Kategoria: komunitatea
Soziolinguistikan eta auzo jakiteetan (soziologia, jendarte psikologia edo antropologian) hizkuntza komunitate kontzeptua erabilienetakoa da eta, aldi berean, eztabaidatuenetakoa. Horren adibide euskarazko ordainak izan daitezke: hizkuntza komunitatearekin batera hiztun-komunitate, hiztun-herria, hiztun taldea, komunitate linguistiko, … Gatazkatsua da adigaia eta gatazkatsua adiera bera. Maddi Juaristik kontzeptuaren aurre-atzeak, ertzak eta tolesdurak ederto azaldu eta irudikatu ditu honako prezi honetan: Izan ere, irudikatzen erraza izan daitekeen arren, komunitatea zer den...
Fishmanek behin eta berriro aipatzen du gertuko komunitatean dagoela euskararen etorkizuna. Ni ere iritzi berekoa naiz. Aspalditxo batu nituen ekimen batzuk. Artikulua aspalditxo idatzi nuelako, baina galduta egon da nire paperen artean. Berandu ez denez, horra hor gertuko komunitatea indartzeko ekimen batzuk: - Parketarrak ekimena: http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=j8KX4DucRpg - Aiaraldea.com http://www.aiaraldea.com/ - Euskoaren ekimena: http://www.euskalmoneta.org/euskoa-eta-euskara/ - Familiaola: http://www.urtxintxa.org/euskara/famil...
Aurrekoan deskubritu nuen kontzeptu hau: community empowerment. Gurean erabilgarri izan daitekeelakoan euskaratu ditut labur-labur kontzeptu honen gainekoak. Informazio gehiago nahi duenak hemen dauka eskura hainbat liburu gaiari buruz. Zer da? Komunitateko kideek euren bizitzen hainbat alorren gaineko kontrola areagotzeko prozesua. Zer ulertzen dugu komunitateaz? Komunitatea jende talde bat da. Normalean gune batean kokatuta dago (ez dauka zertan). Interes, kezka edo nortasun komunak izan behar dituzte pertsonek komunitatea osatzeko. Tokikoak izan daitezke, nazionalak edo nazioartek...
Gurean bi komunitate ei daude. Mila aldiz entzun eta irakurri dugu. Azkena Joseba Kamiori #sarekohizkuntzak jardunaldian. Eta bai, egia da, komunitate bi daude gurean, baina ai ai ai zeintzuk dira komunitate horien mugak? Zeren inguruan ardazten dira ba?Hizkuntzak definitzen ditu komunitate biak? Hizkuntzak ala beste zerbaitek? Nire ustez, hizkuntzak ez ditu definitzen komunitateak gurean: batzuontzako akaso bai, baina gehienentzako ez. Izan ere, zein dago zugandik hurbilen: euskaraz egiten duen UPN ala Sarkozyren botantea ala euskaraz ez dakien Bildu zein EAJ bozkatzen duena?Hizkun...