Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Azatzak 64: DBH

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-05-27 08:01

Euskaldunon ahotan beti agertzen da ETB kritikagai. Ni ez naiz izango ETBren programazioa defendatuko duena. Baina lantzean behin poz txiki batzuk ematen dizkigu telebistak. Nahiz eta nire ustez behar beste baloratuak ez izan.   DBH telesailari dagokio 64. azatza. Umorezko telesaila da, institutu batean girotua. Irakasle xelebreak batzen dira. Aktore apartak ditu telesailak nire ustez. Eta, gainera, erreferentzia autozentratuak ere. Saioetako batzuk mundialak dira.   Adibidez hau …  


Xabier Bengoetxeak irabazi du 2012ko bigarren Hausnartu saria. Bertan aztertu ditu Gipuzkoako hainbat herri, euskararen arnasguneak direnak: Tolosaldeko hainbat herri txiki, hain zuzen ere (Aduna, Albiztur, Asteasu, Berastegi, Amezketa eta beste batzuk).   Aztertutako arnasgune guztietan euskarazko nagusitasun-moldaerak beheranzko norabidea du. Adibide esanguratsua da ama hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin duela nabarmen.   Herri hauetan dislokazio demografikoa gertatu da. Hiru iturri nagusi ditu dislokazio honek: emigrazioa, inmigrazioa eta jaiotze-tasaren ah...


Conta Ferrán Suay unha historia do tío Enric que se chama “A boa educación dos/as bahameños/as”. Nunha ocasión foi de vacacións ás illas Bahamas o tío Enric. Estaba alucinando coa xente de alí: homes e mulleres espectaculares, con grandes ollos e moitos con ollos verdes. Cando ían andando pola beirarrúa, se te vían vir, baixaban dela. Era todo alucinante.   Nun principio, pensou que era cuestión de hospitalidade e boa educación, mais era unha persoa moi atenta e fixouse...


Jone Miren Hernandezek proposatu du ezagutza, erabilera eta motibazioaren kontzeptuak, Txepetxen kontzeptuak, aldatzea. Eta gaitasunak, praktikak eta emozioak erabiltzea. Berak ondo azaldu ditu azaldu beharrekoak Baina gu ere gazteak izan ginen! artikuluan. Hona laburpena:     Ezagutza: Ezagutzan erreparatzea baino gaitasunean jarriko nuke nik arreta. Azken finean zer da ezagutza? Ezagutza gaitasun batzuk bereganatzean lortzen dugu; ezagutza bide bat da, prozesu bat eta ibilbide horretan gaitasunen lanketa da giltzarria. Gaitasunaz hitz egiterakoan pertsonarengan zentratzen ...


Nireak (ez horiek idazteko gaitasunagatik, jakina) ere izan zitezkeen artikulu batzuk ere hilabete honetan:     - Paula Kasares transmisioari eta sozializazioari buruz: http://www.etakitto.com/berriak/elkarrizketak/paula-kasares-soziolinguista-eta-nupko-irakaslea-seme-alabei-hizkuntza-transmititzeko-moduak-euskararen-geroa-baldintzatuko-du.html   - Kike Amonarriz ere beti bezain fin: http://www.hirinet.net/gizartea/kike-amonarriz-hizkuntza-bat-lantzeko-eta-hobetzeko-modu-bakarra-horixe-da-hitz-egiten-hastea   - Iñaki Segurolren salaketak: http://31eskutik.com/201...


Euskarazko edukigintzan umorea ez da izaten oso ohikoa. Badaude salbuespenak (beranduegi saioa, wazemank eta enparauak, Oilategia Euskadi Irratian, frankotiratzaile batzuk hor nonbait eta abar).   Horregatik, berri pozgarria da izparringia bezalako komunikabide bat sortu izana. Are gehiago, izparringiak duen umore beltz eta transgresore horrekin. Orain dela gutxi sortu bada ere, etorkizun itzela duela uste dut. Bejondeizuela!   (Izparringiako albiste aukeratu batzuk):   - Euskara ez dator dogon hizkuntzetik, Venusetik dator   - Ezpainetako margo gorriak eta ligeroak e...


Aurrekoan aztertu nituen ikerketa horren emaitza nagusiak. Eta oraingoan eragindako inpresioez hitz egin nahi dut.   Enpresetan euskara planak egiten gabiltzanon artean ikerketaren emaitzak ez dira harrigarriak izan. Jakin bagenikizkien. Hala ere, mesede handia da ikerketa sakon eta mamitsu batean agertzea. Orain bakarrik falta da ikerketa horren itzulpena, behintzat gaztelaniara eta ingelesera (aupa Iñigo! Esfortzua merezi du-eta!). Hori bai, ikerketa honi zerbait falta zaio nire ustez. Egiten diren baieztapenekin bat nator, nik ere horrela bizi dut gai hau. Baina baie...


2012ko hausnartu saria irabazi zuen Iñigo Fernandezek lan honekin. Labur-labur jasoko ditut ikerketaren emaitzak. Eta hurrengo artikulu batean eragindako inpresioak plausta botako ditut.   Hizkuntzak pertsuasio prozesuetan izan dezakeen eragin zuzena aztertzeko ikerketa ahalegin gutxi edo oso gutxi egin direla esaten du Iñigo Fernandezek. Eta berak horren inguruko azterketa egin gura izan du.   Luzatu barik, ondorioetara joko dut zuzenean. Edo hobeto esanda deigarriak egin zaizkidan ondorioetara.   - Euskarak abantaila pertsuasiboak eskaintzen ditu epe labur...


Arrueri aurre

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-05-02 13:20

Eskolaren bizkar utzi genuen zama, baina konturatu gara gehiegizko pisua dela. Bestelako estrategia batzuk landu behar dira.   Mikeldi Zeberiok esaten zuen honakoa: Zuzentasuna erraietaraino sartuta daukagu. Zuzentasunaren mesedetan bizitasunaren sakrifizioari kaleko egoera diglosikoa gehituta, espresiobide propioak eta berritzaileak sortzeko baliabide nahikorik gabe daude euskal gazteak.   Horri aurre egiteko Kike Amonarrizek euskañola aldarrikatzen du. Edo, hobe esanda, sormena, egokitasuna eta abar. Zuzentasunari mus, tira. TELPeroek ere gurasoei egin diete jaramon....


  Aurrekoan irakurri nuen praza agerkariko artikulu bat galizierazko webseriei buruz. Eta galdetu nuen twitterren ea gurean horrelakorik dagoen. Erantzunik jaso ez badut ere, euskarazko webserie txukun eta barregarria aurkitu dut: The arlotes.   Animaziozko webseriea da, nagusientzat, eta 90. hamarkadan girotua Gasteizen. The arlotes izeneko musika talde baten aitzakian, umorezko hainbat egoera plazaratzen ditu, baita garai haietako giroa bikain deskribatu ere.   Hemen dituzue lehen lau atalak:


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter