Jabetu gaitezen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-06-24 09:07
2

Ikuspuntu soziologiko batetik, hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza baino garrantzitsuagoa da. Eta hizkuntza ahul baten kasuan are gehiago. Ikaskuntza beharrezkoa da, baina benetan erabakigarria jabekuntza.

Eta horretan ari nintzela pentsatzen, zer jabekuntza bitarteko ditugun euskaldunok etorri zait burura. Eta bi motatakoak ditugula bururatu zait: naturalak eta artifizialak.

Naturalak dira familia, lagunartea, kontsumo joerak, auzo-herri-hurbileko zerbitzugintza, … Baina, zoritxarrez, horiek ez dira Euskal Herriko herri eta auzo guztietan bermatuta, ezta familia guztietan ere. Eraginkorrenak dira eta merkeenak, baina ez daudenean ez daude.

Eta, horretarako, euskaldunok auzolanean sortu ditugu jabekuntza bitarteko artifizialak. Adibidez, mintza-berba-solas lagunak. Edo haur eta gazteei begira, aisialdian sortutako milaka ekimentxo. Edo euskaltegiek sortutako barnetegiak. Baina nahikoak al dira? Eraginkorrak al dira?

Benito

Benito 2011-06-25 03:23 #1

Ez dakit gaur egun jabekuntza-ikaskuntza binomio hori noraino bereizten den. Akaso ikaskuntza formala-informalaz ari gara gehiago.<br />

Eider

Eider 2011-06-28 16:11 #2

Nik ere berdin pentsatzen dut. Ikaskuntza ongi antolatzen pasa ditugu urteak;&nbsp; metodologia onak garatu dira gainera. Urteetako esperientzia lekuko, ezta?. Agian orain beste pauso bat eman behar da... eta jabekuntzari ere erreparatu... edo?<br />


Utzi iruzkina: