Hiznetek 10 urte egingo ditu aurton. Neuk ere bere garaian Hiznet egin nuen eta oso gustora aritu nintzen langintza horretan.Eta webgunea berritu dute, itxura aldatu behintzat. Eta tarte berri bat (neuretzat bai behintzat) ireki dute: irakurgaiak. Soziolinguistikarekin harremana duten hainbat irakurgai daude hor, atalka banatuta. Formazioa hasteko edo sakontzeko aproposa.
Hausnartu sarien gaineko aldizkaria izan da azken hau. Lehen saria blogean komentatu genuen aurrekoan, beraz ez dut aipatuko. Bigarren saria Jose M. Zendoiarena izan da. Ekonomia eta hizkuntzalaritza batzeko ahalegina egin du, nahiz eta niri urrun samar geratu.Hirugarrena Urtzi Barrenetxearen lana izan da: Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan. Lan mardula da Urtzirena, baina nire ustez Bat bezalako aldizkari baterako lar luzea. Hala ere, interesgarria da eta ikuspuntu berriak eman ditzake egunero-egunero organizazioetan hizkuntza plangintzak aplikatu gura...
Asteburu honetan Uema eguna izango da Mallabian. Eta hori dela eta, arnasguneen inguruko azken aldion ikusi eta aditutako hainbat ekimen ekarri nahi ditut hona:- Uema bera, mankomunitatea bera. Ekimenik potoloena eta sakonena.- Aurrekoan aipatu nuen Tximintxekoen ekimentxoa.- Iaz ere aipatutako Zerain herriaren adibidea.- Asteburu honetan ere Altzon eskola txikien festa. Biba zuek!- Topaguneak eta EHNEk abiatutako mintzapraktika proiektu berria (ahaztu barik Egonaldiak familia euskaldunetan klasikoa).- Besterik bururatzen zaizue?
Orain dela hiru urteHilabetea mintza egunarekin hasi nintzen (aurtengoa domeka honetan Arrasaten). Eta orain hiru urte esandakoek indarra dute oraindik orain. Gero formazioa aipatu nuen: Hiznet eta beste zenbait ikastaro aipatu nituen. Eta linguanet amaitu berriaren balorazioa egin ere. Eta UEUk antolatutako jardunaldi baten berri eman. Eta Labayruk Derion antolatutako ikastaro baten berri eman. Irakurle fidel bati ere antropologia eta soziolinguistikaren arteko erreferentzia bibliografiko zenbait eman nizkion. Eta Mikel Zalbideri gorazarre egin nion hilabetea amaitu orduko. Mintza eg...
Tximintx euskara elkarteak bere blogean kanal berria zabaldu du. Euskararen herriak ezagutuz izena du. Bertan UEMAren barruan dauden herri guztien berri emateko asmoa dute: zer bisitatu daitekeen, zer egin, zer bizitza kulturala duen, non lo egin eta abar aipatuta. Arnasguneak deitu izan zaizkie herri hauei, Fishmanen terminologiari jarraituz. Eta euskararen aldeko eragile guztiek arnasgune hauek zaindu eta sendotzeko beharraz egiten dute berba. Tximintxen ekimen hau ere bide horretan doa. Ekimen xumea da, apala, baina orain arte inork landu gabekoa. Beraz, badakizue, eus...
Buruntzaldeko fundizioak jarraitzen du martxan eta produktu berri bat dakarte trasnmisiorako.
Askotan aipatu dut blog honetan transmisioa. Azken aldian egin diren ikerketetan bikotearen hizkuntzari garrantzi berezia eman izan zaio. Eta jakin badakigu ere oso zaila dela bikotearen hizkuntza ohiturak aldatzea. Hori dela eta, bikotea zer hizkuntzatan ezagutu den itzelezko garrantzia du.Kalean dauden aukerak hortxe daude. Baina interneten ere badaude ligatzeko aukerak. Gehienak erdaretan, baina baten bat ere euskaraz dago. Eta horien artean Kaixomaitia. Transmisiorako tresna ona izan daiteke, ezta?
Garabidekoek euskararen berreskuratze prozesuari buruz lehen liburuxka eta DVDa argitara eman dute. Irrikitan nago ikusi eta irakurtzeko. Momentuz, trailerrarekin konformatu beharko.Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk from Garabide on Vimeo.
Orain dela hiru urteErrepaso ederra eman nion orain dela hiru urte portfolioari. Hilabete berean 7 artikulu horren gainean. Bonbardaketa galanta. Baina beste gauza batzuei ere egin nien tartea orain dela hiru urteko maiatzean.Jardunaldi batzuen berri eman nuen blogean: euskara.dat izenekoak, euskara nola landu astialdian izenekoak, Hik hasikoen udako ikastaroak eta UEUko udako ikastaroetako bat. Horrez gain, nire alderik punkiena atera nuen Se habla espaƱol izeneko kantua hona ekarrita (oraingoan kanta eskegi dut, orain hiru urte ez bezala). Hilabetea portfolioaren intoxikazi...
Martinezena blogak gaur hiru urte egin ditu. Eta hiru urtetan hainbat artikulu interesgarri. Eta azken aldian ere bost artikulu oso interesgarri plazaratu ditu. Erdaldunak eta euskara izeneko liburutik hartutako aipuak. 1.- Erdaldunek gehiegizko konfiantza dute hezkuntzan eta seme-alabengan, euskararen etorkizunari dagokionez. Gehiegizko baikortasun hori ez jakitearen ondorioa da Erdaldunen gehiegizko baikortasunak oso oinarri ahula du. Esaterako, Bizkaiko Ezkerraldeko erdaldun batek itxaropentsu deritzo euskararen erabilera sinboliko edo enblematikoari: aurrerapen gisa ikusten du kale...