Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Hiznet gradu-ondoa egin nuen bere garaian. Formazio gisa ezinbestekoa da nire ustez. Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko ezinbestekoa. Baina, horrez gain, urteen poderioz, bestelako baliabide interesgarriak ere eskaintzen ditu: ikerketa lanak. Orain dela urte batzuk, pentsaezina zen horrenbesteko ikerketa corpusa egotea. Eta, gainera, horietako asko eta asko denon eskura, interneten. Gure harribitxia da, gure soziolinguistikako ikerketa corpusa. Guztira, gaur Hizneteko webgunean 131 ikerketa daude. Eta honela banatu ditut: Gehienak lan munduari buruzko ikerketak dira, eta haren at...


Iaz ekin zion Musikatea programari Fermin Etxegoienek Euskadi Irratian. Eguerdietan ematen zuten eta sarritan entzuten nuen. Ikasturte honetan berriz ordutegia aldatu eta gauera pasa dute. Eta ia gauero entzuten dut, belarritarako gozamen. 73. azatza beraz Musikateari. Zergatik? Musikari buruzko irratsaioa da, ez euskarazko musikari buruzkoa. Baina euskarazko musikak leku berezia izan du eta du irratsaioan. Leku berezia eta duina. Gainera, Ferminen jakintza entziklopedikoa lagun, musikagintzan aditu ez garenok ere zerbeza artean berba egin dezakegu hontaz edo hartaz.


Motibazioa sustatzeko blogetik zortzi artikulu “lapurtu” ditut. Euskararen imaginarioaren inguruan dauden zortzi aurreiritziei aurre egin nahi diete bertan botatako argudioek. Euskaldunok “armatu” behar dugu geure burua, argudioz jantzi behar ditugu gure diskurtsoak, argudioak izan baditugulako. Beraz, hona hemen zortzi aurreiritzi hauen kontrako argudioak: - Erruleta 1: Euskara hizkuntza txikia da   - Erruleta 2: Euskara hizkuntza zaharra da   - Erruleta 3: Euskara hizkuntza garbia da   - Erruleta 4: Euskara hizkuntza zaila da   - Erruleta 5: Eu...


Iraila eta urria gogorrak izaten ari  dira, baina leundu egiten dute aldapa artikulu on batzuek. Niri ere gustatuko litzaidake horrelakoak idaztea:   - Gema Sangines eta Ferran Suayri egindako elkarrizketa Berrian: http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-17/011/001/euskararen_ezagutzak_derrigorrezkoa_izan_behar_du_euskal_herrian.htm   - Eredugarritasun kontuekin jarraituz Aiert Goenagak Gara egunkarian: Gure estiloa geureago http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130905/420842/eu/Gure-estiloa-geureago - Familian ere eredua eman behar dela diote Telpeko lagunek: http://telpta...


Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik zortzigarren aurreiritzia. Kutsadura ez da hizkuntzen arteko harremana adierazteko termino egokia, besteak beste, oso konnotazio txarra duelako, eta zenbaitetan oso normalak, ohikoak eta ezinbestekoak diren fenomenoak azaltzen ditugulako hitz horrekin. Hizkuntzen artean hitzak trukatzea eta mailegatzea gertaera guztiz arrunta da, saihestezina, eta ohikoa. Munduko hizkuntza guztiek, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, beste hizkuntza batzuetatik hartutako hitzak dituzte. Nazioarteko hizkuntzarik zabalduenak ere (ingelesa, fr...


A letra miuda aldizkari soziolinguistikoan argitaratu didate artikulu bat. Tximintx: dez anos traballando en community fostering. Jarraian daukazue artikulua. Nahiago baduzue, deskargatu dezakezue ere pdf bertsioa. Hai dez anos uns mozos (e non tan mozos) de Derio embarcámonos nunha aventura que se chamou Tximintx, que significa chincha e é o alcume co que os das vilas dos  arredores se referían á xente de Derio.  Unha aventura que se chamou e se chama Tximintx. Unha aventura colectiva, percorrendo novos camiños e recollendo algún que out...


Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik zazpigarren aurreiritzia. Batzuek uste dute, baita esan ere, hizkuntza batzuk primitiboagoak eta sinpleagoak direla. Jakina, gogoan dituztenak Afrikako, Amazonaseko edo Australiako tribuen hizkuntzak dira. Uste dute ez direla hain hizkuntza eboluzionatuak, sinpleagoak direla, ez hain zehatzak… Hori guztia aurreiritzien eta ezjakintasunaren ondorioa da. Hizkuntza horiek aztertu eta ezagutu dituzten hizkuntzalariek garbi esan eta erakutsi dute hizkuntza horien egitura gainerakoena bezain aberatsa eta konplexua dela. Ustezko ...


Urtebete pasa da Made in Galiza euskaraz argitaratu zenetik. Urte honetan honakoak gertatu dira liburuaren inguruan.   Aurkezpenaren bi kronika egin zituzten:   - Sechu Senderen galizierazko liburu arrakastatsua, euskerara ekarri dau Txerra Rodriguezek - Soziolinguistikari fikziotik heltzeak egiten du berezi 'Made in Galiza' liburua   Eta horren ostean beste lau elkarrizketa egin ere:   - Pompas de papel irratsaioan Sechuri egin zioten elkarrizketa.   - Uberan.org webgunekoek (niri eta Sechuri). Gainera, webgunean bertan Sechuren poema eta ipuin euskaratu bana ere a...


Azatzak 72: Tumatxak

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-10-02 08:21

ETB1i buruz berba asko egin da azken aldion. Ematen du behingoz euskarazko katearen aldeko indarra egiten hasi direla EiTBn. Bazen garaia!   Programazio berrian Tumatxak izeneko saioa nabarmenduko nuke nik. Gaur bertan laugarren saioa emango dute eta irrikitan nago Napoka Iriak eta Irazokik egin behar dituzten bertsioak entzuteko.   Programa txukuna da, diseinuan proposamen berria dakarrena. Kulturgintzaren sozializazioan urrats nabarmena dakarrena. Hala ere, nik gaur egungo edukiei ere egingo nien sarbide. Baina … Esandakoa, tumatxak saioarekin gozatzen jarraitzeko prest ...


Motibazioa sustatzeko baliabideak izeneko blog-etik seigarren aurreiritzia. Euskarak historian zehar nozitu duen atzerakada sozial eta geografikoan, landa ingurua eta baserria izan da sarritan haren gotorlekua, euskarari hobekien eutsi dion gunea, eta horrek euskararen eta baserriaren arteko identifikazioa sortu du. Herritik eta kaletik desagertu den hainbat kasutan, baserriak eutsi dio. Baina ideia horri ñabardurak egin behar zaizkio. Euskara, historian zehar, idatziz ez bada ere, herri eta hiri txiki nahiz handietako herritarren hizkuntza izan da. Herritar xeheena, baina bait...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter