Kategoria: boteretzea
Esan nuen ba aurrekoan: empowerment murtxikatu barik eta zer eta desempowerment sortu! Eta, jakina, digeritzeko zailtasunak izan ditut. Kontzeptua ez nuen behar bezala azaldu. Ea ba oraingoan. Botere-gabetze moduan ekarri nuen euskarara eta terminoa okerra da. Ez da gabetzea, uztea baizik. Botere-uztea izango litzateke itzulpen egokiagoa. Botere-uztea erabiliko dut ba! Termino okerra erabiltzeaz gain, kontzeptua bera ez nuen ondo azaldu (edo ez nuen behar bezala ulertu). Desempowerment hauxe da: pertsona edo pertsona talde batek bere boterea bazterrean uzten du erabili ordez, ...
Allartean bezala, Ainhoa Ezeizaren bidez heldu nintzen desempoderamiento kontzeptura. Empowerment kontzeptua (boteretzea gurean antza) oraindik ondo irentsi barik izan eta zer eta desempowerment kontzeptua sortu! Murtxikatu dezagun apur bat boteregabetze kontzeptua (edo horrelako zerbait: ahaluztea bezala ere irakurri dut). Azkenean, labur zurrean eta zehatz hauxe esan gura du: boterea bazter batean utzi eraikuntza kolektibo bati lekua uzteko. Hau da, boteredunek boterea besteen esku uztearen prozesuari deitzen zaio desempowerment antza. Hala ere, interneten bila arituz gero, botere...
Aurrekoan deskubritu nuen kontzeptu hau: community empowerment. Gurean erabilgarri izan daitekeelakoan euskaratu ditut labur-labur kontzeptu honen gainekoak. Informazio gehiago nahi duenak hemen dauka eskura hainbat liburu gaiari buruz. Zer da? Komunitateko kideek euren bizitzen hainbat alorren gaineko kontrola areagotzeko prozesua. Zer ulertzen dugu komunitateaz? Komunitatea jende talde bat da. Normalean gune batean kokatuta dago (ez dauka zertan). Interes, kezka edo nortasun komunak izan behar dituzte pertsonek komunitatea osatzeko. Tokikoak izan daitezke, nazionalak edo nazioartek...