Kategoria: burela
Derio eta Sondikakoak uztailean egin ostean, abuztu amaieran Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko kanposantuetatik pasatu eta han ere egin genuen gure ikerketaren landa-lana. Larrabetzura joan ginen lehendabizi. Txorierriko herririk euskaldunena da, eta gainera euskararen aldeko mugimendurik handiena izan duena historikoki. Hango emaitzak ikusteko irrikitan nengoen. Kanposantuko buelta egin ondoren, emaitzak honakoak: hilarrien %67a euskaraz (eta 2000. urtetik aurrera ia guztiak euskaraz). Handik Lezamara jo genuen. Hango kanposantua behatu eta emaitzak honakoak: hilarrien %34 eu...
Aurrekoan hilarrien gaineko azterketa ekarri nuen blogera. Eta gaurkoan ere horrekin nator. Esan bezala, Derio eta Sondikako hilerriak bisitatu nituen eta emaitzak hauek izan ziren: Derion hilarrien %16 euskaraz eta Sondikan %7,3. Zergatik ia 10 puntuko aldea herririk herrira? Ezagutzen ez duenarentzat, Sondika zein Derio Txorierrin daude. Deriok ia 6.000 biztanle ditu eta Sondikak ia 5.000. Euskararen ezagutza datuak antzekoak dira bi herrietan (euskaldunen kopurua gutxi gorabehera heren bat da herri bietan), eta erabilera ere antzekoa (neurketarik ez badago ere, bi herrieta...
Bernardo Penabade soziolinguista handia Galiziako hilerrietan azterketa egiten ari da: galizierazko hilarrien bila. Baina ez ondarea jagoteko, baizik eta herrietan galizieraren alde egon daitezkeen pertsonak aurkitzeko bide gisa. Sare soziala eraikitzeko bide gisa. Bere azterketaren emaitzak dira Galizian %0,1etik %0,3ra direla galizierazko hilarriak. Eta, horren arabera, herri galegozaleak eta ez hain zaleak bereizi ditu. Bere emaitzak balioztatzeko eskatu zidan ea gurean hilerririk behatu ahal nuen, emaitzak alderatzeko. Derio eta Sondikako hilerrietara hurreratu nintzen (Derioko ...