Azatzak 72: Tumatxak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-10-02 08:21
2

ETB1i buruz berba asko egin da azken aldion. Ematen du behingoz euskarazko katearen aldeko indarra egiten hasi direla EiTBn. Bazen garaia!

 

Programazio berrian Tumatxak izeneko saioa nabarmenduko nuke nik. Gaur bertan laugarren saioa emango dute eta irrikitan nago Napoka Iriak eta Irazokik egin behar dituzten bertsioak entzuteko.

 

Programa txukuna da, diseinuan proposamen berria dakarrena. Kulturgintzaren sozializazioan urrats nabarmena dakarrena. Hala ere, nik gaur egungo edukiei ere egingo nien sarbide. Baina …


Esandakoa, tumatxak saioarekin gozatzen jarraitzeko prest nago. Gaurko saioaren zain. Sutagar eta Amaia Zubiria.

 

Aurreko saioak nahieran:

 

Tumatxak 1: Mikel Laboa eta Hertzainak

 

Tumatxak 2: Benito Lertxundi eta Zarama

 

Tumatxak 3: Niko Etxart eta Gozategi

iker

iker 2013-10-02 14:42 #1

<p>Laster datorren <strong><em>Tribuaren berbak</em></strong> saioaren zain gaude ere, itxura ona dakar.</p>

txerra

txerra 2013-10-03 12:56 #2

<p><em><strong>Tribuaren berbak</strong></em> entzun, ikusi eta gozatzeko irrikitan. Bai horixe!</p>


Utzi iruzkina: