Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik bosgarren aurreiritzia. Euskara berezia baldin bada, aurreko punturen batean aipatu ditugun arrazoiengatik izanen da akaso. Testuinguru jakin batean, Europako mendebaldean, hizkuntzen mapa zaharrenetik iraun duen bakarra da, eta hizkuntzari eusteko grinaren, erabakiaren, edo dena delakoaren erakusgarri berezia da, agian ez oso ohikoa. Egonen dira egoera hori azalduko duten arrazoiak eta faktoreak, baina egia da gutxienez deigarria dela. Baina askotan euskararen berezitasuna euskararen barruko ezaugarriei lotu diogu. Gure ondo-ondok...
Derio eta Sondikakoak uztailean egin ostean, abuztu amaieran Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko kanposantuetatik pasatu eta han ere egin genuen gure ikerketaren landa-lana. Larrabetzura joan ginen lehendabizi. Txorierriko herririk euskaldunena da, eta gainera euskararen aldeko mugimendurik handiena izan duena historikoki. Hango emaitzak ikusteko irrikitan nengoen. Kanposantuko buelta egin ondoren, emaitzak honakoak: hilarrien %67a euskaraz (eta 2000. urtetik aurrera ia guztiak euskaraz). Handik Lezamara jo genuen. Hango kanposantua behatu eta emaitzak honakoak: hilarrien %34 eu...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik laugarren aurreiritzia. Hori ere makina bat aldiz entzun dugu. Ez dugu esanen hizkuntza bat ikastea oso gauza erraza denik, eta ahaleginik eskatzen ez duenik. Hizkuntzaren bat ikastea zer den probatu duenak badaki saiatu beharra dagoela. Eta euskararen kasuan ere hala da. Kontua da euskararen kasuan askotan esaten dela bereziki zaila dela, eta munduko hizkuntzarik zailenen artean dagoela ere entzun izan dugu. Hizkuntzalariek badakite, ordea, berez ez dagoela hizkuntza zailagorik edo errazagorik. Hizkuntzen artean badira aldeak, eta...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik hirugarren aurreiritzia. Hori ere nahikoa barneratua daukagu. Agian gaur egun gure birao edo juramentu gehienak, gazteek batez ere, gaztelaniatik hartzen ditugulako. Ez da, hala ere, topiko berria, aspalditik esaten baita euskarak ez duela biraorik eta hitz zikinik. Ziur asko hori esaten duenak ez zuen ikusi nahiko inguruan zer zuen, edo nolabaiteko puritanismoak bultzatuta esanen zuen. Euskarak baditu, jakina, beste hizkuntzen morrontzarik gabe jendea iraintzeko, biraoak botatzeko edo gauzak zakar adierazteko baliabideak. Propioak...
Urriaren 17tik 19ra izango da Hendaia film festival-aren lehen edizioa. Nazioarte mailako festibala egingo dute hendaiarrek. Hizkuntza eta kultura gutxituen inguruko nazioarteko film festibala. 170 film jaso dituzte eta orain ari dira aukeraketa egiten. Jaialdiko egunetan filmez gain, bestelakoak ere izango dira: erakusketak, eztabaidak, eta abar. Ez dakit hurbiltzeko modua izango dudan, baina gonbidatzen zaituztet hara joatera, 71. azatza Hendaian jarri dudalako.
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik bigarren aurreiritzia. Oso topiko zabaldua da, eta, itxuraz behintzat, oso gure gustukoa. Eta txikitasunaren kasuan bezala, hori ere zehaztu eta argitu behar da. Hasteko, esan beharko genuke ez dagoela hizkuntza zaharragorik edo berriagorik. Munduko edozein hizkuntza hartuta, eta bere bilakaeran atzera eginez gero, hizkuntzak sortu ziren unera iritsiko ginateke. Ez dugu aurkituko historiaren edo historiaurrearen une jakin batean artifizialki sortutako hizkuntza naturalik. Hartu euskara, edo gaztelania, edo kitxuera, edo arabiera&hel...
Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog interesgarritik “lapurtuko” ditugu eduki batzuk gaurtik hasita. Aurreiritzien kontrako pilulatxoak izan nahi dute hauek. Euskara hizkuntza txikia da: “Hizkuntza txikia” horrekin zer esan nahi dugun argitu beharko genuke deus baino lehen. Hiztun kopuruaz ari baldin bagara, orduan agian bai, agian hitz egin dezakegu hizkuntza txikiez eta handiez. Baina garbi izanda kantitate hutsaz ari garela, hiztunen kopuruaz. Kontua da askotan beste zerbait ulertzen dela “hizkuntza txikia” esaten denean, eta n...
Aurrekoan hilarrien gaineko azterketa ekarri nuen blogera. Eta gaurkoan ere horrekin nator. Esan bezala, Derio eta Sondikako hilerriak bisitatu nituen eta emaitzak hauek izan ziren: Derion hilarrien %16 euskaraz eta Sondikan %7,3. Zergatik ia 10 puntuko aldea herririk herrira? Ezagutzen ez duenarentzat, Sondika zein Derio Txorierrin daude. Deriok ia 6.000 biztanle ditu eta Sondikak ia 5.000. Euskararen ezagutza datuak antzekoak dira bi herrietan (euskaldunen kopurua gutxi gorabehera heren bat da herri bietan), eta erabilera ere antzekoa (neurketarik ez badago ere, bi herrieta...
Bernardo Penabade soziolinguista handia Galiziako hilerrietan azterketa egiten ari da: galizierazko hilarrien bila. Baina ez ondarea jagoteko, baizik eta herrietan galizieraren alde egon daitezkeen pertsonak aurkitzeko bide gisa. Sare soziala eraikitzeko bide gisa. Bere azterketaren emaitzak dira Galizian %0,1etik %0,3ra direla galizierazko hilarriak. Eta, horren arabera, herri galegozaleak eta ez hain zaleak bereizi ditu. Bere emaitzak balioztatzeko eskatu zidan ea gurean hilerririk behatu ahal nuen, emaitzak alderatzeko. Derio eta Sondikako hilerrietara hurreratu nintzen (Derioko ...
EIZIEk bultzatutako literatura unibertsala bildumak 150 liburutik gora eman du argitara euskaraz, 150 liburu kanoniko. Kritikak kritika, euskararen komunitatearen garapenerako aurrerapauso galanta da hauxe. Aurrerapauso garrantzitsua. Corpus plangintzarako bezainbat estatus plangintzarako. Ezta?