Sorosoro
Euskarazko
 berba ematen badu ere, arakiera da. Hatsa, hitza eta hizkuntza esan 
gura du. Arakiera antza zortzi pertsonek baino ez dute hitz egiten, Vanuatun.
Baina ez dugu ekarri horregatik. Sorosoro
 lankidetza linguistikoa egiten duen plataforma da. Blog txukuna daukate
 hiru hizkuntzatan (ingelesa, espainiera eta frantsesa, azken hau da 
originala). Aurrekoan deskubritu nuen eta ordutik artikulu dezente 
irakurri ditut.

Blogak
 munduko hizkuntzen inguruko sentiberatze lana egin nahi du. Munduko 
hainbat hiztun komunitateren inguruko informazioa ematen dute artikulu 
landuen bidez. Horietako batzuk nabarmendu nahi ditut:
- Europako hizkuntza gutxituen inguruko lanak: samieradunei buruzkoa, bretoiei buruzkoa, okzitaniadunei buruzkoa eta hizkuntza zeltikoei buruzkoa.  
- Irakaskuntzari buruzko hainbat artikulu daude. 
Eta beste hainbat eta hainbat artikulu ere. Teorikoagoak ere badakartzate: adibidez, Luxenburgoko hizkuntzen ekologiari buruzkoa, landa-hizkuntzalaritzari buruzkoak (1 eta 2, landa-hizkuntzalari kategoria berria da niretzat) eta abar.
Sororik soro ibiltzeko gonbitea egiten digu webguneak.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: