Kanposantuko soziolinguistika (III)
Derio eta Sondikakoak uztailean egin ostean, abuztu amaieran Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko kanposantuetatik pasatu eta han ere egin genuen gure ikerketaren landa-lana.
Larrabetzura joan ginen lehendabizi. Txorierriko herririk euskaldunena da, eta gainera euskararen aldeko mugimendurik handiena izan duena historikoki. Hango emaitzak ikusteko irrikitan nengoen. Kanposantuko buelta egin ondoren, emaitzak honakoak: hilarrien %67a euskaraz (eta 2000. urtetik aurrera ia guztiak euskaraz).
Handik Lezamara jo genuen. Hango kanposantua behatu eta emaitzak honakoak: hilarrien %34 euskaraz (Lezaman populazioaren %70 inguru da euskalduna, Larrabetzun %80a).
Eta, azkenik, Txorierriko hilerri nagusien artean azkena: Zamudiokoa. Emaitzak guztiz harrigarriak izan ziren niretzako: euskarazko hilarriak %11 (Derion baino gutxiago bai ehunekoetan baita kopuruan ere). Harrigarria da Zamudion Derion baino euskarazko hilarri gutxiago egotea, kontuan izanda Zamudion populazioaren erdia euskalduna dela (Derion heren bat).
Hipotesirik baten bat?
Bestalde, oso interesgarria da Iñaki Peñak Lesakan egin duen behaketa. Han hilarrien %44 dago euskara hutsez. Emaitzak gehitzen ari dira ...
Iruzkinak
patxi lurra 2013-09-24 19:58 #1
Utzi iruzkina: