Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Osasun faktoreak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-12-22 16:08

Unescoren arabera hauxek dira hizkuntza baten osasun faktoreak:Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek ...


Gaurtik aurrera eta hilean birritan kulturari lotutako azatzak aipatu gura ditut blogean: euskarazko kulturgintzaren lagina izan gura dute azatz hauek. Eta zer dira azatzak? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Eta hauek hori izan gure dute: seinale txikiak, euskarazko kulturgintzak haziak non bota dituen adierazteko seinaletxoak.Lehendabizikoa beraz gaur. Literaturari buruzkoa da lehena: 111 akademia. Irakurleek eratutako akademia da hauxe. Gura duenak izena ematen du eta irakurri dituen liburuen gaineko kritikatxoa baino...


Aktiboa izan nahi?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-12-16 18:48

Iaz ibili nintzen bueltaka soziolinguistika domestikoarekin eta aurten ere matraka eman dut gai berarekin top ten famatuan.Buruntzaldeko euskara zerbitzuek zelanbait horri oratu eta aktiboa izan nahi? izeneko orria paratu dute euren webgunean.Herritar euskaldun aktiboa izateko beharrezkoa den informazioa helarazi gura du webguneak: zer egin daitekeen euskaraz jaso nahi du. Gainera, iradokizunak espero dituzte. Nik batutako gomendioak ere jaso dituzte eta eskertzekoa da. Aurrera ba!


Katuajeak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-12-13 18:18

Aspaldion gabiltza kulturgintzarekin gora eta behera. Eta oraingo honetan katuajeekin gatoz.Lorea Agirrek astean behin Berrian idazten ditu katuajeak. Gehienetan kulturgintzari buruzkoak. Azken aldiko haize berria eta freskoa dakar astero, kritika sotilak eta latzak plazaratuz. Artikulu batzuk antologikoak dira nire ustez. Hona hemen nire zerrendatxoa:- Baskotasunaz: euskal kulturaren eta kultur baskoaren arteko harremanez ari da artikulu honetan.- Funtzioa: moldez ala artez, gai berberari buruz aritzen da oraingo honetan.- Euskaldun bat, quechua bat eta joruba bat: euskararen egunerako ezi...


Edo hori esaten zuten batzuek behintzat. Argi dago, hala ere, hizkuntza batean edo batzuetan sozializatzen garela lanean.Lana euskalduntzeko ahalegin eta ekimen asko egiten ditugu Euskal Herrian. Eta kontua da horietako batzuk pilatu zaizkidala eta artikulu bakar batean ekarriko ditut hona.Lehenik, Klusterrekoek normalizazio kasu aurreratu berri bi ekarri dituzte. Oraingo honetan irakaskuntza mundukoak: Txingudi ikastola eta Lizarra ikastola. Bide polita ari dira egiten eredugarriak izan daitezkeenak batuz. Ea jarraitzen duen.Bigarrenik, Bai Euskarari ziurtagirikoek bloga ireki berri dute: ...


Soziolinguistika eskuliburua irakurri berri dut. Eta gaia fresko izanik, lehen baloraziotxoa egitea otu zait. Eta hor doa.Soziolinguistikaren ikuspegi orokorra ematen du liburuak, soziolinguistikaren familia eta adar guztiak batzeko ahalegina egiten du. Eta eskertzekoa da. Hala ere, horrek egiten du liburu mardula osatu behar izatea. Nire ustez, luzeegia da liburua, edo beste erabatera esanda, gai batzuk oso luze lantzen ditu liburuak.Euskaratik eta euskaraz eginda dago. Eta hori bada aurrerapen nabarmena, eta liburuaren funtsezko ekarpena. Gainera, gai askotan sakontzera bultzatzen gaitu l...


Kulturgintzari buruz azken aldion artikulu batzuk idatzi ditut, eta hauxe izango da azkena momentuz. Irakurle batek esan dit jarraitzeko kulturgintzako gaiekin, baina pildora moduan edo. Eta ari naiz horri buelta pare bat ematen.Sorguneak-ek egindako txostenak dioenez, euskara erdigunean jartzeak eskatzen ditu bestelako kultur politikak:- Euskararen premiei erantzun beharrak hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa kontutan izatea dakar.- Euskararen egoera ez normalizatuak profesional zein zaletuak biltzeko ezinbesteko beharra du aurrera egingo badu, eta hortik behetik gorako ereduen egokitasu...


Pasa den astean, aipatu nuen euskara erdigunearen garrantzia kulturgintzan eta Bizkaiko zerrenda bat egin nuen (erantzunak eta kritikak gura nituen, baina jaso ez).Eta oraingoan beste zerrenda bat dator, oraingo honetan Euskal Herri mailakoa. Eta zerrenda honetan ez da agertzen gurebook atari berria.- Sorguneak- Mintzola- Gaztezulo aldizkaria- Bertsozale elkartea- EHZ- Kultur aldizkariak: Erlea, Entzun, Luma, Nabarra, Jakin ... Internetekoak ere: armiarma.com, uberan.org, ekaitzaldi bloga, ...- Kameratoia- Kultur errota- Spraikada- Xabiroi komikia- Irakurri, gozatu eta oparitu- Irakurle klu...


Klusterrekoek ere aipatu dute Jone Mirenen hitzaldia. Eta zehaztasun gehiago ekarri dute (egon ez ginenok ezin jakin). Erantzun batera eraman banuen ere, hobeto artikulu moduan.o ERABILERA - PRAKTIKAKErabilera hitza hitz egitearekin lotua dagoelakoan, Praktika proposatzen du hizkuntza batean iragarki bat irakurtzea edo euskarazko elkarrizketa batean hiztun batek hiztun-pasibo bezala jokatzen badu, praktika linguistiko bat egiten ari dela jaso nahian.o EZAGUTZA - GAITASUNAKEzagutza kontzeptuak funtzionatzen du EZAGUTZEN DU/ EZ DU EZAGUTZEN eskeman. Hiztun bakoitza hizkuntza batean zenb...


Motibazioa, ezagutza eta erabilera izan dira euskal soziolinguistikaren ardatzak azken urteotan. Txepetxek asmatu eta beste guztiok hari ikasi.Baina ... Jone Miren Hernandez ausartu da. Aldaketa eskatu eta alternatiba proposatu: emozioak-gaitasuna-praktika.Beraz ....Motibazioa-ezagutza-erabileravs.Emozioak-gaitasuna-praktikaZeinen alde zaude zu?


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter