Bat 72: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
Hiru artikulu azpimarratuko nuke azken Bat aldizkarian:
Iñaki
Lasa "Eskerrik asko lagun": Iñaki Lasak artikulu honetan hainbat gauza
aipatzen ditu, gehienak oso interesgarriak. Baina, batez ere, nik
azpimarratuko nuke euskaldunak zenbat garen jakiteko zailtasunak
daudela. Bere hitzetan: "2001 urteko Biztanleria eta etxebizitza
zentsuan, Espainiako INE institutuak EAEn 15 urtetik gorako 882.707
euskaldun zenbatu zituen bitartean Eustatek 352.000 gutxiago (530.700
euskaldun) zenbatu zituen. Ikuspuntu zientifiko batetik hori ulertezina
izanen litzateke, biek ala biek 2001eko Biztanleriaren eta etxebizitza
zentsuan izan baitute iturburu". Baina artikulu osoa merezi du.
Aitor
Zuberogoitia "Asaba zaharren baratzetik mundu arranora": oso artikulu
mamitsua da Aitorrena. Baina kritikatxo bat egingo nioke. Hedabideen
mapa bat egiten du, Euskal Herriko hedabideen mapa. Baina nik mapa
horrtean bi hutsune ikusi ditut: kirol egunkariak eta aldizkari
tematikoak. Kirol egunkariak, bereziki, horiek baitira gure herri
futbolero honetan gehien saltzen direnak.
Roberto Manjon
"Euskararen jarraipena eta azpiegitura handiak Euskal Herrian": oso
artikulu dramatikoa da, horrela iruditu zait. Hala ere, zentzu batean
arrazoia dauka, euskararen komunitateko birikak arriskuan daude. Hala
ere, nago berak proposatutako irtenbideak ez diren eraginkorrenak.
Baina berba barik utzi nau. Ez dakit nondik hasi kritika, nondik hasi
ekarpena baloratzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: