Osasun faktoreak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-12-22 16:08

Unescoren arabera hauxek dira hizkuntza baten osasun faktoreak:

  • Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.
  • Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.
  • Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.
  • Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.
  • Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.
  • Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek hizkuntzarekiko duten jarrera eta erabilera. Ofizialtasuna.
  • Erabilera. Hizkuntzaren erabilera eremu publiko eta pribatu ezberdinetan.
  • Hiztunen jarrera. Hiztunek hizkuntzarekiko duten jarrera.
  • Dokumentazioa. Hizkuntza batean dagoen agiri kopurua eta haien kalitatea.
Benitoren bidez.



Utzi iruzkina: