klusterrekoek euren webgunean jarri dituzte artikuluen laburpenak eta copypaste eginda hor doaz. I. Erramun Baxoken BIOGRAFIA II. Erramun Baxoken omenezko aitortzak III. Erramun Baxoki eskainitako lanak (LABURPENAK) Ipar Euskal Herrian, euskararen irakaskuntza eskaintzaren egituraketa. Jean-Claude Hiriart 2004an Euskararen Erakunde Publikoaren sortzeak euskarazko irakaskuntza ...


Erabiltzeko maitatu

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-09-22 16:58

Aurreko baten Malores Etxeberriak adierazten zuen honako hau:   Poetak idatzi zuen «maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago», euskara asko maite dutela gaztelaniaz edo frantsesez aldarrikatzen dutenentzako. Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago. Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna? Galdera potoloa inondik inora, eta euskalgintzan azken urteotan airean dabilena. Erantzun gutxi batzuk eman zaizkio honako honi hainbat lekutatik: Topagunetik, eusk...


Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra (programa eta argibideak dokumentuan) egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian. Programa irakurrita, zalantza bat sortu zait: zer da gaigabetua izatea? Elbarria edo halako zerbati? Sekula ez dut aditu nik berba hori. Biltzar horretan, gutxiengo hizkuntzen erabilera gazteen artean sustatzeko landu diren egitasmo eta ekintza arrakastatsuak aurkeztuko dira. Europako hainbat herrialdetako zein gure herriko eskarmentuak eza...


Gaur plazaratu dut artikulu bat: Autozentroaren zentroa. Ba, ez nabil ni oso autozentratua. Lagun batek (lineatik kanpo) esan dit okertuta nagoela, hizkuntza komunitatearen autozentramendua ez dela kontzeptu horren berria soziolinguistikan, ezta euskarazko soziolinguistikan ere. Katalunian aspaldi erabiltzen dute kontzeptua eta euskaraz ere Soziolinguistika gazteentzat liburuan ere agertzen dela, kapitulu oso batean agertu ere. Antza, kontzeptua Ronald Breton-ena da. Nazio edo hizkuntza komunitate autozentratua izango da erabaki-gunea barruan duena honen arabera. Eta deszentratua, berriz, ...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter