Emozioak-gaitasuna-praktika
Motibazioa, ezagutza eta erabilera izan dira euskal soziolinguistikaren ardatzak azken urteotan. Txepetxek asmatu eta beste guztiok hari ikasi.
Baina ... Jone Miren Hernandez ausartu da. Aldaketa eskatu eta alternatiba proposatu: emozioak-gaitasuna-praktika.
Beraz ....
Motibazioa-ezagutza-erabilera
vs.
Emozioak-gaitasuna-praktika
Zeinen alde zaude zu?
Iruzkinak
txerra 2010-11-23 09:46 #1
Benitok nik baino hobeto azaldu du bere Atoan blogean.
Petra 2010-11-23 22:23 #2
Emakumeook....EMOZIOEKIN hasita...;)

Ezagutzen duzue "Sortir de l'armari lingüistic" liburua? Hasi berria naiz irakurtzen (katalanarekin borrokan) baina iruditzen zait guztiz merezi duela eta gai honen inguruan hainbat bide erakusten duela...

txerra 2010-11-24 15:09 #3
Klusterrekoek ere aipatu dute Jone Mirenen hitzaldia. Eta zehaztasun gehiago ekarri dute (egon ez ginenok ezin jakin).

o ERABILERA - PRAKTIKAK
Erabilera hitza hitz egitearekin lotua dagoelakoan, Praktika proposatzen du hizkuntza batean iragarki bat irakurtzea edo euskarazko elkarrizketa batean hiztun batek hiztun-pasibo bezala jokatzen badu, praktika linguistiko bat egiten ari dela jaso nahian.

o EZAGUTZA - GAITASUNAK
Ezagutza kontzeptuak funtzionatzen du EZAGUTZEN DU/ EZ DU EZAGUTZEN eskeman. Hiztun bakoitza hizkuntza batean zenbait funtzio ongi betetzeko gai da, beste batzuk erdizka bete ditzake eta bete ez ditzakeen batzuk ere baditu. Horien bilduma lirateke bere gaitasunak (edo konpetentziak edo trebetasunak).

o MOTIBAZIOA- EMOZIOAK
Motibazioa mugatzaileegia da eta zentzu batean uler daiteke (Motibazio handia, txikia, honek hark baino motibazio gehiago,…) Hizkuntzarekiko emozioak eskala bakar batean bildu ezin diren senmtimenduen multzoa dira.

Utzi iruzkina: