Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Carballon Marije eta biok Txepetxi egin genion elkarrizketaren bigarren zatia dakargu gaurkoan. Txepetxekin berbetan (1) Galdera: Gaur egun zure liburuak eskuratzeko arazoak daude; berriro liburutegietan jartzeko aukerarik ba al dago? Txepetx: Dinamika orokorra da: liburu asko azkar deskatalogatzen dira. Bizitza eta Hitza Fundaziotik pentsatu genuen argitara ematea, baina karga profesionala handia zen eta ez da argitara eman. Bideratu beharko litzateke beste moduren bat liburuak eskuragarri egon daitezen. Galdera: Euskarak zeresana lortu behar duela...


Marije eta biok Txepetxi egin genion elkarrizketa uztailean. Bera zuzentzen ibili da orain arte. Gaur elkarrizketaren lehen zatia Lantalanen izan da. Etzi bigarrena. Carballon, 2011ko uztailaren 20an. Bederatzi urtez isilik egon ondoren, Jose Maria Sanchez Carrión soziolinguistak hitzaldia eskaini zuen Galizan, VII Curso de verán sobre dinamización lingüística Traballando en lingua.(Re)Pensando o discurso ikastaroan. Abagune ezin hobea iruditu zitzaigun berarekin solasaldi bat izateko. Gogo onez hartu gintuen. Gaur elkarrizketaren lehen zatia ekarri dugu argitara. Ostegun...


XXI. mendeko euskarazko kulturgintzan ikerketa merezi duen fenomenorik badago, hori da Irrien lagunak (edo euren aurretik, Pirritx, Porrotx eta abarren pailazo taldeak). Kolorezko Euskal Irria lortu gura dute, munduko kolore guztiak izango dituena. Euskara, balioak, koreografiak, jendarte arazoekiko gertutasuna, umeen eta ez hain umeen lagunak, udako kantak, elikadura egokiaren alde, … Dena batzen dute pailazoek. Eta hori guztia euskaraz eta euskaratik, euskararen jendarte mugimendutik sortuak baitira. Irrien lagunak kluba da euren azken erronka. Aldizkaria, webgunea, bloga, sare s...


Manuel N. Singalak aurreiritzien kontrako liburua (lehen kapitulua hemen) egin du. Aurreiritziak apurtu eta sinplifikazioak gutxitu. Hizkuntzen inguruan aurreiritziek oraindik orain indar sozial handia dute, baina Singalak banaka-banaka botatzen ditu guztiak. Eta, gainera, bere hizkuntzaren alde egiten du: galiziera aukeratzearen alde.  Urte hasieran dibulgazioaren inguruko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Soziolinguistikaren dibulgazioa eta diskurtsoaren dibulgazioa batzen du liburu honek bere xumean. Honen moduko produktu gutxi dugu gurean. Ea norbait benetako dibulgazioa...


Tesi do(k)toreak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-10-10 17:48

Euskarazko tesien datu-basea osatu du UEUk. Bertan 202 doktore-tesi agertu dira, denak euskaraz. Jakin-minak akuilatuta, sartu nintzen soziolinguistikari buruzkoen bila. Eta bi baino ez ditut topatu (soziolinguistika jarrita bilatzailean):Xabier Erize: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936)Nekane Larrañaga: Euskalerriko gaztetxoek euskararekiko dituzten jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzeanBeste batzuk ere topatu ditut soziolinguistikarekin nola edo hala harremana dutenak:Nekane Goikoet...


Ika-mika dago azken aldi honetan Zelaak onartu duen dekretua dela eta. Dekretu horren arabera, euskaraz ikasi dutenei euskara egiaztatzeko tituluak oparitu egingo zaizkie.Nire ustez, hala ere, polemikaren terminoak ez daude ondo planteatuta. Izan ere, arazoa ez datza tituluak ematean edo ez ematean. Arazoa da eskolak ez duela euskalduntzen. Eta tituluak emanda ere, jarraituko du euskaldundu barik.Benetako arazo horri heldu ezean, jai dugu. Tituluez eta abarrez aritu gaitezke luzaz, baina muinari haginka egin barik jarraituko dugu. Eta aspaldian idatzitako artikulu batekin oroitu naiz ...


20 azatz bota ditugu honezkero. Euskarazko kulturgintza loratzeko 20 azatz utzi ditugu bidean. Eta lehenengo azatzean bezala, literaturara itzuliko gara.Oraingo honetan Hitzen uberan izeneko webgunea dakart. Euskarazko literaturaren ataria da uberan, Euskal Idazleen Elkarteak sortutakoa. Albisteak agertzen dira, elkarrizketak, erreportajeak eta abar. Horrez gain, handik eta hemendik arrantzatzen dituztenak ere batzen dituzte. Baina gauza gehiago ere baditu.Adibidez, poema musikatuak badira, liburuen aurkezpen bideoak, Herri Irratian eta Bizkaia irratian egindako irratsaioak, eta amu...


Kosmobisioa

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-10-03 18:33

Aurrekoan Lorea Agirrek Sorguneak ikertegiaren inguruko hitzaldia eman zuen Emuneko lankideontzat. Hainbat gauza esan zituen (horietako batzuk hemen). Baina deigarria egin zitzaidan horietako bat.Gutxi gorabehera hauxe esan zuen: euskaldunok hizkuntza salbatzearen alde, gure kosmobisioa sakrifikatu egin dugula. Gero ñabardura bat gehitu zuen: kosmobisio hori sakrifikatu dugu, inoiz izan badugu noski. Horrek zuzenean Txepetxek uztailean esan ziguna ekarri zidan burura. Berak beste hainbat gauzen artean honako hauek esan zituen:Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gauza gutxia...


Azatzen bidetxoan 19.a heldu da dagoeneko. Eta gaurkoan euskarazko kulturaren hedapenean nabarmendu den irratsaio biri buruz: Arratsaldekoa eta Arratsean irratsaioak (honen bloga ekainetik ez da berritzen).Arantxa Iturbek aurkeztuta, euskarazko sorkuntzak dira nagusi irratsaioetan. Kulturgileei irekitako leihoak. Irrati publiko batean ezinbestekoak direnak. Euskarazko irrati publiko batean ezinbestekoak.


Ertzetik erdigunera

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-09-26 23:16

Jon Sarasuaren "Ertzeko zatiak" liburua amaitu berri dut. Liburu zorrotza, deserosoa, garratza. Eta handik testu pare bat gura ditut hona ekarri.Lehena, Cochabamaban dagoela idatzi zuen Jonek. Bertako indigenekin dago, Garabideren proiektuen barruan.Hegemonia espaziorik gabe hizkuntzak ezin direla garatu jaurti diet. Espazio jakin batzuetako bilinguismoa handiak txikia jateko modua dela, ez dutela funtzionatzen egunkari eta aldizkari ustez elebidunek, eskola plateamendu ustez elebidunek (...). Norbanakoa izan litekeela elebidun edo eleaniztun, baina gune jakin bati, familia bati, erakundetx...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter