Soziolinguistikaren dibulgazioaren gaineko mahai-inguruan hartu nuen parte orain dela aste batzuk Soziolinguistika jardunaldian. Prestatu nuena eta han jaso nuena batu eta artikulu hau idatzi dut. Bat aldizkariak 20 urte egin ditu. Bada marka ez pentsa. Eta horren gaineko azterketatxoa egitea eskatu zidaten, dibulgazioaren ikuspegitik. Ez dakit hori egiteko aproposena naizen. Azken batean, neu Bat aldizkariko irakurle xume bat baino ez naiz. Baina tira .... ezetz esaten ez dakidanez ..... Hasteko, esan behar dut nire iritzia ez dagoela oinarrituta datuetan, ez dagoela oinarrituta azterket...
Haziak landatzen eta azatzak ipintzen jarraitzen dut. Oraingoan Iparra hegoa jardunaldiak.Seguran urtean behin egiten dira jardunaldi hauek, Iparra eta Hegoa batu eta senidetzeko asmoz. Eta beti ere batzen gaituenari begira: euskarari hain zuzen ere.Aurten ere martxan daude: euskal komunikabideen gainekoak dira aurten. Martxoaren 19 eta 27ra Seguran.Aurreko azatzak:- Azatzak 1: 111 akademia- Azatzak 2: Eztena fanzinea- Azatzak 3: Korrika kulturala- Azatzak 4: Armiarma.com- Azatzak 5: Azpitituluak.com
Bat bikoitza heldu zen aurreko hilean: Bat 76 eta Bat 77. Biak 20 urte bete dituen aldizkariaren omenez. Lehenengoa irakurri dut eta horrekin gatoz gaur.Bat aldizkariak 20 urte bete ditu. Eta horri lotutako aleak dira biak ala biak. Hasi aurretik, zorionak jakina. Eta beste 20 betetzea opa diot. Jakina.Mari Jose Azurmendik Bat aldizkariaren 20 urteak aletzen ditu, ale batzuetako edukiak aztertuz. IƱaki Martinez de Lunak ere artikulu interesgarria dakar framing-ari buruz. Helburua argi du: iritzi publikoak duen euskararen hautematea eta irudikapena aldarazteko eta aldekoago bihurtzek...
Lantalaneko blogera igo dut artikulu hau gaur goizean.Topagunearen kongresuari buruzko kronika-edo Pasa den larunbatean Euskara Elkarteek eta Topaguneak egin zuten kongresua. Urtebete luzea egin dute hausnarrean eta larunbatean publiko egin zituzten euren gogoetak. Berba berri bat ikasi genuen Bilbon: oinarriparrak. Oinarriak eta iparrak. Hori izan baita Topagunea urte honetan zehazten saiatu dena. Kongresuan aurkeztutako txostena ere eskuragarri dago atzotik. Mila gauza interesgarri esan ziren. Horiek guztiak ez ditut batuko hemen. Azpimarratzeko modukoak iruditu zaiz...
Azatzen bidean jarraitzen dut. Oraingoan ikus-entzunezkoen arlora egingo dut kukutxoa. Eta sarean, modu kolaboratiboan, dagoen ekimena ekarri dut: azpitituluak.Filmak eta telesailak euskaratu, azpitituluen bidez. Momentu honetan 54 film daude. Eta 3 telesailetako hainbat kapitulu. Eta beste hainbat film osatu barik. Ekimen xumea da oraindik, baina denen artean lagundu dezakegu horretan, ezta?Aurreko azatzak:- Azatzak 1: 111 akademia- Azatzak 2: Eztena fanzinea- Azatzak 3: Korrika kulturala- Azatzak 4: Armiarma.com
Zapatu honetan Bilbon izango da Topagunearen kongresua. Urtebete luzeko hausnarketaren ostean, ponentzia aurkeztuko digute. Mila gauza aipatu litezke, baina xehetasun batean geratuko naiz gaurkoan. Euskara elkarteek hasieratik helburua erabileran jarri zuten eta beste arlo batzuk ez dituzte behar bezala jorratu. Hori da kongresu honen oinarrietako bat.Eta nire zalantzak ditut. Erabilera landu da? Bai? Ala eskaintza izan da landu dena? Termino biak ez dira dikotomikoak: eskaintza barik, ez dago erabilerarik, baina eskaintzarekin bakarrik ez da erabilera bermatzen.Argazkia: BarrutiaZer esan g...
Barikuan Soziolinguistika jardunaldia izan zen Donostin. Eta han izan nintzen hizlari. Mahai-inguru baten. Jardunaldien kronika dakart oraingoan, Benito Fizi lapurtuta. Egia esateko, berak nik baino hobeto esan ditu esan beharrekoak. IV. Soziolinguistika jardunaldian izan nintzen atzo. Ez da lehenengo aldia Klusterraren ekitaldi honetan partaide naizena, oraingoan pulpituan ere eduki dut txokotxoa berriz. Soziolinguistikaren dibulgazioa, zabalkundea, prestakuntza eta halakoen inguruan ardaztu da aurtengo ekitaldia, eta edukietan ez ezik, formatuetan ere berrikuntza batzuk probatu ...
Marasmen lana egiten ari dira aspalditik Susako lagunak interneten. Eta horren erakusgarri euren armiarma.com. Webgune ezin interesgarriagoa, mirari txiki bat gure internet sarean.Mila gauza daude armiarman, mila eta bat gehiago. Literaturaren zubitegian euskaraz liburuak argitaratu dituzten guztiak agertzen dira. Literatur aldizkarien gordailua, klasikoen gordailua eta euskarari ekarriak sailetan literatura gordin. Basquepoetry-n euskarazko poemak munduari zabalik, kritiken hemeroteka, teatro testuak, bertso eta olerkien hemeroteka, euskal prentsaren lanak eta abar.Eta azkena: 249 liburu e...
AEDk argitara emandako ikerketa ari naiz irakurtzen. Eta transmisioari buruzko ondorio batzuk deigarriak egin eta hona ekartzea erabaki dut. Arrasaten euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreei buruzkoa da ikerketa.Hona aipuok:Euskararen ezagupena nagusiki transmisio kulturalean oinarritzen denean, erregistro informalean euskara modu natural, eroso eta adierazgarrian erabiltzeko oztopoak izaten dira.Euskararen transmisio prozesu naturala (familiakoa) eta kulturala (irakaskuntzakoa) nahastu izanaren ondorioz, ez bata ez bestea ez dira behar bezala menperatzen.Adin txikiko seme-alabek...
Otsailaren 18an antolatu du Soziolinguistika Klusterrak jardunaldia, Donostian. Eta arratsaldean mahai-ingurua dago eta bertan ni naiz hizlarietako bat. Eta okurritu zait galdetzea. Hau da, blog honen irakurleei galdetzea ea zer uste duten eurek soziolinguistikaren dibulgazioari buruz.- Dibulgazioa egiten al da?- Nori zuzendua egin beharko litzateke? Nori zuzendua egiten da?- Zer bide jorratu beharko ziren?- Adibideren bat ....Edo gura duzuena bota.