Zerk ematen dio indarra hizkuntza bati?
Woolard
Kathryn-en arabera, hizkuntza bati indarra ematen dio nork egiten duen,
eta ez non egiten den. Ez da indarra ikusten ez eskoletan ez bestelako
erakunde ofizialetan (non agintea zorrotz ezartzen den), indarra ikusten
da pertsonen arteko harremanetan, buruz buruko topaketetan, eta
lantokiek eta bizitokiek ezartzen dituzten ezberdintasun iraingarrietan.
Ibon
Sarasolaren arabera, hizkuntza bat indartsu izateko kulturalki
indartsua izan behar da. Horrek armadak baino indar gehiago du.
Alessandro
Durantik ñabardura bat gaineratzen du: komunitate baten hizkuntza
hautuetan eragiteko ahalmena duten norbanakoak izan badira. Esate
baterako, komunitateetako liderrak, artistak, ospetsuak eta abar.
Hiru iritzi horiek entzun ostean, gure hizkuntza komunitatearen bizitasuna zenbatekoa da?
Iruzkinak
Itzain 2013-01-11 11:31 #1
<p>Bizitasuna? Txikia, eta urritzen motel. Gure "leader" elebidun gehienak erdaraz bizi dira, eta euskara erritual jakinetarako eta haurrekin nahiz zakurrekin aritzeko utzi ohi dute. Lotsagorritzeko moduko jokabideak ikus daitezke abertzaleen artean (unionistak zertarako aipatu). Areago, Euskalgintzako erakundeetan ere, badauzkagu erdaraz bizi diren arduradunak nahiz langileak.<br />Hamaika adibide penagarri jar daitezke, euskararen bizindarra txikiagotu egiten dutenak, baina bada gaitz bat egoerari aurre egitea eragozten duena: hedabideetako kontrol zurrunak, euskaldun askoren konplexuak eta autozentsurak osatzen duten koktela.<br />Euskararen bizitasuna piztea badago, baina egungo martxan eta hipokresia baskoaren erreinuan zulora goaz, lagun.</p>
<p>Osasuna eta bizitasuna ugari!</p>
Utzi iruzkina: