Asteburuan El Correo egunkarian Karmele Rotaetxek argitaratu zuen artikulu bat soziolinguistikari buruz. Oso artikulu dibulgatiboa, behintzat lehen erdian. Eta bertan topatu dut Joshua Fishmanen teoriak labur-labur azalduta eta denok ulertzeko moduan. Hona hemen (gaztelaniaz):What profiteth (sic) it Irish or Basque to gain Astrophysics and to lose Gaeltacht or the caserio?» («¿Qué beneficio le aporta al gaélico o al vasco ganar la (variedad de la) Astrofísica y perder la de la zona mayoritariamente gaélica o la del caserío?». Joshua A. Fishman, Language Spread and Language Policy for endang...
Udaltop jardunaldien materialak denon eskura jarri dituzte. Horrez gain, badago ere hitzaldi guztien DVD-a doan eskatzerik.Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan (Mikel Zalbide)Gurasoak irakasleen norabide berean: Karmelo Ikastolako esperientzia (Karmele Aurrekoetxea, Iñaki Eizmendi Arsuaga)Duzun onena: hizkuntzen trataera familian (Rosa Ramos, Patri Arburua)Familia bidezko euskararen jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, eki-nean ari (Joxe Luix Agirretxe)EAEko euskararen belaunez belauneko transmisioa (Pablo Sagardoy Lizuain)Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa ikerketa (Pa...
Astebete oporretan eta bloga lolo egon da. Atseden baten. Eta bueltan, ba zerbait idatzi behar, baina burua ez dabil oso fin bero sapa honekin. Beraz, kopiatu eta itsatsi. Gipuzkoa euskara webgunetik hartu dut artikulu hau, Paula Kasaresena.Hizkuntzalaritza liburuek desagertzeko arriskuan dauden mintzairen azken hiztunen aipamenak erruz bildu dituzte. Carme Junyent hizkuntzalariaren hitzetan, hizkuntzalaritzaren historia azken hiztunen nekrologiez josirik dago. Orain, Interneten ere mundu zabaleko hainbat hizkuntzen azken hiztunen l...
25. zenbakia / 2009ko ekaina Word dokumentua /Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK LEZOKO EUSKARAREN KALE NEURKETAREN DATUAK AURKEZTU ZITUEN MAIATZAREN 28AN 2008ko azaroan egindako datu-bilketaren emaitza nagusiekin batera aurreko hamar neurketetako datuak ere aurkeztu ziren, horrela, 1990etik hona, hamazortzi urtetan, erabilerak izan duen bilakaeraren nondik norakoaren azterketa egiteko aukera izan genuen. Lezon, erabi...
Gaur goizean irakurri diogu Erramun Osari Nafarroako inkesta soziolinguistikari buruzko lehen balorazioa (gehiago etorriko ei dira).Eta gaur arrastian beste gauza baten bila beste inkesta bat topatu dut: Hizbegia. 2007koa da, Gipuzkoan zentratua, eta gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioak aztertzea du helburu. Ez dakit horren moduko gehiago egin direnik eta interesgarria ematen du (115 orriko txostena da eta ez dut izan aztertzeko betarik).Eta, amaitzeko, gaur ere merkataritza euskalduntzeko plangintza birtualei buruzko artikulua egon da. Inkestak eta inkestak, eta batek zioen modura, ez etorr...
Aspaldiko partez (orain dela bi urte, zaharrak gara gero) Mikel izeneko batek eskatu zidan hizkuntzaren ekologia zer zen azaltzeko. Nik halamoduz azaldu nion eta gaur irakurri dut artikulu bat eta berarekin gogoratu naiz. Soziolinguistika eta hizkuntzaniztasuna ekologia konplexutik abiatutako hurbilketa Albert Bastardas
Atzoko ildoari jarraituz, txosten beretik ateratako beste kontu bat.Zergaitik haserrealdietan gaztelaniaz?Klusterrekoek hiru arrazoi posible aipatzen dituzte:- Berehalakotasuna: haserrealdi batean denbora mugatua da, ez dago nahi beste denbora pentsatzeko.- Ez gaude lasai: beraz, seguraski zailagoa da hizkuntzaren txipa izatea.- Segurtasun beharra: gutxiago menperatzen duzun hizkuntza batean norbera gutxiago dela hautematea ohikoa dela dirudi.
Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria, berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea.Zein izan da ikergaia?Bikoteen arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira lehen erdaraz egiten zutenak eta orain gehien bat euskaraz egiten dutenak. Aldaketa gauzatu duten bikoteak dira. Interesgarria izango litzateke ere aztertzea ohitura aldatzen saiatu direnak baina lort...
Atzeratuta nabil azken aldion Bat aldizkariekin. 70. heldu da eta oraindik 69a amaitu barik. Baina gaur amaitu egin dut eta ohikoa denez, horren gaineko iruzkintxo bat egin nahi nuke.Bat 69an Hausnartu sarietako lan irabazleak datoz. Horien artean denetarik dago. Lehen saria ez zen eman, baina bigarrena Fermin Lazkanoren lanak irabazi egin zuen. Lana oso interesgarria da eta horri buruzko beste artikulutxo bat idatziko dut aurrerantzean.Hurrengoa Jone Miren Hernandezena da. Antropologiaren ikasgaika ekartzen ditu soziolinguistikara. Lana interesgarria da, baina niri ez zait oso berria irudi...
Soziolinguistika Klusterrak 2009KO HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da, eta xede horrekin, deialdi honetan garapen teoriko zein metodologikoa lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi ere, euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako ...