Urtarrila: hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-01-08 18:44

Orain dela hiru urte
 
Orain dela hiru urte, urtarrilean Dabid Anautek idatzitako "Txokotik zabalera" liburuarekin egon nintzen tematuta. Liburu probokatzailea da, eta gure lanbideari buruz azken aldian idatzitako iradokitzaileena. Hizneteko ikerketa lanak klasiko bat dira dagoeneko blog honetan, eta ezin falta. 2007an oraindik fin nenbilen eta lanen azterketa egin nuen. Bereziki azpimarratzekoa Roberto Manjonen lana, geroztik eta lantzean behin blog honetara polemikak ekarri dituen pertsona.
Eta, azkenik, Kontseiluak egindako udalen hizkuntza politikaren azterketa ekarri nuen blogera. Azterketa honekin jarraitu du lanean Kontseiluak urte hauetan. Webgunea ireki du, UEMAko herriak aztertu ditu, alternatibak eta konponbideak eskaini ditu, ...
 
  1. Txokotik zabalera (I)
  2. Hiznet ikerketa lanak 06 
  3. Udalen hizkuntza politikaren azterketa 
  4. Txokotik zabalera (II) 
Orain dela bi urte
 
Katalunian hasi genuen urtea, orain dela bi urte. Eta filmekin, soziolinguistika gazteen artean (??) lantzeko filmekin. Ondoren, kale neurketaren ondorioak eta emaitzak aztertzen dituen Bat aldizkaria etorri zen (loturak gehituta). Egun bakarrean gure egunkarian (LIBRE!) agertutako hainbat albiste ekarri nuen, eta gero horri lotuta, hilabetea amaitu nuen Joxerra Garziaren elkarrizketa batekin. Blog honek komunikabideetan izan zuen oihartzun dezentea garai hartan eta poztu (puztu) egin nintzen apur bat. 2007ko Hizneteko bost ikerketa lan iruzkindu nituen eta 2008ko Linguanet-en matrikulatzeko deia egin.
 
Orain dela urtebete
 
Urtea hasi ginen ia-ia amaitu dugun bezala, soziolinguistika domestikoarekin. Urte hasieran eskatzen nituen eskuliburuak eta, azkenean, nik osatu dut eskuliburua. Gero udalbloga deskubritu nuen, blog gomendagarria (baina bakarrik prentsan agertzen denari egiten diona jaramon). Horren ostean, bi jardunaldien berri eman nuen, eta horietako eduki guztiak osatu ditut iruzkinetan. Zelan ez, Bat aldizkaria ere iruzkindu nuen, oraingo honetan komunikabideen gaia jorratzen zuen. Eta, azkenik, Mezularia irratasaioan entzundako elkarrizketa baten harira, neure ikuspuntua plazaratu nuen.
 


Utzi iruzkina: