Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Azatzen zurrunbiloan jarraitzen dugu. Oraingoan proposamen ezberdina ekarri dut azatzen zerrendara: Erroa. Erroa argitaletxea euskara errazeko liburuak argitara emateko jaio zen. Zenbat Gara elkartearen ekimena da hauxe. Euren helburua nagusia hauxe da, euren berbetan: gazteek eta helduek euskara ikasteko eta literatura euskaraz irakurtzen hasteko material egokien beharra. Ingurumari horretan, Erroa argitaletxea Euskara errazean sailarekin ateratzen da plazara estreinakoz, euskara ikasleei eta euskaraz irakurtzen abiatu nahi duten lagunei literatura egokitua eta mailakatua eskaintzen ...


Egungo hizkuntza gehienek herri-bulkadatik eta gizarte zibilaren antolaketatik azpiegiturak sortuz soilik izango dute datozen hamarraldietan garabideak jartzeko aukera, eta prozesu horiek sortzeko nolabaiteko “know-how”a inon gutxi dago. Ez da kontua euskara eredu hartzea. Batetik, eredurik ez dagoelako: hizkuntza bakoitzaren bidea errepikaezina da, eta komunitate bakoitzak bere taupada du. Bestetik, euskararen bidea eredu jartzeak lotsagorritu egin beharko gintuzke: ez da ba gure egoera etxafleroak botatzeko modukoa.   Guztiarekin, ehunka gako ditu euskalgintzak haiengan ...


Zer eman du 2013. urteak euskalgintza eta soziolinguistika gaietan? Laburpen pertsonal txiki bat egin nahi izan dut. Eta gauza positiboei kasu eginez. Ekarpen teoriko-praktikoei dagokienez, Iñaki Martinez de Lunaren Framing berria nabarmenduko nuke. Ekarpen mamitsua egin zuen Bat aldizkarian eta beste aditu batzuek hari ere erantzun. Baina Hiztunpolisa izan da nire ustez nagusi alor honetan 2013an. Mugarria jarri behar duen liburua da, mugarria jarri behar duen ekarpen teoriko-praktikoa da. Euskalgintzan ere ekarpen praktikoak izan dira. Alde batetik, arnasguneen inguruko lan dinamik...


Hiztun komunitatearen erdigunean kokatzen dira “hiztun osoak”, funtzio informal eta formal desberdinak euskaraz egoki egiteko gai direnak. Horiek baino erdigunerago, euskaraz bizi eta euskaraz kontsumitzeko hautua egin dutenak. Eta horien artean biziberritzearen gidaritzan are erdirago, euskararen garapen prozesuan aktiboki engaiatuta dauden milakak. Egitura honetan ertzeragoko zirkuluetan daude hizkuntzaren ezagutza eta erabilera-maila desberdineko pertsonak, hezkuntza prozesuaren bidez soilik ukitzen dutenak, hartzaile pasiboak, ez-hiztun positiboak eta beste hainbat multzo.


Tximintxok

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-12-19 11:47

Orain dela 10 urte, Derion batzuok euskaldun modura genuen hizkuntza esperientzia liseritu, arrazionalizatu, barneratu genuen. Eta, gero, esperientzia hori aldatzeko, kolektiboki auto-antolatu. Hizkuntza komunitatearen nukleo sinbolikoa egituratzea genuen helburu. Horretarako, alor batzuetan geneuzkan (eta ditugun) ezberdintasunak alboratu eta dinamika ez alderdikoia aurrera eraman dugu. Community fostering plangintzari oratu diogu hasieratik: funtzioak eskuratu, gertukotik abiatu, erabilera ardatz, ... Paperean ondo geratzen den arren, nukleo sinbolikoaren egituratzean aurrerapausoak egin...


Corpusaren osaketan ez dago euskararen problematika sozialaren iturria. Baina hiztunen berba-gorputzari lotutako sintomak badira gaitzaren parte. Gure hizkuntzaren espresio potentziala ahula denik ez nuke esango. Euskararen potentzia mihiartean ahula dela bai, esan liteke. Potentzialean ez da ahula. Mingainetan ahula da, kolore gutxikoa. Mingainen potentzian da makala. Eta likidoaren zati bat hortik ari gara galtzen hiztun-hautuetan.


Bertsolaritzaren meza nagusia atzo izan zen. Eta oraindik ajea itzela dakar horrek. Bihotzak sentimenez bete zizkiguten atzo zortzi bertsolariek. Baina azatzetan txapelketa txikiagoei leku egitea ere gustatzen zaigu. Eta horregatik bertsoarekin zerikusia duen, baina txapelketa nagusia ez den zerbaitekin nator gaurkoan.   Zarauzko Kopla Txapelketa urtero egiten da, ametsen fabrikan, Putzuzulon. Aurtengoa abenduaren 20an izango da. Zintzarriaren bila hainbat bertsolari ibiliko dira nor baino nor. Txapelketa freskoa, arina, bizia, txinpartaduna, umoretsua nahi izanez gero, ez galdu Zarauz...


Euskaldun koherente eta gaitu izateak gaur eta hemen ahalegina eskatzen du. Eta hurrengo belaunaldian ahalegina eskatuko du. Horregatik, ez da zentzu onekoa hamazortzi urteko euskaldun batek, eskola ibilbidea bukatuta, matematikako, fisikako, historiako eta gizarte alorreko ehunka teoria jakitea, eta hizkuntzen dinamikari buruzko abc-a ez jakitea, bere bizitzan eragin handikoa izango den hizkuntza-desoreka baten biziko denean.


Aurrekoan deskubritu nuen kontzeptu hau: community empowerment. Gurean erabilgarri izan daitekeelakoan euskaratu ditut labur-labur kontzeptu honen gainekoak. Informazio gehiago nahi duenak hemen dauka eskura hainbat liburu gaiari buruz.   Zer da? Komunitateko kideek euren bizitzen hainbat alorren gaineko kontrola areagotzeko prozesua. Zer ulertzen dugu komunitateaz? Komunitatea jende talde bat da. Normalean gune batean kokatuta dago (ez dauka zertan). Interes, kezka edo nortasun komunak izan behar dituzte pertsonek komunitatea osatzeko. Tokikoak izan daitezke, nazionalak edo nazioartek...


Azaroa eta abendua hilabete oparoak izan ohi dira, liburugintzan zein musikagintzan behinik behin. Soziolinguistika artikuluetan ere halakoxeak izan dira. Bilduma pertsonaleko hainbat artikulu batu ditut: - Ruben Sanchezek “Euskal Herriaren mugak” izenekoa plazaratu du eta arnasguneetan bizi direnei adorea eman (edo): http://www.argia.com/blogak/ruben-sanchez/2013/11/06/euskararen-herriaren-mugak/   - Eneko Bidegainek hausnarketa polita egin du gai beraren haritik: Anitz gara http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-11-15/005/003/anitz_gara.htm   - Leire Narbaizak eus...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter