Azatzak 13: Euskal Kulturgintzaren transmisioa
Ez
dok armairu. Hori egin dute EKTkoek ikasturtez ikasturte. Eta aurten
ere. Ez dute gorde armairuan ikastaroan emandakoa eta eskertzekoa da.
Aurtengo ikastaroaren material asko eta asko dago zintzilik. Neuk batez ere hiru eduki mota nabarmendu gura ditut:

Bideo pildorak: parte hartu duten hizlari guztiek bideo pildora bat
grabatu dute 2-3 minututakoa, ikastaroan esandakoa zelanbait laburtuz.
- Irrati saioak: pildoretan baino luzexeago aritu dira hizlari guztiak irratian, 10-20 minututan ikastaroan esandakoari buruz.
- Patxi Gaztelumendik sortutako twitter kontua ikastaroa dela eta: @ekulturanet.
Bi ekarpentxo egingo nizkieke dena den: alde batetik, Berrian argitaratutako kronikak ez daude webgunean Berriako kronikak ere webgunean daude; eta, beste alde batetik, ikasleen lanak zintzilikatzeko esfortzua egingo nuke nik.
Iruzkinak
julen 2011-07-20 12:15 #1

Aupa hor,

Eskertzekoa da EKTren webaz akordatu izana.

Bideo labur eta irratsaioez gain, Berriako kronikak ere jarrita daude:

2011-12 ikasturtekoak: http://www.mondragon.edu/eu/ekt/berriakoak/berrian-argitaratutakoak-2010-2011

Eta 2. ediziokoak ere bai: http://www.mondragon.edu/eu/ekt/berriakoak/berrian-argitaratutakoak

Eta 2. edizio horretako Berriako kronika guztiak word-en bilduta dauzkagu, erabilerrazago jartze aldera. Hurrengo batean jarriko ditugu modu berean ikasturte honetakoak.

Bildumez ari garela, 2. edizioko bideo labur guztien transkripzioak ere hortxe daude: http://www.mondragon.edu/eu/ekt/aditu-titulua-2008-09/bideoak

Ikasleen proiektuak sarean jartzearena ez da horren erraza. Arrazoi askorengatik. Eskertzekoa da, edozelan ere, aholku hori ere.

Utzi iruzkina: