Komunitate boteretzea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-12-11 08:56

Aurrekoan deskubritu nuen kontzeptu hau: community empowerment. Gurean erabilgarri izan daitekeelakoan euskaratu ditut labur-labur kontzeptu honen gainekoak. Informazio gehiago nahi duenak hemen dauka eskura hainbat liburu gaiari buruz.

 

Zer da? Komunitateko kideek euren bizitzen hainbat alorren gaineko kontrola areagotzeko prozesua.

Zer ulertzen dugu komunitateaz? Komunitatea jende talde bat da. Normalean gune batean kokatuta dago (ez dauka zertan). Interes, kezka edo nortasun komunak izan behar dituzte pertsonek komunitatea osatzeko. Tokikoak izan daitezke, nazionalak edo nazioartekoak.

 

Zer da boteretzea? Komunitateko kideek euren bizitzen gaineko faktore eta erabakien kontrola areagotzeko prozesua da. Prozesu honetan kideek euren aktibo eta gaitasunak areagotzen dituzte. Komunitatea garatzetik harago doa, parte hartzea areagotzetik harago doa. Boterearen gaineko negoziazioa dakar ezinbestean boteretzeak: pertsona batzuk (komunitateko kideak) boteretu dira, beste batzuek boterea galduko duten neurri berean.

 

Zelan egiten da boteretzea? Komunitateak eurak bakarrik boteretu ahal dira: ezin du kanpoko inork boteretu. Besteek katalizatu, lagundu edo erraztu dezakete prozesua, baina besterik ez.


Utzi iruzkina: