Gurean aspaldi bota zuen Jon Sarasuak amaren sua metafora, komunitate gisa gure iraupena irudikatzeko. Uda honetan, inuiten artean, metafora horrekin gogoratu naiz.Inuit andreen lana zen esteatitako lanpara beti pizturik mantentzea euren etxeetan. Inoiz ezin zen amatatu. Amatatuz gero, oso ondorio latzak pairatuko lituzkeelako familia horrek giro hotz hartan.Inuitak ere historiaren errebuelta batean daude. 2020an lortuko dute independentzia. Gainera, modernotasunean sartu dira buru-belarri eta gutxi dira, oso gutxi. Hizkuntza mantentzearen garrantziaz kontzientzia dute. Akulturazioar...
Literatura dezente jorratu dut azatzetan. Eta gaurkoan ere literaturari egingo diot erreferentzia 46. azatz honetan.Itzulpengintzan euskarak salto kualitatiboa eman du azken urteotan. Gero eta itzultzaile hobeak eta gaituagoak ditugu. Horren harira, Angel Errok esan zuen behinola euskarazko literaturarik onena ziur asko itzulpenetan dagoela. Eta hein handi batean berarekin ados nago. Azken urte hauetan itzulpen asko irakurri ditut eta benetako harribitxiak topatu daitezke. Oso interesgarria da, era berean, Armiarmaren entziklopediak batutako euskarari ekarriak webgunea.Zerrenda guztiz...
Aspaldi idatzi zuen Aracilek L’esprint de les dones artikulua (euskaraz badago, Emakumezkoen esprinta). Gutxi gorabehera, honakoa esaten zuen Aracilek orduan: “emakumeek beranduago egiten dute elebiduntzea, baina azkarrago amaitzen dute prozesua”. Hau da, emakumeak beranduago hasten dira hizkuntza nagusia ikasten, baina azkarrago “ahazten” dute euren jatorrizko hizkuntza.Galdera bat datorkit burura: eta alderantziz? Berreskuratze prozesuetan zelan jokatzen dute? Azken kale neurketaren arabera, emakumeek gehiago erabiltzen dute euskara adin tarte guztietan. Datu bat baino ez da, baina ad...
Galiciaconfidencial apresenta a tradución ao galego do artigo publicado polo sociolingüista basco Txerra Rodríguez na revista Argia sobre o proceso normalizador en Galicia. A revista Argia, Luz em euskera, é umha publicaçom de informaçom geral com mais de noventa anos de vida. Actualmente publica-se tamém online, com licença creative commmons, e contem umha canle multimedia http://www.argia.com/multimedia/ com numerosos recursos sobre a lingua de Euskal Herria, onde proximamente poderemos olhar umha reportagem audiovisual de Txerra Rodríguez sobre os...
Argia aldizkarian idatzi dudan artikulua. Eskerrik asko Onintza! Gurean ez da oso ohikoa esaldi berean hizkuntza normalizazioa eta justizia soziala berbak aurkitzea. Gurean ez da oso ohikoa honen moduko galderak egitea: izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz? Hori dela eta, Galizia aldera jotzea erabaki nuen uztailean, hango udako ikastaro batera. ...
Orain dela 25 urte eman zuen argitara Txepetxek “Un futuro para nuestro pasado” liburua, 25 urte dagoeneko. 25 urte.Geroa bilatzen jarraitzen dugu 25 urte eta gero. Oinarriak ahaztu barik. Bizitza aldatu ei zion lagun handi bati, niri ere ez dakit aldatuko zidan, baina eragin nabarmena eduki bai.Gaur egun, oso zaila da liburua erostea (Amazonen 93 euro balio du, CTNLko lagunek ale batzuk badituzte), baina interneten jarri da osorik. Kasu hauetan onena da ahalik eta arinen deskargatzea, badaezpada ere.Gure iraganaren geroa gaur.Erlazionatutako sarrerak:- Txepetx: Euskara gero eta gehiago era...
“Legeak alferrik daude, haiek sustengatuko duten sustapen sozialik ez badago. Izan ere, sustapen hori gabe, ezin dituzte bete ezarritako helburuak. Era berean, legeen bidez lortu nahi diren helburuak lor daitezke, baldin eta horiek lortzeko indar sozialik nahikoa bada, lege esplizitorik behar gabe.”Joshua Fishman.
Azatzetan orain arte gutxi hitz egin dut azpiegituren gainean, nahiago izan dut orain arte kultur ekimenen gainean jardun. Baina orain honetan salbuespena egingo dut, merezi duen salbuespena egin ere.Kafe Antzokia Bilbon sortu zen, 1995ean. Azpiegitura honen arrakastari esker, kafe antzokien saretxoa hedatu da Euskal Herrian: Elgeta, Durango, Ondarroa, Donostia, Azpeitia, Bermeo, …Baina zer da antzokia? Zertarako sortu zen? Euskara-irakasle batzuen ekimena izan zen, Bilbon euskaldunak sakabanatuta bizi zirelako. Asmoa zen Bilbo eta inguruko euskaldunei hizkuntza natural erabiltzeko to...
Transmisioa orokorrean balore positiboekin lotzen da gurean: afektibitatea, hizkuntza errepertorioa, mimoa, maitasuna, … Baina … transmititu dena transmititzen da, baita positiboa ez dena ere.Izan ere, hizkuntzarekin batera askotan aurreiritziak ere transmititzen dira. Hizkuntzarekiko aurreiritziak, baita oharkabean transmititu ere. Azken aldian, Paula Kasaresek transmisio kontzeptutik sozializazio kontzeptura pasatzea iradoki du. Aurreiritzien kontu honekin ere prozesu dinamikoa irudikatu genezake. Ezta?