Soziolinguistikaz berripapera 27
|
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA |
BAT ALDIZKARIA 72 ZENBAKIA KALEANBAT aldizkariaren 72. zenbakia Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak. Zenbakiak 2009ko ekainean Donostian buruturiko izenburu bereko EHUko Udako Ikastaroan oinarrituriko lanak biltzen ditu. Aldi berean, 71. zenbakiari jarraipena eginez Kontseiluko ildo politiko-instituzionalaren arduraduna den Iñaki Lasak Txillardegiri eskainitako artikulu bat ere argitaratzen du. Gainera, GUREAN atalean, Roberto Manjónen eta Iraia Saenz de Biteriren lan bana ere bildu ditu. Beraz, aldizkariak eskaintzen dituen lanak honakoak dira:
DOSSIERRA - Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
GUREAN
EUSKO IKASKUNTZAREN XVII. KONGRESUAN SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK PARTE HARTU ZUEN2009ko azaroaren 18, 19 eta 20an Gasteizen ospatutako Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresurako Soziolinguistika Klusterrak bi saio prestatu zituen Hizkuntzen ekologia eta garapen iraunkorra gaiaren inguruan, Globalizazioa ardatzean kokatuta. Lau urtez behin egiten da kongresuak, aurten, Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izan du gai orokor modura. Saioak azaroaren 19an izan ziren, eta bertan honako hizlariek hartu zuten parte:
II. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN IRABAZLEAK ERABAKITAHausnartu – Euskal Soziolinguistika Sarien helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira. Aurten bigarren edizioa burutu da, eta erabakia epai-mahaiaren bileran hartu zen, 2009ko abenduaren 18an. Bertan parte hartu zuten Pello Jauregi Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko pedagogiako irakasleak; Iñaki Martinez de Luna EHUko irakasle eta BAT Soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordekideak; Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak eta Igor Calzada Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Koordinaziorako Zuzendariak. Hartutako erabakiaren arabera honako lanak saritu ziren:
HAUSNARTU - EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN SARI-BANAKETA 2010eko otsailaren 26an burutuko da, Soziolinguistika Klusterrak antolatuko duen Euskal Soziolinguistika III. Jardunaldian. Informazio gehiago: |
EKIMENAK ETA KANPAINAK |
NAFARROAKO GOBERNUAK BURUTURIKO EUSKARAZKO LAGUNTZEN MURRIZKETEN AURREAN EKIMENA[Berria.info] Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei diru iturria guztiz itxi diela eta, Sakanako 'Guaixe' aldizkaria eta Beleixe irratia egoera larrian daude. Zorra kitatzeko itsulapikoak jarri dituzte. Informazio gehiago: Berria.info: http://paperekoa.berria.info/ Argia: http://www.argia.com/albistea/ ARABAKO ALDUNDIAK EUSKARAREN LEHEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTU DU[Euskaraba.com] Diputatu Nagusiorde Claudio Rodríguezek eta Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Lorena López de Lacallek Euskararen Plan Estrategikoa (2010-2013) aurkeztu dute, zeina Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onartu duen gaur egindako bilkuran. Plana abiaraztearen arrazoi nagusia izan da Arabako euskararen normalizazioan eragiteko baliabide batez hornitzea. Araban garatutako planak hiru jomuga nagusi ditu: hizkuntz eskubideak bermatzea, euskararen gizarte erabilera bultzatzea, eta koordinazio eta lankidetza ekimenak lantzea. 1.039.978 euroko aurrekontua du horretarako. Arabako zazpi kuadrillez gain, Trebiñu ere planaren barruan sartu dute. Informazio gehiago:
INSTITUT D’ESTUDIS CATALANS-EK EUSKALTZAINDIAREN ETA REAL ACADEMIA GALEGAREN KIDE BANA AKADEMIKO IZENDATU DITU[Euaskaltzaindia.net] Abenduaren 23an eginiko batzarrean, Institut d'Estudis Catalansek Euskaltzaindiaren
eta Real Academia Galegaren kide bana onartu zituen akademiko urgazle
gisa, erakunde horren Secció Filològica barruan. Euskaltzaindiari
dagokionez, Andres Urrutia euskaltzainburua izendatu dute urgazle, eta
Academia Galegaren kasuan, Manuel González idazkaria. Informazio gehiago: ITZULTERM, ITZULPEN-MEMORIEI ETEKINA ATERATZEKO DOAKO WEB-ZERBITZUA JARRI DU SAREAN ELHUYAR FUNDAZIOAK[Elhuyar Fundazioa] Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak garatu du tresna eta erabiltzaileak aukera izango du itzulpen-memorietatik lexiko elebiduna erauzteko. Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak ItzulTerm web-zerbitzua sareratu berri du, itzulpen-memoria batetik euskarazko eta gaztelerazko termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua. Itzulpen-memoriekin lan egiten duten erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak, itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak. Informazio gehiago: GAZTELANIA-EUSKARA ITZULTZAILE AUTOMATIKO HOBETUA AURKEZTU DUTE[Eleka ingeniaritza linguistikoa] Eleka enpresak Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua garatu du. Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean garatu da itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua. Bost urte pasa dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin batera Opentrad kode irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen hasi zenetik (www.opentrad.com). Matxin gaztelania-euskararen bertsio hobetua Opentrad plataformaren parte da, eta bertan itzulpen automatikoko teknika ezberdinak erabili dira. Informazio gehiago: |
ALBISTEAK |
NETLE NAFARROAKO EUSKARA TEKNIKARIEN LANBIDE ELKARTEAK NAFARROAKO EUSKARA ZERBITZUEN EGOERA ITOGARRIA SALATU DUTE[Berria.info] Krisi ekonomikoa aitzakia modura hartuta UPNren Nafarroako Gobernuak euskararen mundua itotzeko lasterketan sartu dela salatu dute NETLE Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteko hogeita bederatzi bazkideek. Diru-laguntzen beherakada ez da orain-oraingoa, 1998tik 2005 eta bitartean diru-laguntza horiek erdira jaitsi baitira, eta harrez gero bide hori etenik gabe jarraitu baitu. Informazio gehiago:
EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAK IAZ BAINO 360.000 EURO GEHIAGO ESKURATUKO DITU 2010. URTEAN[Kazeta.info] Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) agerraldia egin zuen 2010-2016 epean garatu beharreko hizkuntz proiektua azaltzeko. EEPren aurrekontua ziurtatzeko -estatua, eskualdea eta departamendua- iaz baino 120.000 euro gehiago ezarriko dute 2010ean. Ondorioz, EEPren aurrekontua 360.000 eurotan handituko da. Bestalde, jakitera eman da Frantxua Maitia eskualdeko kontseilari sozialista izanen dela Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari berria. Informazio gehiago: NAFARROAKO GOBERNUAREN AURREKONTUAK EUSKARAREN NORMALIZAZIOAN OZTOPO IZANGO DIRELA SALATU DU KONTSEILUAK[Erabili.com] Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua biziki kezkatuta dago euskararen normalizazioak Nafarroan daraman bidearekin. Hori azaltzeko, agerraldia egin zuten atzo (2009-12-14) Kontseilua osatzen duten hainbat eragileetako ordezkariek. "Euskara normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza-politika eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki zapaltzea ahalbidetzen duen politika du indarrean UPNren Gobernuak", azaldu zuen Iñaki Lasak, Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak. Informazio gehiago: |
IRITZIAK – ELKARRIZKETAK - ARTIKULUAK |
|
ARGITALPEN GOMENDATUAK |
HABE Liburutegiak eskuratu berriak
EUSKALTZAINDIA
|
Iruzkinak
Utzi iruzkina: