Hilarriak eta hilerriak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-09-09 08:14
3

Bernardo Penabade soziolinguista handia Galiziako hilerrietan azterketa egiten ari da: galizierazko hilarrien bila. Baina ez ondarea jagoteko, baizik eta herrietan galizieraren alde egon daitezkeen pertsonak aurkitzeko bide gisa. Sare soziala eraikitzeko bide gisa.

Bere azterketaren emaitzak dira Galizian %0,1etik %0,3ra direla galizierazko hilarriak. Eta, horren arabera, herri galegozaleak eta ez hain zaleak bereizi ditu. Bere emaitzak balioztatzeko eskatu zidan ea gurean hilerririk behatu ahal nuen, emaitzak alderatzeko.

 

Derio eta Sondikako hilerrietara hurreratu nintzen (Derioko hilerria ez da Bilbokoa, Derio herrikoa baizik). Derion 64 hilarri daude euskaraz (%16) eta Sondikan 34 (%7,3). Emaitzak harrigarriak dira. Biztanleen %40k baino gutxiagok daki euskaraz bi herri hauetan eta, hala ere, Galiziako datuak gainditzen dituzte erraz asko (gogoratu behar da Bernardok behatutako herri askotan galiziera herritar guztiek jakin eta egiten dutela).

 

Emaitzak hor daude ...

patxi lurra

patxi lurra 2013-09-10 13:37 #1

patxi lurra

patxi lurra 2013-09-10 13:38 #2

txerra

txerra 2013-09-24 10:01 #3

<p>I&ntilde;aki Pe&ntilde;ak bere blogean honako artikulu gomendagarria egin du: <a href="http://arinduz.org/wordpress/inaki/2013/09/23/hilarriak-hilerrietan-eta-mendietan/">Hilarriak hilerrietan ... eta mendietan</a>.</p>


Utzi iruzkina: