Azatzak 33: Arabako bertsozale elkartea
Garaiak
latzak dira herrigintzan, auzogintzan eta kulturgintzan
gabiltzanontzat. Eta Arabako bertsozale elkarteko egoera ere ez da
samurra. Atxikimendu bilketa martxan dago gainera.
Hala
ere, 33. azatza Arabako bertsozale elkarteari buruzkoa egin nahi nuen
egoera horren latza zenik jakin gabe. Eta asmoak aurrera darrai.
Araba
zazpigarren alaba izan da eta da gure herrian. Eta bertsotan ere hala
da. Hala ere, azken urte hauetan arabarrek bertsogintzan egin duten lana
itzelezkoa da. Ia eskualde guztietan daude bertso-eskolak (Aiaran, Gasteizen, Lautadan, Kanpezu inguruan, Zuialdean eta Errioxan). Eta dinamikoak dira oso.
Horrez gain, txapelketa dinamika
zinez interesgarria jarri dute martxan azken urteotan (kuadrilla arteko
txapelketen bidez, aurten 54 bertsolarik hartuko dute parte, tumatxa!).
Transmisioa lantzen dute, trinkotzea, giroa sortu eta abar. Sormena
lagun artean. Harrobi polita dago Araban bertsoaren jira-biran. Zonalde
erdaldunduetarako eredu.
Iruzkinak
txerra 2012-10-18 09:24 #1
Arabako bertsogintzari buruzko artikulu interesgarria plazaratu du Manex Agirrek: Arabako bertsolaritza ez da normala.

txerra 2013-02-26 08:38 #2
Arabako bertsogintza ere izan dute hizpide Euskal Kulturgintzaren Transmisioan: Arabako berogailuak.

Utzi iruzkina: