Azatzak 1: 111 akademia
Gaurtik
aurrera eta hilean birritan kulturari lotutako azatzak aipatu gura ditut
blogean: euskarazko kulturgintzaren lagina izan gura dute azatz hauek.
Eta zer dira azatzak? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota
diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Eta hauek hori izan gure
dute: seinale txikiak, euskarazko kulturgintzak haziak non bota dituen
adierazteko seinaletxoak.
Lehendabizikoa
beraz gaur. Literaturari buruzkoa da lehena: 111 akademia. Irakurleek
eratutako akademia da hauxe. Gura duenak izena ematen du eta irakurri
dituen liburuen gaineko kritikatxoa baino ez du egin behar. Eta noski
euskarazko liburuen kritika. Euskarazko liburuen sare soziala da. Eta,
gainera, interneten dago denon eskura.
Beraz, euskarazko liburu bat irakurri nahi izanez gero, kontsultatu. Eta irakurri eta gero, komentatu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: