Bizitasuna bizi-bizi
Bizitasun etnolinguistikoa edo bizindarra? (Nork aditu du sekula bizindar hitza testuinguru honetatik aparte?)
Orain arte bagenekien ikerketa luze baten ondorioz,
bizitasuna neurtu egiten zela: faktore demografikoak, estatusa,
sustengu ekonomiko zein politikoa, bakoitzaren hautemateak eta usteak, …
Allartean blogari esker, jakin izan dut askoz sinpleago egin daitekeela:
Inkesta edo adierazle-bateria konplexu baten ordez, Boix-Fusterrek
zenbait indiziori jarraitzea proposatzen digu: a) denda edo jatetxeetan
zein da hizkuntza publikoa? "nor da azkena?" ala "¿quíen es el último?"
b) zen da etorri berriek (alofonoek) lehen-lehenik adoptatzen duten
hizkuntza? c) kaleetako publizitate kartelak eta mezuak zein
hizkuntzatan daude? Haren ustez ez da askoz datu gehiagorik behar, lehen
inpresio bat egiteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: