Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Azatzak 15: EHAZE

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-07-28 07:47

Orain dela urtebete inguru, Bilboko Kafe antzokian izan ginen EHAZEren sorrera galan. Urtebete pasa da eta webgunea egin berri dute.Ekimen interesgarria da, antzerkilariak eta antzerkizaleak batzeko asmoa duena, Bertsozale elkartea legez. Gainera, aintzat hartu behar da euskarazko antzerkiak bizi duen krisi sakona (ikerketek eta guzti baieztatuta). Beraz, ondo etorri EHAZE. Eta antzerkizale bazarete, egin bazkide dedio.


Galizia bihotzean

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-07-22 20:48

Galiziatik irten ezinik banabil ere (oraindik Santiagon), hemengo jardunaldiak amaitu egin dira. Hiru egun luze eta motibagarriak izan dira.Asko ikasi dut(gu), hemengo errealitateaz jabetu naiz nolabait, harremanak egin ditugu, Txepetxen hitzaldia entzun eta bera elkarrizketatu, Gemma eta Sechurekin berba egin dugu, umore antzerkian barrez lehertu gara, ...Twitter, facebook (udalekin) eta google docs bidez egin dugu Marije eta biok jarraipena (aupa Marije!), jende asko izan dugu adi (lankideak eta abar), galiziarrak ere adi izan dira (nahiz eta ulertu ez, hizkuntza txikien arteko bidexkak e...


Marije Manterola eta bion artean lantalanerako idatzi dugun artikulua.Txepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta atzo izan zen Carballon . Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien sustraira. Guk hemen dakarguna muin horren laburpena baino ez da. Aurrerantzean berarekin egin genuen elkarrizketa mamitsua plazaratuko dugu. 1999an Santiago bidea egin eta Santiagora iritsi; bidea egiten ikasten dena eta hizkuntza erabiliz ikasten dena bat datoz. Mugimenduaren legea -leku berdinean ez dira bi gau egin behar-, norberaren erritmo...


Jardunaldiak dira orain Galizian: (Re)pensando o discurso izenekoak. Jarraipen polita egiten ari gara twitteren (@lantalan), facebook-en (udalekin) eta apunteak ere ireki ditugu.Eguneko plater nagusia Txepetx izan da. 9 urteren ostean lehen hitzaldia eman du. Eta arratsaldean Marije Manterola eta biok izan gara Txepetxekin, elkarrizketa mamitsua egin diogu (lantalanen argitara emango dugu aurrerantzean). Baina gehiago ere izan da: galiziarren diskurtsoak eta abar. Polito joan da lehendabiziko eguna. Bihar gehiago.


Gaurkoan azatzen ohiko bidetik apur bat aldenduko naiz. Azatzen helburua da euskara erdigunean duten kulturgintza jarduerak hona ekartzea. Gaurkoan salbuespen txiki bat egingo dut.Kukutza gaztetxeak Errekaldetik Bilbo eta eskualde osora zabaltzen du bere eragina. Kulturgune autogestionatua da, beste gauza batzuen artean. Ekimen asko egiten ditu Kukutzak: zirko eskola, sanba eskola, dantzagunea, … Eta ekitaldiak: kontzertuak, zine emanaldiak, antzerki emanaldiak eta abar.Egia da euskara ez dagoela Kukutzan erdigunean. Baina egia da ere euskarak leku duina duela Kukutzan. Eta zarrat...


Ez dok armairu. Hori egin dute EKTkoek ikasturtez ikasturte. Eta aurten ere. Ez dute gorde armairuan ikastaroan emandakoa eta eskertzekoa da.Aurtengo ikastaroaren material asko eta asko dago zintzilik. Neuk batez ere hiru eduki mota nabarmendu gura ditut:- Bideo pildorak: parte hartu duten hizlari guztiek bideo pildora bat grabatu dute 2-3 minututakoa, ikastaroan esandakoa zelanbait laburtuz. - Irrati saioak: pildoretan baino luzexeago aritu dira hizlari guztiak irratian, 10-20 minututan ikastaroan esandakoari buruz.- Patxi Gaztelumendik sortutako twitter kontua ikastaroa dela eta: @eku...


Jabetu gaitezen

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-06-24 09:07

Ikuspuntu soziologiko batetik, hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza baino garrantzitsuagoa da. Eta hizkuntza ahul baten kasuan are gehiago. Ikaskuntza beharrezkoa da, baina benetan erabakigarria jabekuntza.Eta horretan ari nintzela pentsatzen, zer jabekuntza bitarteko ditugun euskaldunok etorri zait burura. Eta bi motatakoak ditugula bururatu zait: naturalak eta artifizialak.Naturalak dira familia, lagunartea, kontsumo joerak, auzo-herri-hurbileko zerbitzugintza, … Baina, zoritxarrez, horiek ez dira Euskal Herriko herri eta auzo guztietan bermatuta, ezta familia guztietan ere. Eraginkorren...


Aurrekoan Udaltopekoa izan zen eta oraingoan, ostera, Uemak egindako jardunaldietatik iruzkin bat egin gura dut.Iñaki Markok ponentzia aurkeztu zuen (bideoa ere badago), arnasguneen gainekoa. Kontzeptuaren errepasoa egiten du hasieran: non sortu zen, zer esan nahi duen, zer adierazi gura duen, zelan indartu beharko liratekeen, … Ondoren, biotopoa zer den azaltzen du eta esaten du Uema izan behar duela arnasguneen biotopoa. Eta, azkenik, autopoiesia esplikatzen du: sistema batek bere buruz bere burua erreproduzitzeko duen ahalmena da. Eta Iñaki Markoren iritziz, udalerri euskaldunak si...


Azken hilabeteotan Uemak eta Udaltopek egindako jardunaldiak izan dira. Eta jardunaldien ostean, ohitura bihurtu den legez, euren materialak igo dituzte sarera: ponentziak, bideoak, argazkiak eta abar.Horiek aztertzen ibili naiz azken aldion, eta horietatik batzuk nabarmendu nahi ditut hurrengo artikuluetan. Gaur dator lehena, Jone Miren Hernandezen ponentzia udaltopen: ponentzia bera eta bideoa.Lasarteren gaineko kontaketa polita eta esanguratsua egiten du Jone Mirenek ponentzian. Euskara eta identitatea lotuz. Etorkin askoko herri batek zelan lortu duen euskalgintzaren erreferente bihu...


12. azatzak Heletara joan behar zuen. Eta gutxi asko zer esan ere banuen buruan. Baina Asier Basurto aurreratu egin zait Aisia blogean. Eta nik hobeto egingo ez nuenez, ba kopiatuko dut berak han esandakoak.Urtero bezala, garai hauetan girotxo berezia sumatzen da jendartean. Ingurura begiratzea nahikoa da zerbaitetaz ohartzeko: udara badator. Uste dut ez direla gutxi izango ekaineko lehen egun hauetan, ikasten edo lanean dauden bitartean, hurrengo hilabeteetako planekin amesten jartzen direnak. Batzuk, amets horietan, lurralde ezezagunetan deskubrituko dutena imajinatzen hasiko dira. B...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter