Gaurko ipuineko protagonistak irtenbide bat aurkitu zuen preso zegoen kaiolatik irteteko; bost urte igaro direnean, hitzaldi bat ematen dago jakintsuen aurrean bere lorpena azaltzeko. Askatasuna? Nork aipatu du "askatasuna". Xerezaderen Artxiboan Franz Kafkaren "Akademia batentzako txosten bat". Itzultzailea: Naroa Zubillaga   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (artista/kanta/albuma) Free Music Archivetik: Chris Zabriskie, "Oxygen Garden", Divider.   Jamendotik: Kolokon, "Global Circus", Global Circus.


Gaurtik aurrera eta hilean birritan kulturari lotutako azatzak aipatu gura ditut blogean: euskarazko kulturgintzaren lagina izan gura dute azatz hauek. Eta zer dira azatzak? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Eta hauek hori izan gure dute: seinale txikiak, euskarazko kulturgintzak haziak non bota dituen adierazteko seinaletxoak.Lehendabizikoa beraz gaur. Literaturari buruzkoa da lehena: 111 akademia. Irakurleek eratutako akademia da hauxe. Gura duenak izena ematen du eta irakurri dituen liburuen gaineko kritikatxoa baino...


Berritz ere frantziar jakobinismoak gure hizkuntzen aitorpenaz abiat eztabaida bertan behera gelditu dadin lortu du. Izan ere, gora-behera askoren ondoren, maiatzaren 7an frantses legebiltzarrean abitu eztabaidari segida eman bazitzaion maiatzaren 22an, Konstituzioaren 1 artikuluaren moldaketa eragingo lukeen aipua onartuz baina esan beharra dago, herri mugimendua asetzea lortu gabe- atzo, Senatuak atzera bota du kontrako testu bat bozkatuz. Horretaz, prozedurak zion, aipua Konstituzioan definitiboki jaso baino lehen Senatuak berretsi behar zuela, baina, eztabaidari amaiera eman dio. Azken ...


Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere baitara biltzen ditu egungo gizarteaz kezkatuta agertzen diren euskal legelari guztiak, gizarte hori abian baitago gero eta konplexuagoa den etorkizun baten bila. Jakin badakigu garai berriek arau-sistema berriak behar dituztela. Horrekin batera, garai berriotan nahitaezkoa da hausnarketa berriak egitea, eta horretarako prest agertzen dira Akademiako kideak. Gure leloa bat dator Europar Batasunak duenarekin: •  Aniztasunean bat eginik. (Europako Konstituzioaren I-8. ar...


Azken iruzkinak