Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Granjan ematen zaie euskara, eskola-pentsuan. Horretan urteekin lorpen handia izan dugu: gure pentsuak beste pentsuen antza eta maila du granjarako. Granjaren lau hormetatik aterata, bigantxak belarri nahi. Belarra bestelakoa nagusi. Eta bestelako belarra nahiago. Eta gure belarrak zaporea arazo.


Tribuaren berbak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-12-03 08:54

Gure tribuaren berbak, gure komunitatearen eleak. Blog honetan bada izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak izeneko ataltxoa. Tribuaren berbak dira eginda aurkitu ditudan nire telebista saioak.   Arina da saioa, positiboa, zerbait ikasten duzu beti (euskaltegiaren berbaren jatorria nik ez nekien, adibidez), labur egiten da. Eszenaratzea ere ezberdina da, originala izatea kasu honetan erraza ez izan arren. Euskarari buruzko programa arina egitea ez da erraza. Gaiari buruz asko dakigunok ere asetzen gaitu saioak, eta hori ere ez da samurra.   Gainera, internet bidezko komunikazi...


Bilbon, urrian, Idazkurleak sortzen ikastaroa antolatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak eta parte hartu nuen. Harkaitz Cano izan genuen gidari idazmen eta irakurmenaren arteko ikastaroan. Idazketa eta irakurketa uste baino hurbilago daudelako. Izan ere, XXI. mendeko idazlea ekologista da, beste leku batzuetan dagoena hartu, nahastu eta produktu berriak sortzen ditu. Eta irakurtzean denok gure buruan idatzi egiten dugu, denok gure buruan birsortu egiten dugu istorioa. Denok gara idazkurleak!   Idazle eta irakurle rolak apurtzen dituen ikastaroa izan da. Irakurleok sortzera deitu egiten ga...


Aikor aldizkarian honako artikulu hau argitaratu didate: Udan Bernardo Penabade galiziarrarekin egoteko aukera izan nuen. Bernar­do Lugoko kostaldean bizi da, Marinha izeneko eskualdean. Bera institutuko irakaslea da eta interbentzio soziolinguistiko oso interesgarria ari da garatzen: Bu­rela eredua (edo Linguaviva). Euren asmoa da galizieraren arrastoak egunerokoan aurkitzea. Horretarako, ikertu dituzte auzokideen komunitateko aktak, notarietako agiriak, komertzioetako paisaia eta fakturak, ezkontza-agiriak… Baina, ikerketa hilerrietan hasi zu­ten eta hor dago gar...


Euskararen garabideei buruz orain dela 25 urte plazara irten zen liburu ezinbesteko bat: Un futuro para nuestro pasado. Liburu horrek soka handia ekarri zuen bere garaian eta, gaur egun ere, euskal soziolinguistikan aipatuena izango da. 25 urte beranduago, Hiztunpolisa liburua erditu du Jon Sarasuak. Nire ustez, beste mugarri handi bat ipini beharko lukeen liburua, Txepetxen liburua bezala, aizue. Bigarren edizioa atera dela entzun dut, eta benetan pozten naiz. Liburu mamitsua da, probokatiboa, ezberdina, gurean zentratua. Kontzeptu berri askotxo dakar, diskurtso berri baterako mamia, geroa...


Hiztunpolisa liburuaren bigarren pilula:   Sukaldea elikadura-katea ziurtatzen duen artefaktu eta funtzio-multzoa da. Modu prekarioan azken bost hamarralditan egin dugun horixe, neurri batean. Hizkuntzaren corpus aparatua, eta hezkuntza aparatua, eta hedabide aparatua, eta kulturgintza aparatua, eta euskalduntze-alfabetatze aparatua, eta familia-transmisioa, eta enpresen euskalduntzea, eta administrazio jarduera, eta beste hainbat. Sukaldeko aparatuak zaindu, konpondu, berriak egin, sukaldeko hormak diseinatu eta etxe-egituretan eragin beharra dago.


Aldatu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-11-21 08:32

Hizkuntzaz aldatzeak autoritatea galtzeko edo autoritatea irabazteko balio du. Norberak duen hizkuntza mailak zehazten du autoritatea galdu edo irabaztea. Galizian tokatu zait bi hitzaldi ematea, gaztelaniaz (zati batzuk galizieraz) eta igarri egiten dut hori. Euskaraz mila aldiz erosoago nabil, eta batzuetan sentsazioa izan dut gaztelaniaz herrenagoa naizela. Izan ere, hizkuntzaz aldatzeak aldaketa soziala dakar. Ni batez ere lan munduan nabil hizkuntza aldaketa sustatzen. Eta askotan oztopoekin topo egin dut, batez ere, aldaketa hori gauza formal eta teknikoetarako sustatzen aritu izan n...


Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburua irakurri dut. Eta handik ateratako 10 pilula ekarriko ditut blogera, tarteka marteka. Lehenengoa gaur.   Nori interesatzen zaio horrelako jakintza-adar bat?   Galdera ez da hutsala, interesak bultzatzen baititu jakintza-adarrak. Nekez espero dezakegu alor honetako jakintza-garapen handirik metropoli akademiko handietatik. Aitzitik, zirkuitu nagusietan modan jartzen diren kontzeptu erakargarriekiko zuhurtasun puntu bat izatea hobe dugu, bestelako beharrak baitabiltza eragiten mundu akademiko horietan. Inondik sortzekotan, hizkuntza komunitate min...


Berriki irakurri diot Jon Sarasuari euskarazko kulturgintzak erresonantzia-kaxa indartsuagoak behar dituela. Uste dut horretan denok ados gaudela. Kulturgintzakoak eta kulturgintzakoak ez direnak. Kontua da zelan lortu erresonantzia-kaxa indartsuagoak. Eta nik neuk ere ez dut erantzunik. Dena den, badaude kaxa batzuk eta horien berri ematen saiatu naiz azatz hauetan. Gaurkoan ere beste kaxa bat dakart hona: katalogoa. Hasiera batean, Nafarroako euskara zerbitzukoek abiatu zuten. Gero elkarlana areagotu, eta EAEko hainbat euskara zerbitzuk ere hartu zuten parte. Hasiera batean, paperean emat...


Hiznet gradu-ondoa egin nuen bere garaian. Formazio gisa ezinbestekoa da nire ustez. Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko ezinbestekoa. Baina, horrez gain, urteen poderioz, bestelako baliabide interesgarriak ere eskaintzen ditu: ikerketa lanak. Orain dela urte batzuk, pentsaezina zen horrenbesteko ikerketa corpusa egotea. Eta, gainera, horietako asko eta asko denon eskura, interneten. Gure harribitxia da, gure soziolinguistikako ikerketa corpusa. Guztira, gaur Hizneteko webgunean 131 ikerketa daude. Eta honela banatu ditut: Gehienak lan munduari buruzko ikerketak dira, eta haren a...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter