Hiru artikulu azpimarratuko nuke azken Bat aldizkarian:Iñaki Lasa "Eskerrik asko lagun": Iñaki Lasak artikulu honetan hainbat gauza aipatzen ditu, gehienak oso interesgarriak. Baina, batez ere, nik azpimarratuko nuke euskaldunak zenbat garen jakiteko zailtasunak daudela. Bere hitzetan: "2001 urteko Biztanleria eta etxebizitza zentsuan, Espainiako INE institutuak EAEn 15 urtetik gorako 882.707 euskaldun zenbatu zituen bitartean Eustatek 352.000 gutxiago (530.700 euskaldun) zenbatu zituen. Ikuspuntu zientifiko batetik hori ulertezina izanen litzateke, biek ala biek 2001eko Biztanleriaren eta ...
Tximintxeko kide bat Erandiokoa da. Eta behin baino gehiagotan aipatu izan du konpasaren teoria. Eta, holakoak garenez, ba nik kopiatu eta hona ekarri.Esan bezala, Erandiokoa da, nahiz eta Derion aspaldi bizi. Eta Erandio Goikoan jaiotakoa, eta han bizi izan du Deriora joan arte. Ba, Erandio Goikoako euskal komunitatearen gesaltzea azaltzeko konpasaren teoria darabil berak. Hau da, Erandioko eliza zentrotzat hartuta, konpas batekin marrazten baduzu mapan, elizatik gero eta urrunago, orduan eta "euskaldunago". Hau da, Erandioko elizatik abiatuta, zirkuluak egiten hasiz gero, Erandioko euskal...
Hizkuntzaren erabilera, konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da. Pertsona bakoitzarengan gurutzatzen diren hainbat faktoreren elkarreraginetik sortzen da pertsona horrek hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko duen joera. Aldi berean, gazteena ere konplexutasun handiko gizarte sektorea da. Haurtzarotik helduarorako bidea egitea da gizatalde honek komunean duen ezaugarria, baina horrez gain, gazterian neurtu ezinezko aniztasuna topa liteke pentsaera, iritzi, ohitura eta jokaerei dagokienez. Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazi...
La Vanguardia egunkarian elkarrizketatu dute John Edwards, Quebec-eko soziolinguista. Hona hemen:John Edwards, sociolingüista, experto en bilingüismo en Quebec “En el mundo, los raros son los países con un solo idioma” LLUÍS AMIGUET - 13/01/2010 Tengo 61 años: ahora ya triunfar es no pifiarla. Nací en Inglaterra, pero vivo en Quebec y hablo el quebequés. El estado natural de lenguas y hablantes es la mezcla caótica. No saber idiomas sale más caro que aprenderlos. Mi laboratorio es la calle. Publico ´Un món de llengües´ “El inglés – bromea Edwards-es una lengua en extin...
Aurreiritziak, beraz. Galizian. Eta hemen?Os PrexuíZos LingüíSticosView more presentations from ecursocig.
Orain dela hiru urte Orain dela hiru urte, urtarrilean Dabid Anautek idatzitako "Txokotik zabalera" liburuarekin egon nintzen tematuta. Liburu probokatzailea da, eta gure lanbideari buruz azken aldian idatzitako iradokitzaileena. Hizneteko ikerketa lanak klasiko bat dira dagoeneko blog honetan, eta ezin falta. 2007an oraindik fin nenbilen eta lanen azterketa egin nuen. Bereziki azpimarratzekoa Roberto Manjonen lana, geroztik eta lantzean behin blog honetara polemikak ekarri dituen pertsona. Eta, azkenik, Kontseiluak egindako udalen hizkuntza politikaren azterketa ekarri nuen blogera....
27. zenbakia / 2009ko abendua Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA BAT ALDIZKARIA 72 ZENBAKIA KALEAN BAT aldizkariaren 72. zenbakia Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak. Zenbakiak 2009ko ekainean Donostian buruturiko izenburu bereko EHUko Udako Ikastaroan oinarrituriko lanak biltzen ditu. Aldi berean, 71. zenbakiari jarraipena eginez Kontseiluko ildo politiko-instituzional...
Batek aurrekoan esaten zuen bezala, corpus plangintzara bakarrik dedikatzen ez den akademia da Euskaltzaindia. Eta esaten zuen batzuek ez dutela Euskaltzaindiaren lana soziolinguistikaren esparruan kokatzen. ba besteek ez dakit zer egingo duten, baina nik bai, corpus plangintza ere soziolinguistikaren alorra delako.Baina utz ditzagun alde batera eztabaidak. Eta liburura jo dezagun. Horretara etorri gara ba.Liburu dibulgatiboa da, eta eskertzen da. Formatua asko gustatu ez bazait ere (oso handia da, tamainaz), liburua erraz eta samur irakurtzen da. Eta ez da gutxi, benetan. Euskaltzaindiaren...
Sustatun argitaratu didaten artikulua.Aspaldion erabili zuen batek soziolinguistika domestikoa izena. Eta horri tiraka, soziolinguistikaren irakaspenak sozializatzeko saioa egin dut azken hilabeteotan Garaigoikoa blogean.Hainbat gomendio plazaratu ditut, inoiz ez neureak, beste batzuenak baizik. Batze lana izan da honako hau. Momentuz amaitzen dut kontuarekin, jakin arren falta dela oraindik gai honetan aritzea. Baina egindakoa ere batu egin behar da, eta hementxe daude argitaratutako gomendio guztiak, denak batera. Gomendioak: mintzatzen hastekoGomendioak: bezeroen aurrean lan egiten dut...
Aurreko baten familientzako gomendioak plazaratu genituen hemen. Baina, batez ere, familia erdaldunei begirako gomendioak ziren horiek. Gaurkoan, berriz, familia euskaldunei begirako gomendioak izango dira. Familia euskaldunentzat: http://euskara.buruntzaldea.org/fitxategiak/dokumentuak/egitasmoak/materiala/euskara_ere_eman.pdf http://euskara.buruntzaldea.org/fitxategiak/dokumentuak/egitasmoak/materiala/gurasoentzakoliburuxka-2.pdf http://euskara.buruntzaldea.org/fitxategiak/dokumentuak/albisteak/familia-bidezko-hizkuntza-transmisioa.pdf