Motibazioa-ezagutza-erabilera
Jone Miren Hernandezek proposatu du ezagutza, erabilera eta motibazioaren kontzeptuak, Txepetxen kontzeptuak, aldatzea. Eta gaitasunak, praktikak eta emozioak erabiltzea. Berak ondo azaldu ditu azaldu beharrekoak Baina gu ere gazteak izan ginen! artikuluan. Hona laburpena:
Ezagutza:
Ezagutzan erreparatzea baino gaitasunean jarriko nuke nik arreta. Azken finean zer da ezagutza? Ezagutza gaitasun batzuk bereganatzean lortzen dugu; ezagutza bide bat da, prozesu bat eta ibilbide horretan gaitasunen lanketa da giltzarria. Gaitasunaz hitz egiterakoan pertsonarengan zentratzen gara eta ohartzen gara ezagupena oso erlatiboa izan daitekeela: ahozkotasuna, idazketa eta irakurketa baino zerbait gehiago da.
Erabilera:
Erabileraz baino, praktiketaz hitz egingo nuke nik. Praktikaren kontzeptuak errealitatera eramaten gaitu: euskara erabiltzen dutenek ez dute beti erabiltzen, eta erabiltzen ez dutenek batzuetan erabiltzen dute, eta tartean hiztun multzo handi bat dugu. Hau jakinda, helburua litzateke aztertzea zein den erabilera, zertan gauzatzen den. Ziur nago ikuspegi honetatik sorpresa asko jasoko genituzkeela.
Motibazioa:
Azkenik, motibazioaz baino, emozioaz hitz egingo nuke, tarteka bederen. Zergatik? Motibazioaren kontzeptua nahiko mugatua geratu zaigula uste dudalako. Gainera, motibazioaz hitz egiten dugunean, sakonean emozioaz ari garela pentsatzen dut. Agian ez dirudi oso kontzeptu akademikoa, baina azken boladan lan asko burutzen ari dira horren inguruan eta ikuspuntu horretatik dena egiteke dagoela uste dut. Hizkuntza emozioz beteta dago eta emozio horiek dira neurri handi batean praktikak bultzatzen dituztenak, aldaketak eragiten dituztenak, proiektuak eta prozesuak martxan jartzen dituztenak.
Iruzkinak
allartean 2013-05-19 06:25 #1

Behin bi ezkero, hirugarrena ere segurua:

Mobibazioa >> ezagutza >> erabilera ;

Gaitasunak >> praktikak >> emozioak ;

Konpetentzia >> Kontzientzia >> Koherentzia (Jon Sarasua & company)

Utzi iruzkina: