Jone Miren Hernandezek proposatu du ezagutza, erabilera eta motibazioaren kontzeptuak, Txepetxen kontzeptuak, aldatzea. Eta gaitasunak, praktikak eta emozioak erabiltzea. Berak ondo azaldu ditu azaldu beharrekoak Baina gu ere gazteak izan ginen! artikuluan. Hona laburpena:     Ezagutza: Ezagutzan erreparatzea baino gaitasunean jarriko nuke nik arreta. Azken finean zer da ezagutza? Ezagutza gaitasun batzuk bereganatzean lortzen dugu; ezagutza bide bat da, prozesu bat eta ibilbide horretan gaitasunen lanketa da giltzarria. Gaitasunaz hitz egiterakoan pertsonarengan zentratzen ...


Pasa den astean Deustun Fredi Paia eta Uxue Alberdi izan ziren berbetan. Badakigu … baina gutxi egiten dugu. Bakoitzak euskararekiko bere bizipenak kontatu zituen, bizipenak, emozioak, kontraesanak, … Merezi du benetan eurek esandakoa entzutea.


Klusterrekoek ere aipatu dute Jone Mirenen hitzaldia. Eta zehaztasun gehiago ekarri dute (egon ez ginenok ezin jakin). Erantzun batera eraman banuen ere, hobeto artikulu moduan.o ERABILERA - PRAKTIKAKErabilera hitza hitz egitearekin lotua dagoelakoan, Praktika proposatzen du hizkuntza batean iragarki bat irakurtzea edo euskarazko elkarrizketa batean hiztun batek hiztun-pasibo bezala jokatzen badu, praktika linguistiko bat egiten ari dela jaso nahian.o EZAGUTZA - GAITASUNAKEzagutza kontzeptuak funtzionatzen du EZAGUTZEN DU/ EZ DU EZAGUTZEN eskeman. Hiztun bakoitza hizkuntza batean zenb...


Motibazioa, ezagutza eta erabilera izan dira euskal soziolinguistikaren ardatzak azken urteotan. Txepetxek asmatu eta beste guztiok hari ikasi.Baina ... Jone Miren Hernandez ausartu da. Aldaketa eskatu eta alternatiba proposatu: emozioak-gaitasuna-praktika.Beraz ....Motibazioa-ezagutza-erabileravs.Emozioak-gaitasuna-praktikaZeinen alde zaude zu?


Benitori agindu bezala, Sechu Senderen Guía Sexual da Sociolingüística itzuli eta euskarara moldatu dut. Hona hemen emaitza. Gainera, asteburu honetan Bilbon Euskalsex izan da. Sexua eta euskara lotu ei dituzte, ba guk aurrerapauso bat emanez sexua eta soziolinguistika lotuko dugu. AHOA BETE SEXU Gure gorputz barruan beste pertsona bat sartzen den lehen aldia, normalean mingainaren bidez izaten da, ahoaren bidez. Bale, aurretik pertsona hori besarkatu ahal duzu, edo belarrian kosk egin. Baina besteen gorputza benetan esploratzen duen lehena mingaina da, aho barruko sekretuak agerrarazten ...


Soziolinguistikaren gida sexuala. Sechu Sende izeneko soziolinguista galegoak idtazitako artikuluaren izenburua da hau. Gainera, sari bat irabazi du, kazetaritza artikulu normalizatzaileena, hain zuzen ere.Eta zertaz doa? Ba, hizkuntzaren normalizazioa sexuarekin parekatzen du, gozamenarekin, ondo pasatzearekin. Euskal Herrian ere horren bueltan gabiltza, eta merezi du beste herri batzuetako hausnarketak gurera ere ekartzea.Guía Sexual da Sociolingüística


Nere estrenaldia den honetan, nere burua aurkezteko soilik esan Txingudikoa nauzuela, informatika eta teknologia berrien inguruan ikasgai dexente barneratu ditudala, eta momentuan etapa ekintzaile batean nabilela. Hortaz, blogesfera hontako beste kideekin esperientziak eta iritziak elkarbanatu nahi ditut, zuzenki, kritikoki, erreflexiboki, eszeptizismoz, humoretsu, ..., emozioak gidatutako espresio librean ;-) Ahh! "txipi" naiz :-)


Azken iruzkinak