Kategoria: etnolinguistikoa
Woolard Kathryn-en arabera, hizkuntza bati indarra ematen dio nork egiten duen, eta ez non egiten den. Ez da indarra ikusten ez eskoletan ez bestelako erakunde ofizialetan (non agintea zorrotz ezartzen den), indarra ikusten da pertsonen arteko harremanetan, buruz buruko topaketetan, eta lantokiek eta bizitokiek ezartzen dituzten ezberdintasun iraingarrietan.Ibon Sarasolaren arabera, hizkuntza bat indartsu izateko kulturalki indartsua izan behar da. Horrek armadak baino indar gehiago du.Alessandro Durantik ñabardura bat gaineratzen du: komunitate baten hizkuntza hautuetan eragiteko ...
Bizitasun etnolinguistikoa edo bizindarra? (Nork aditu du sekula bizindar hitza testuinguru honetatik aparte?) Orain arte bagenekien ikerketa luze baten ondorioz, bizitasuna neurtu egiten zela: faktore demografikoak, estatusa, sustengu ekonomiko zein politikoa, bakoitzaren hautemateak eta usteak, … Allartean blogari esker, jakin izan dut askoz sinpleago egin daitekeela:Inkesta edo adierazle-bateria konplexu baten ordez, Boix-Fusterrek zenbait indiziori jarraitzea proposatzen digu: a) denda edo jatetxeetan zein da hizkuntza publikoa? "nor da azkena?" ala "¿quíen es el último?" b) zen d...