Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Gurean hizkuntza transmisioa aztertu denean, salbuespenak salbuespen, familia transmisioa hartu da kontuan (baita transmisioaren ibilbide kulturala, Txepetxen adieran). Transmisioa, oro har, goitik beherako prozesutzat hartu da: gurasoengandik seme-alabengana (baten batek amama eta aititeak ere hartu izan ditu kontuan).Paula Kasaresek (ez dago sarean oraindik Hausnartu saria irabazteko idatzi duen testua), ordea, hizkuntza sozializazio kontzeptuari heldu dio. Sozializazio prozesu hau dinamikoa da, elkarreragilea (gurasoengandik seme-alabengana eta alderantziz), bizitza osoan barnak...


Gogoeta bitxiak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-24 08:29

Pasa den astean Bilbon izan zen hizkuntza gutxituak eta internet inguruko jardunaldia. Jardunaldi hartan jasotako ideia batzuk botako ditut blausta artikulu honetan (kronika hobea egin dute Ahotsak programakoek):- Hizkuntza handiak eskolan baino, eskolatik kanpo ikasten dira: kalean, komunikabideetan, interneten, …- Internetek zertan lagun dezake belaunaldiz belaunaldiko transmisioan?Argazkia: Inguma- Batek baino gehiagok aipatu zuen hizkuntzari lotutako imaginarioa. Hori zer da? Euskarari lotutako imaginarioa zein da?- “Diglosia digitala” kontzeptua ere entzun zen: gurean oso ohikoa den ...


(erdi)Gunea

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-22 17:11

Pasa den larunbatean Topaguneak antolatu zuen Gunea eguna Azkoitian. Bertan hainbat elkartek 23 ideia aurkeztu zituzten (tartean Tximintxekoa Eider eta biok aurkeztu genuen).Aurkezpen guztietan ezin egon (bi frontoitan batera ari ziren egiten), baina haietako askotan bai izan nintzen. Elkarteek denetarik egiten dute: kulturgintza auzolanean (Tximintxeko Herria martxan martxa herrian, Garaion-eko egitasmoa, Berbaizukoen Müllerenea, Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa), lehiaketak (Galtzakomik), hausnarketa saioak (Batu sutondora, Pil-pilean elkartekoa), familia transmisioan eragiteko ...


Azatzak 38: Kantuz

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-14 17:36

Orain dela 15 urte hasi ziren Baionan Kantuz izeneko ekimena. Ordutik asko hedatu da euren ekimena herririk herri. Bilbo, Donostia, Iruñea, Laudio, Antsoain, Tafalla, Bermeo, Gernika, Zamudio, … (kantuz taldekoen zerrenda).Ermuko taldekoek esaten duten bezala, kantuak hizkuntzaren transmisiorako egokiak izan daitezke. Horrez gain, herri askotan euskararen aldeko jendaurreko jardun bakarrenetakoa izan daiteke kantu taldea. Euskarazko kultura ikusgarri egiteko ekimen polita.Informazio gehiago: Aizu aldizkarikoek egindako erreportajea.


500 ziri

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-07 18:11

500 ziri, 500 ziztadatxo, 500 azatz txiki bidean, 500 pentsamendu kritika gogoeta pasadizo, 500 post edo artikulu edo barruntatze.500 asko da. Edo gutxi. Euskal soziolinguistikaren dibulgazioaren bidean. 500 horietatik 50 artikulu aukeratu ditut, nire ustez oinarrizkoenak edo direnak:-Txorierri: Merkataritza euskalduntzeko plangintza- Euskara jendea- Txokotik zabalera- Mintza eguna- Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira- Soziolinguistikaren gida sexuala- Gazteok eta euskara- Eskolaren mugak euskararen normalizazioan- Txeieneak eta txireneak- Euskaraz hitz egiten h...


Komunitate bi

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-04 08:25

Gurean bi komunitate ei daude. Mila aldiz entzun eta irakurri dugu. Azkena Joseba Kamiori #sarekohizkuntzak jardunaldian. Eta bai, egia da, komunitate bi daude gurean, baina ai ai ai zeintzuk dira komunitate horien mugak? Zeren inguruan ardazten dira ba?Hizkuntzak definitzen ditu komunitate biak? Hizkuntzak ala beste zerbaitek? Nire ustez, hizkuntzak ez ditu definitzen komunitateak gurean: batzuontzako akaso bai, baina gehienentzako ez. Izan ere, zein dago zugandik hurbilen: euskaraz egiten duen UPN ala Sarkozyren botantea ala euskaraz ez dakien Bildu zein EAJ bozkatzen duena?Hizkun...


Azatzak 37: EKE

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-02 08:09

37. azatza bortuz gaindi ez da joango. Euskal Kultur Erakundeari buruzkoa izango baita 37.a.Euskal Kultur Erakundea euskal kulturaren Ipar Euskal Herriko irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Erakunde honek berezitasun bat du: bertan hartzen dute parte administrazioek (herriek, herri elkargoek, Akitaniako eskualdeak, departamenduak, …) eta herri-elkarteek (185 elkarte momentu honetan). Antolaketa eredugarria, nire ustez.Eta zer egiten du erakunde honek? Elkarteei laguntza ematen die. Kulturgintza arloan ere lan eskerga egiten du: ondarea babestu, transmisioa landu, ikusgarrigintza, ...


Ultra-komunikatzen

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-04-25 17:45

Hedabideek hiztunon biziberritzean itzelezko garrantzia dute, batez ere trinkotzean eta imaginario komunaren eraikuntzan. Baina hori nik baino hobeto esaten dute Garabidekoek bideo honetan: Baita Maria Gonzalez Gorosarrik honako honetan ere: Euskarazko komunikazioaren lorpenak. Hau guztia kanta hau eta berri hau buruan nahastetik etorri da. Erlazionatutako artikulua:- Komunikabide diglosikoak


Enpresek sarean zelan?

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-04-23 09:10

Pasa den astean enpresen sareko estrategia linguistikoari buruzko jardunaldiak izan ziren Arrasaten. Bertan hartu nuen parte Joseba Kamio eta Maite Goñirekin. Ez nuen prestatu ez aurkezpenik, ez ponentziarik. Baina egindako sarrera laburtu nahi dut. Esandakoen laburpena bideo honetan jaso dute lantalanekoek.Azterketa labur bezain azientifikoa egin nuen hasi orduko. Euskal Herriko 20 enpresa hartu nituen (irizpiderik gabe, nik aukeratu nituen) eta euren jarduna sare sozialetan aztertu. Enpresa horien artean denetarik zegoen: arropa-markak, bankuak, musoeak, jatetxeak, futbol taldeak, …...


A memoria da lingua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-04-18 15:00

A memoria da lingua dokumentala da; 20 elkarrizketek osatzen dute, galizieraren memoria historikoari hurbilpen bat egiteko asmoz. Ikuspegi argia dakar lan honek: galizierak bizi zuen eta bizi duen errepresio egoera gogoraraztea. Elkarrizketatuen bizitza historiaren bidez, galizieraren garapen soziala eta hiztunek garapen horrekiko duten eta izan dute pertzepzioa jasotzen du dokumentalak. Gainera, Aroa Huarteri esker, euskarazko azpitituluekin ere gozatu dezakegu.


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter