Kategoria: sorosoro
Euskarazko berba ematen badu ere, arakiera da. Hatsa, hitza eta hizkuntza esan gura du. Arakiera antza zortzi pertsonek baino ez dute hitz egiten, Vanuatun.Baina ez dugu ekarri horregatik. Sorosoro lankidetza linguistikoa egiten duen plataforma da. Blog txukuna daukate hiru hizkuntzatan (ingelesa, espainiera eta frantsesa, azken hau da originala). Aurrekoan deskubritu nuen eta ordutik artikulu dezente irakurri ditut.Blogak munduko hizkuntzen inguruko sentiberatze lana egin nahi du. Munduko hainbat hiztun komunitateren inguruko informazioa ematen dute artikulu landuen bidez. Horieta...