Azatzak 38: Kantuz

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-14 17:36
1

Orain dela 15 urte hasi ziren Baionan Kantuz izeneko ekimena. Ordutik asko hedatu da euren ekimena herririk herri. Bilbo, Donostia, Iruñea, Laudio, Antsoain, Tafalla, Bermeo, Gernika, Zamudio, … (kantuz taldekoen zerrenda).

Ermuko taldekoek esaten duten bezala, kantuak hizkuntzaren transmisiorako egokiak izan daitezke. Horrez gain, herri askotan euskararen aldeko jendaurreko jardun bakarrenetakoa izan daiteke kantu taldea. Euskarazko kultura ikusgarri egiteko ekimen polita.

Informazio gehiago: Aizu aldizkarikoek egindako erreportajea.


txerra

txerra 2012-06-21 12:32 #1

Baita Argia aldizkariko kronika honetan ere: <br /><h3><a href="http://www.argia.com/argia-astekaria/2328/kantu-jirak">Gasteiztik Baionara, kaleak kantuz eta euskaraz</a></h3>


Utzi iruzkina: