Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Basqueness

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-03-08 08:13

Edo euskaltasuna. Fishman zale askok honen inguruan berba gutxi egiten badute ere, Fishmanek berak ere sarritan aipatua (ethnicity moduan aipatu ere). Gurean indar gehiago izan du, hala ere, amaren sua metaforak (Jon Sarasuak asmatu bide zuen).Eta zer da basqueness? Zer euskaltasuna? Zer amaren sua? Zerk definitzen ditu hiru hauek? Zerk? Hizkuntzak? Euskarak? Edo beste zerbaitek?Basqueness hori garrantzitsua al da euskararen garabiderako? Euskaldunon biziberritzerako? Erantzuna baiezkoa bada, zelan indartu, bultzatu, sendotu, zurkaiztu XXI. mendeko euskaltasuna?Mila galdera, erantzun gutxi....


Keniako "bretoiak"

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-03-05 19:05

Ekologia mila bider maseatu dut blog honetan. Eta gehiagotan egingo diot zirri, nik uste. Gaurkoan ere aipatuko dut, bitxi aipatu ere.Ekologiaren arabera, landare bat mehatxatuta egonez gero, beste nonbaiten landatu behar da bere biziraupena bermatzeko. Horren ostean, jatorrizko lurraldean sartu behar da berriro lurra emankor dagoenean.Horixe bera pentsatu eta egin du Béatrice Oumak. Roazhon-en ikasi zuen (Bretainia), baita bretoiera ikasi ere. Keniara itzuli zenean bertako umeei bretoiera irakasten aritu da. Ea bueltan lur emankorra aurkitzen duen Bretainian.Horren proba sorosoro blo...


Garaiak latzak dira herrigintzan, auzogintzan eta kulturgintzan gabiltzanontzat. Eta Arabako bertsozale elkarteko egoera ere ez da samurra. Atxikimendu bilketa martxan dago gainera. Hala ere, 33. azatza Arabako bertsozale elkarteari buruzkoa egin nahi nuen egoera horren latza zenik jakin gabe. Eta asmoak aurrera darrai.Araba zazpigarren alaba izan da eta da gure herrian. Eta bertsotan ere hala da. Hala ere, azken urte hauetan arabarrek bertsogintzan egin duten lana itzelezkoa da. Ia eskualde guztietan daude bertso-eskolak (Aiaran, Gasteizen, Lautadan, Kanpezu inguruan, Zuialdean eta...


Sorosoro

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-02-27 08:07

Euskarazko berba ematen badu ere, arakiera da. Hatsa, hitza eta hizkuntza esan gura du. Arakiera antza zortzi pertsonek baino ez dute hitz egiten, Vanuatun.Baina ez dugu ekarri horregatik. Sorosoro lankidetza linguistikoa egiten duen plataforma da. Blog txukuna daukate hiru hizkuntzatan (ingelesa, espainiera eta frantsesa, azken hau da originala). Aurrekoan deskubritu nuen eta ordutik artikulu dezente irakurri ditut.Blogak munduko hizkuntzen inguruko sentiberatze lana egin nahi du. Munduko hainbat hiztun komunitateren inguruko informazioa ematen dute artikulu landuen bidez. Horieta...


Orain dela gutxi plazaratu dute Plataforma per la Llenguakoak katalanari buruzko 50 datu. Eusko Jaurlaritzak ere egin du EBPNren inguruko txosten bat. 50 datu ez, beste hainbat aurkezten dute. Baina nik horietatik 12 aukeratu ditut, bitxiak-edo iruditu zaizkidanak:1. Selektibitatea %60k egin du euskaraz 2010ean, 1995ean %25k.2. Irakasle elebidunak EHUn 2099-10 ikasturtean %40 dira, 1988/89an %15 baino gutxiago ziren.3. Doktorego tesiei dagokienez, ez dago goranzko joerarik azken urteetan. Honi lotuta oso interesgarria da Naroa Elortzak ikerketaren inguruan egindako artikulua eta hari emanda...


Hemengo enpresek gauza asko esportatzen dituzte: altzariak, armak, etxeko-tresnak eta beste hainbat gauza. Baina ez gara horretaz ari blog honetan normalean.Soziolinguistika arloan zer daukagu esportatzeko? Hori da galdera. Eta hainbat erantzun eman dakioke, baina hemen neurea emango dut. Nire erantzuna.Garabidekoek euskararen berreskuratze esperientziaren inguruan lan eskerga (eta ezinbestekoa) egiten ari dira, batez ere Hegoaldeko herriei begira. Momentuz hiru lan eman dituzte argitara: esperientzia orokorrean batzen duena, estandarizazioaren ingurukoa eta hedabideen ingurukoa (hur...


Euskal literaturan azken urte hauetan “fenomeno” bihurtu dira irakurle klubak. Eta, horregatik, 32. azatza literatur kluben ingurukoa da.Talde hauen helburu nagusia euskarazko liburuen gainean hitz egitea da. Hilean behin edo batzen dira eta horietako batzuetan egileak berak hartzen du parte eta beste batzuetan, ostera, ez. Dinamika azken urteotan indartzen ari da. Eta, gainera, bitxia bada ere, dinamika hori indartsuen Bizkaian dago. Gai honen inguruan, hala ere, ezinbestekoa da Iban Zalduak esaten duena irakurri eta presente izatea. “Fenomenoari” buruz bota den iritzirik osatuena da n...


Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita. Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere).Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut (Aitor Zuberogoitiari aditu nion nik lehendabizi), baina horrek ez du ezer esan gura. Erabili ...


Diglosiaren kontzeptuaren gainean adostasun zabala lortu dute aurreko postean aipatu bezala. Baita Euskal Herriko gaurko egoera diglosikoa ez dela aipatzean ere. Bestelako kontu batzuetan, ordea, ez dira horren bat etorri adituok.Batez ere, etorkizunari aurre egiteari buruz izan dira desadostasunik nabarmenenak, nire ustez (bestelakoak ere egon badira). Desadostasunak desadostasun, gauza batzuetan ere bat datoz.Zalbidek hiru agertoki posible ikusten ditu: euskara gailentzea, erdarak gailentzea eta hiru hizkuntzak batera egotea. Lehena ez du berak posible ikusten (ez beste adituek ...


Azken Bat aldizkarian Mikel Zalbidek diglosiaren gaineko monografikoa idatzi du. Eta horri erantzunez, gaur eta hemen euskal soziolinguistikan zeresan handiena duten zazpi adituk hartu dute parte. Oso ariketa interesgarria irakurleontzat eta euskal soziolinguistikan interesa duen ororentzat. Ea Batekoek gehiagotan lantzen duten bide hau. Hasi aurretik oso gomendagarria da Belen Urangak idatzi duen hitzaurrea irakurtzea.Errepaso ederra egin du Zalbidek diglosiaren terminoaren inguruan: munduko hainbat eta hainbat adituk gaiaren ingurukoak esan dituztenak batu, sistematizatu, laburtu e...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter