Azken aldion nire blogean nik sortutako testu gutxi daudela esan dit baten batek --): Ba, orduan beste nonbait idatzitakoa ere ekarriko dut hona, lizentziak lizentzia. Aurrekoan Mikel Irizar izan zen Emuneko teknikarioi hitzaldi bat ematen. Hitzaldiak honako izenburua izan zuen: “Kutxa eta hizkuntzen kudeaketa”. Hitzaldi horren funtsa berak Bat aldizkarian idatzitako bi artikulu dira. Hemen ez dugu egingo hitzaldiaren laburpena, hitzaldian hartutako zenbait ideia botako ditugu, interesgarrienak direlakoan. Bertara joan zen beste edonork ere azpimarratu ditzake beretzat interes...
Euskal Kulturaren Transmisioko webguneak jarraitzen du eduki interesgarriak plazaratzen. Oraingo honetan ekarriko dugu hona Julen Altubek erantzun batean plazaratutakoa. Testuinguru barik ondo ulertzen da, baina badaezpada hona testuingurua.Badute baloia, badute saskia (bi gainera) baina nekez elkartzen dira ordu berean, toki berean...ari dira...aritzen dira jaurtiketa libreak eginez, bakoitza bere aldetik, binaka, hirunaka inoiz... baina oso mugatuta daude...ase ezinik dabiltza, partida jokatu ezinik. Bitartean, patio berean, futbolean ari direnak, jokaldiak eginez ari dira, futbolzelaia ...
Gaurkoan sorpresa ederra hartu dut, eskertzen den sorpresa. Soziolinguistikari buruzko blog berria deskubritu dut, eta gainera euskaraz, eta gainera egilea Erramun Baxok da. Benetan ederra, segitu beharrekoa, zelan ez. Frantsesezko bertsioa ere badu.Euskal soziolinguistikaz
Atzo bertan esaten nuen hainbat jardunaldi interesgarri izan(go) direla eta horiek zer oihartzun gutxi daukatela interneten. Ba gaur hitzak jan behar ditut nolabait.Udaltop jarduanldiak izan ziren pasa den astean eta bertako laburpen ederra egin digute Lantalan-ekoek. Eta baita argiakoek ere (ponentzia batena).Jarraian Lanatalekoen artikulu osoa:Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak. Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein hartzaileen- ezaugarriei erreparatuta eta baita bertan landu diren gaiek perspektiba anitzak izan dituztelako. Nola indar...
Udako ikastaroekin jarraituta, oraingoan Hik Hasikoak eta horien artean bat. Euskararen erabilera sustatzen hezkuntzan. Interesgarria ematen du benetan. Zenbat ikastaro eta horien zer gutxi sarean.Edukiak Eskolatik abiatu, eta ikasleen euskararen erabilera sustatzeko ahalik eta ikuspegi orokorrena aurkeztea da asmoa. Euskararen erabilera sustatzea nahi badu, ikastetxe bakoitzak bere Hizkuntz Proiektua garatu beharko du, eskolaren hizkuntzen trataera osoa kudeatzen duen marko i...
Oraingoan Soziolinguistikaz berripaperaren 24. zenbakia, itxura eta edukiak aldatuta. Bejondeizuela. 24. zenbakia / 2009ko apirila Word dokumentua / Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ZEIN HIZKUNTZA HITZ EGITEN DU KOMUNIKAZIO GIZARTEAK? SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EHUKO UDAKO IKASTAROETAN Soziolinguistika Klusterrak soziolinguistikari buruzko ikastaro interesgarri bat antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) XXVIII. Uda Ikastaroetako eskaintzaren barrua...
Mendebalde elkarteak antolatu ditu asteburu honetarako jardunaldi interesgarri batzuk transmisioa eta erabilerari buruz. Egitaraua.Bitxia bada ere, herri txiki honetan aste berean gai berari buruz beste jardunaldi bat ere egingo da, Lasarten, udaltop jardunaldiak. Irrikitan gaude bien ekarpenak irakurri ahal izateko .....
Gaurkoan ez dakart ezer, edo akaso bai. Berritxo bat besterik ez (gure artean uste dut inork ez duela aipatu): hainbat unibertsitateko soziolinguistek sortu dute Iberiar Penintsulako hizkuntzen institutua, eta haren egoitza Benasquen izango da.
Pasa den ostiralean argitara eman zuten Inkesta soziolinguistikoa. Ez dut horren emaitzik aipatu nahi, ez dut haren metodologia epaitu nahi. Bakoitzak aterako ditu nahi dituen ondorioak, eta nahi duenari erreparatuko dio. Aurrerantzean neuk ere egingo dut ariketa hori. Dena den, galdera bat datorkit burura eta ezin pasa hori egin gabe: inkestaren datuak 2006koak dira. Zergatik tardatu dute hiru urte emaitza horiek kaleratzen? Ez dut ulertzen, datuak 2006an ez ematea ulertzen dut, inkluso 2007an. Baina 2008an ez, eta 2009ko apirilean? Ez dut ulertzen .......Inkesta soziolinguistikoa.
Soziolinguistika Klusterretik bidali didate hau blogean igotzeko. Mila esker.Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez. Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak sortzeko Ezagutzaren Klusterrak egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu dira. Beraz, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez, euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertzen dira hemen. Proiektuaren helb...