Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Irakurgaiak: Bat 68

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-01-26 18:10

Eta beste behin ere Bat aldizkaria, oraingo honetan 68. zenbakia. Artikuluen laburpena irakurri gura duenak hemen du aukera. Nik oraingoan beste zerbait egingo dut. Zenbait artikulutik ateratako esaldi garrantzitsuenak (niretzat, jakina) plazaratu, besterik ez. Iñigo Fernandez Ostolaza. "Euskarazko hedabideak eta publizitatea" (artikulu osoa dago sarean ): "Zer hedabide, formatu, gehigarri, saio, ... asmatu dugu? Izan al gara zer edo zertan originalak, berritzaileak? Askotan? Ahal eta behar genukeen neurrian erabili al dugu sormena? Publizistek soilik erabiltzeko al da sormena?"Jose Inazio ...


Martinezena blogean ikusia.Jardunaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira, urtarrilaren 27an eta 28an, Eusko Jaurlaritzak antolatuta. 1. eguna (2009-01-27 asteartea) 09:00-09:30 Harrera - Materiala banatzea 09:30-09:45 Aurkezpen-ekitaldia - Patxi Baztarrika , Hizkuntza Politikarako sailburuordea. 09:45-10:00 IRATIren aurkezpena - Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria 10:00-10:30 Garraio eta Herri Lan Saileko erabilera-plana - Pilar Bilbao, Garraio Saileko euskara-teknikaria 10:30-11:00 Euskararen erabilera UPV-EHUko administrazio zerbitz...


Esku era jardunaldiak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-01-14 19:51

Topaguneak antolatuta, hilaren 23 eta 24an Esku era jardunaldiak izango dira Bilbon.Euren webgunean begiratuta, honako hau da egitaraua:Urtarrilaren 23a, ostirala  9,00.- Harrera eta materialaren banaketa  9,30.- Jardunaldien irekiera  9,45.- Sentitu, pentsatu, egin Karmen Irizar (Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lehendakaria)  10,30.- Egin eta eragin Julen Arexolaleiba (MUko Huhezi fakultateko irakaslea)  11,30.- Atsedenaldia  12,00.- Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan Andoni Eizagirre (MUko Huhezi fakultateko irakaslea)  13,30.- Bazkaria ...


Udalblog

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-01-12 20:45

Blog berria deskubritu dugu gaurkoan, udalblog izenekoa. Eta zer demontre da? Ba, eurek esatea hobe, jarraitu beharrekoa beste bat: Euskararen normalizazioan udaletako jarduna oso zabala da. Hainbat herrietan gurasoei, gazteei, merkatariei eta bestelako hiritarrei zuzenduriko egitasmoak bultzatzen dira. Euskararen normalizazioan ondorengoetaratzea, erabilera eta elikadura indartzeko. Esperientzien arteko elkarlanak bultzatu ahal izateko, herrietan lantzen diren proiektuak jasotzea da Udalblogen helburua. iametza interaktiboa enpresa arduratzen da sistema elikatzeaz eta egokitzeaz.  


Aurrekoan irakurri nion Asier Sarasuari soziolinguistika domestikoa izeneko esamoldea (porzierto, berari emandako erantzun batzuk oso interesgarriak). Eta egun berean irakurri nuen Jurtzixabi eta Ricardo Gomezen arteko eztabaida Filoblogia blogean euskararen historiari buruzko dibulgazioaz.Eta biak lotu nituen azkar asko. Soziolinguistika domestikorako dibulgazioa behar dugu ere, egunerokoan azaltzen zaizkigun milaka arazo soziolinguistikoei konponbidea emateko. Horretan ari gara gure herrian ere, azken aldi honetan. Eta horretan sakondu behar dugu, gure garaiekin horren bat datozen eskulib...


Euskara21ekoek eslogan lehiaketa egin dute, 21. mendeko hizkuntza politikari egokituko zaion eslogana ari dira bilatzen. Eta 300dik gora aurkeztu dira, eta, hara, denon eskura jarri dituzte (artikulu honen izenburua daramana barne). Asko daude, eta askotarikoak. 300. Honekin ere tesi mardulak egin litezke, tesi sakonak. Dozena bat ekarri dut hona, denetarik apur bat. "Euskara bizi berriz, bizikide egarriz / El euskara revive siempre que convive""Euskara, amaigabeko gozamena / El euskera, placer sin límites""22ra baietz! / Suma y sigue""Euskara da Euskal Herriko altxorrik preziatuena / El eu...


Gaur Berrian Anjel Lertxundik hobeto esan ditu nik esan beharrekoak. Badoaz, beraz, bere berbak, nireak baino dezente hobeak.Euskara txit amablean Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen “El euskara amable. Orain bai. Horrela bai”, kanpainaren gainean. Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude —ulertzen da— amableak ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok berdintzen. Eta nahiz euskararen existentzia bera, askotan eta askorentzat, ez amablea izan, horrek ere ez ditu erdal hiztun guztiak ...


Euskara amablea

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-12-11 20:44

Azken egun hauetan Bilboko kaleak El euskera amable izeneko kartelez josita ikusi ditut. Orain arte gutxik komentatu dute kartelek atzean daramaten karga.Izan ere, euskara amablea (maitakorra?) izango da hemendik aurrera, antza. Eta orain arte nire mingainean zegoena zer zen ba, euskara ez amablea? Ez zuten esaten ba euskarak ez zuela irainik ala?Txantxak alde batera utzita, kezkagarria iruditzen zait azken aldi honetan zabaltzen diren zenbait mezu: el euskera amable, euskara askatasunez (edo horrelako zerbait), ... Ematen du orain arte euskararen alde jardun dugunok inposatzaile hutsak iza...


Xamarrekin berbetan

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-12-10 19:54

Euskal kultura tradizionala izeneko ikastaroa egiten ari dira Elgoibarren, Xamarrek emana (eta saio bakoitzaren laburpena igotzen dute, oso interesgarriak denak). Eta, horren barruan, Xamarrekin berarekin elkarrizketa bat egiten dute Elgoibarko Izarrako kideek. Eta lapurretan esaldi batzuk:"Baina euskararen eguna, adibidez, Orion antolatzen bada, kezkatzeko modukoa da. Orion euskara ez al da eguneroko kontua? Horrek kezkatzen nau. Madrilen, nik dakidala, ez da espainolaren egunik antolatzen. Euskara sinbolo ia huts bat gehiago bezala ikusten badugu, egun batekin ospatzeko modukoa, gaizki ga...


Hiznet-eko webgunean 2008ko zenbait ikerketa lan igo dituzte dagoeneko. Begirada bat egin beharko zaie  denei ea zer dakarten ....   Aranaga Libano, Amaia (2008). Eremu urriko hizkuntzen egoera Europar Batasunean. Hiznet 07-08ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Aranguren Juaristi, Nerea (2008) . Ahozko erabileraren garrantzia hizkuntzaren normalizazioan. Hiznet 07-08ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Arauzo Uriarte, Amaia (2008) . Hizkuntzen portfolio europarra: beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku. Hiznet 07-08ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).&...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter