Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Barreiatzen ...

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-02-05 08:08

Sei urte pasa ditu blog honek. 500 artikulutik gora argitaratu ditut. Eta oraindik jarioa ez zait agortu (nork esan behar zidan hori orain dela sei urte!).Urte berriarekin (ez donk hamairu) berritasun batzuk sartu nahi ditut blogean. Eta lehena aste honetan bertan. 15 lagunei eskatu nien urte hasieran artikulu bat idazteko. 15ek ez zuten baiezkoa eman, baina gehienek bai. Eta artikulu horiek guztiak barreiatzen atalaren barruan argitaratuko ditut (astean bat gutxienez).Eta galdera bakarra egin diet hauei (beste dena libre: neurria, doinua eta luzera): zure ustez hurrengo urteetan (epe lab...


Paula Kasaresek hitzaldi oso interesgarria eman du Erandion, guraso erdaldunentzat. Transmisioaz, gurasoek egin dezaketenaz, emozioez, gozotasunez, … Oso laburpen interesgarria. Mila esker Ebeteri (aupa Iñaki!), Erandioko euskara zerbitzuari eta Paula Kasaresi bideoa helaraztegatik.


Argian orain dela gutxi ateratako artikulu batek kafe antzokiak euskal kulturaren oasi moduan definitzen zituen. Oasietan normalean ura egoten da eta basamortuan aritu ahal izateko ezinbestekoak dira. Nik ere oasi moduan ikusten ditut hauek, nahiz eta baten batek nahiago dituen berogailuak. Lehenago Azpeitia eta Bilbon izan gara eta oraingo honetan Debagoienera goaz, Elgetara.Espaloiak kultura programazio iraunkorra du: musikako hainbat estiloez gain, antzerkia da beste jardunbide garrantzitsu bat. Espaloia Kooperatiba enpresak independienteki kudeatzen du Espaloia Kafe Antzokia. Koo...


Celosamente gordea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-01-28 08:51

BAP! talde mitikoaren kanta izan zen ezagutu nuen lehena. Gero jakin nuen Susa aldizkarian argitaratu testu batetik zetorrela letra. Eta, azkenik, Hala bedi irratian izen bereko irratsaioa egiten zutela.Azken saioetako bat honako esaldiarekin hasten zen: Hizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra. Amu ederra: inuiten artean entzun dut azken udan eta ordutik bihotzean iltzatu zait. Speak white. Saioa merezi du, merezi duenez.Zorroztu beharraz (speak white)Hizkuntza da erabileraren ondorioz zorrozten den tresna bakarra.  I) Gaixo dagoenari hitz gozoak esatea da k...


Irailean argitaratu zen Made in Galizako euskarazko bertsioa. Bere bidea egiten ari da. Liburua irakurri dute hainbatek (eta beste batzuek irakurgai daukate oraindik ere).Komunikabideetan oihartzun apala izan zuen aurkezpenak. Baina, hala ere, bi kronika egin zituzten:- Sechu Senderen galizierazko liburu arrakastatsua, euskerara ekarri dau Txerra Rodriguezek- Soziolinguistikari fikziotik heltzeak egiten du berezi 'Made in Galiza' liburuaEta horren ostean beste lau elkarrizketa egin ere:- Pompas de papel irratsaioan Sechuri egin zioten elkarrizketa.- Uberan.org webgunekoek (niri eta Sechuri)...


Behin baino gehiagotan aipatu dut blogean basamortuan nahiko bakarrik ibili naizela urteotan soziolinguistika lantzen euskaraz eta interneten. Azken aldian, ostera, soziolinguistikari buruzko blog batzuk sortu dira eta oasiak edo berogailuak bilatzea errazagoa da. Hona hemen horietako batzuk (batzuk zahartxoak dira, baina hala ere aipatzea merezi dute):- Telp tailerrak: Emuneko lankideek kudeatzen dute blog hau. Berria da, baina bizia. Euren berbetan, hainbat egoeratan euskaldunok sufritzen dugun deserosotasuna murrizteko, hizkuntza jokaera asertiboari esker gustorago egoteko eta e...


Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa izenburupean egingo dira aurten VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak, Donostiako Kursaaleko hitzaldi aretoetan. Jardunaldien webgunean dago egitaraua, eta izen emateko epea zabalik dago urtarrilaren 28ra arte. Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza ...


Topaguneak sortu zuen Kultur Errota, aspaldi, 1998an. Ordutik hona, Topaguneko euskara elkarteek ehunka kultur ekitaldi antolatu dituzte programa honi esker. Ehunka eta dabilen harriak jiraka jarrai dezala.Honako hauek dira programa honen ezaugarriak, Kultur Errotaren webgunearen arabera:Hitzaren lehentasuna: Eskaintzen diren emanaldietan euskararen erabilerak lehentasuna izaten du. Horrek ez du esan nahi inoiz berbarik erabiltzen ez duten ekitaldiak onar ezin daitezkeenik.Herri mailako ekitaldi xume, formatu txikikoen beharrari erantzutea.Kultur emanaldien kalitatea: Oinarrizko balo...


Euskalkiduna harro?

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-01-14 08:24

Honakoa zioen Igone Zabalak aurrekoan 31 eskutik blog ezinbestekoan:Beldur naiz euskalkiduna izatearen harrotasuna komunikazioa solaskidearen profil soziolinguistikoari egokitzeko beharraren aurretik jartzeak ez ote dakarren euskalkirik gabeko hiztunen gutxiespena eta bazterketa. Horren seinale ote da zenbait ikaslek erakutsi didaten autoestimu linguistiko ezin baxuagoa. Izan ere, behin baino gehiagotan gertatu zait klasekideen aurrean ahozko aurkezpena egiteko orduan ikasleren batek Gasteizekoa dela aitortzea eta bere euskaragatik barkamena eskatzea.Gogoratzen dut orain dela urte ba...


Woolard Kathryn-en arabera, hizkuntza bati indarra ematen dio nork egiten duen, eta ez non egiten den. Ez da indarra ikusten ez eskoletan ez bestelako erakunde ofizialetan (non agintea zorrotz ezartzen den), indarra ikusten da pertsonen arteko harremanetan, buruz buruko topaketetan, eta lantokiek eta bizitokiek ezartzen dituzten ezberdintasun iraingarrietan.Ibon Sarasolaren arabera, hizkuntza bat indartsu izateko kulturalki indartsua izan behar da. Horrek armadak baino indar gehiago du.Alessandro Durantik ñabardura bat gaineratzen du: komunitate baten hizkuntza hautuetan eragiteko ...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter